248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5858
EBAZPENA, 2000ko abenduaren 12koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Udalak duen Talde-Garraiorako Hiri-Zerbitzu publikoarendako (BILBOBUS) eskatutako 2001eko tarifa berriak onartzeko dena.
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2000ko abenduaren 12an hartu zuen erabakia argitaratu egiten da,guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA:
Bilboko Udalak 2001erako tarifak berrikusteko aurkeztu zuen espedienteari sarrera eman zitzaion Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean 2000ko azaroaren 29an.
Bilboko Udalak Talde-Garraiorako Hiri -Zerbitzu publikoari dagozkion tarifak prezioa kontrolatzeko araudiari loturik daude autonomi elkarteko "baimendutako prezioak" modalitatean, Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1993ko otsailaren 26ko Ministeritzaren Aginduaren hirugarren eranskinarekin (martxoaren 12ko EAO, 61 zk.) eta ekainaren 7ko 7/1996 Lege Dekretuaren 16. ataleko 4. puntuarekin (ekainaren 8ko EBO, 139 zk.) bat etorriz. Aipatu kontrola Euskadiko Prezioen Batzordeak egiten du Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren indarrez. Hori dela eta, eskatutako tarifak prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuaren indarrez loturik dauden araudi orokorrera eta garepenerako xedapenetara egokiturik dauden erabakitzea organo honi dagokio. Arau horiek, bestalde, inflazioari eustekoak eta oreka ekonomikoa lortzekoak dira; gainera, bizitzakostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak bereziki zaintzekoak ere badira.
Aurreko puntuan aipatu den konpetentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Jurisprudentziaz osoki berretsia izan da (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97, 343/97 eta 344/97 zenbakiak; maiatzaren 23ko 284/77 zenbakia; uztailaren 18ko 558/97 zenbakia eta urriaren 10eko 726/97 zenbakia; uztailaren 30eko 618/97 zenbakia; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98 zenbakiak; otsailaren 5eko 98/98 zenbakia; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98 zenbakiak; martxoaren 26ko 272/98 zenbakia eta otsailaren 22ko 145/99 zenbakia).
2001 urterako tarifa berriak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan dauden kontzeptuen igoerari egokituta daudela uste da.
Abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua, 1988ko irailaren 21eko Agindua eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki hau hartu du ahobatez:
Lehenengoa.– Bilboko Udaleko Talde-Garraiorako Hiri -Zerbitzu publikoaren 2001eko tarifak onartzea. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
1.1.– Laneguneko txartela 130 PTA
1.2.– Jaieguneko txartela 145 PTA
1.3.– Bonobusa (10 bidaia) 740 PTA
Tarifa guztietan, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne dira.
Bigarrena.– Erabakia 2001eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta egun horretatik aurrera aplikatzekoak izango dira tarifa berriak.
Ebazpen honek administrazioko bidea agortzen du beraz, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Jurisdikzio horretako Salari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabete biko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 12a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.