Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingo Saila
5855

AGINDUA, 2000ko abenduaren 21ekoa, Herrizaingo sailburuarena, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretua zati baten garatzen duena. Azken dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta beste sistema eta instalazio batzuen gaineko araudia onartu zen.

Abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta beste sistema eta instalazio batzuen gaineko araudia onartu zen. Eta dekretu hori aplikatzearen ondorioz lortutako esperientzia dela-eta, komenigarritzat jotzen da garapen-arauak ezartzea, hain zuzen ere, joko aretoetan elkarri lotutako sistemak ustiatzeko eta homologatzeko baldintzak zehaztearren, eta hori agindu hau argitaratuaz egiten da.

Hortaz, indarreango ordenamendu juridikoak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Joko Aretoetako makimen interkonexioa.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta beste sistema eta instalazio batzuen gaineko araudiko 8 k) artikuluan xedatzen denaren arabera, Joko Aretoetan "B" motako makinak elkarrekin konektatuta egon daitezke, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena izan ezkero eta aipatu dekretuan ezarritako baldintzak bete ezkero beti ere.

2.– Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak aldez aurretik homologaturako sistemen bitartez bakarrik interkonektatu daitezke makinak

3.– Interkonexio-sistema homologatzeko, baimendutako laborategi batek egindako saiakuntzen bitartez, honako hauek egiaztatu behar dira: delako sistemak eta berak dituen makinek ondoko zehaztapenak konplitzen dituztela:

a) Interkonexio-sistemak ezin ditu aldatu: makinaren homologazioan ezarritako betekizun eta baldintzak.

b) Metatutako sarientzako kopuruak honelaxe lortuko dira: jokoa dela-eta, interkonektatutako makina bakoitzetik kentzen den portzentaiaren bitartez (halaxe bakarrik). Portzentai aldatu egin daiteke, baina, berdina izango da interkonektatutako sistemaren barruko makina guztientzako.

c) Baimendutako sistema interkonektatu guztietako sarien guztizkoa, joko areto bakoitzari dagokionez, ezin daiteke izan 450.000 pezetatik gorakoa (2.7000 euro).

d) Sistema bakoitzerako baimendutako goreneko sariaren baliotik gora egiten duten sariei dagokienez (batuta), euren artean ezin daiteke izan erlazio sistematikorik ez eta aldez aurretik pentsaturikorik ere.

e) Interkonektaturiko makinak: gutxienez 5.

f) Metatutako saria emateko ziklo maximoa hauxe izango da: 30.000 eta interkonektaturiko makia kopurua biderkatzetik lortutako emaitzarena.

g) Sariak sistemaren bitartez esleitzen badira, lehiatzen diren erabiltzaile guztientzako aukera berdintasunean eta ausaz esleitu beharko dira.

h) Diruzko erreserba bat eduki daiteke, interkonektaturiko makinetako jokoaren bitartez bakarrik sortutakoa. Eta metatutako saria ordaindu ostean, erreserba horren guztizkoarekin edo zati batekin hasi ahalko da jokoa. Sari bat ordaindu ostean, sistema abiatzeko erabiliko den kopurua ezin daiteke izan sari hori baino handiagoa.

i) Metatutako saria bistarazteko paneleko datuak denbora errealean ikusi beharko dira.

j) Metatutako saria lortu delakoa honelaxe jakinarazi beharko zaio erabiltzaileari: makina blokeatuaz, argizko edo soinuzko abisuak konbinatuaz edo beste seinale batzuk erabiliaz —denak ere aski argiak—. Eta, bestalde, metatutako saria bistaraztekoa geldirik eduki beharko da, harik eta sari hori baieztatu arte.

k) Interkonektaturiko sistemako joko-programa biltzeko memoria, baimenik gabeko aldakuntzetarik behar den beste babestu beharko da.

l) Interkonektaturiko sistema orok izan beharko du informazio-panel bat, erabiltzaileek zailtasunik gabe irakurtzeko modukoa, zeinak gutxienez honako informazioa izan beharko duen: interkonektaturiko makina-kopurua eta baimendutako sariaren kopuru maximoa.

m) Interkonektaturiko sistemako makina guztietan zehaztu beharko dira ondoko hauek: apustua edo metatutako kopururako aukera izatea ahalbidetzen duen baldintza.

2. artikulua.– Sistemari dagokion administrazio-identifikazioa.

Ondorio administratiboetarako, interkonektaturiko sistema guztietan erakutsi beharko dira ondoko zehaztasun hauek:

a) Fabrikatzailearen erregistro-zenbakia eta izena. sistema.

b) Sistemaren homologazioaren erregistro-zenbakia eta izena.

c) Sistemaren fabrikazio seriea, zenbakia eta urtea.

3. artikulua.– Sistema aldatzea.

1) Interkonektaturiko sisteman aldaketaren bat egiteko, Joko eta Ikuskizun zuzendariaren baimen berria beharko da, ondoko kasu hauetan izan ezik:

a) Baimendutakoari dagokionez, interkonektaturiko sistemako sari maximoa eta interkonektaturiko makina kopurua ez badira aldatzen.

b) Ordeztutako makinei dagozkien gehienezko sarien batuketa eta ordeztu direnei dagozkien gehienezko sarien batuketa berdinak badira edo hura handiagoa bada.

c) Eta aipatu batuketa txikiagoa izanik ere, interkonektaturiko sisteman baimendurako sari maximoa txikitzerik ez badakar.

4. artikulua.– Homologatzeko ebazpena.

Homologatzeko ebazpenean ondoko datu hauek jaso beharko dira:

a) Fabrikatzailearen erregistro zenbakia eta izena.

b) Sistemaren erregistro zenbakia eta izena.

c) Sistemaren fabrikazio-seriearen zenbakia eta izena.

d) Joko-programa biltzen duten elementuen identifikazioa. Elementu horiek aldatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena beharko da.

5. artikulua.– Sistemaren identifikazioa.

Agindu honen eranskinean aipatzen den informazioa bildu beharko dute sistema interkonektatuek, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak helmenean izan beharko du informazio hori.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu honen bitartez araututako instalazio eta sistemen titularrek agindu honetan ezarritako aurreikuspenetara egokitu beharko dituzte ekipoak, agindu honek indarra hartzen duenetik harako sei hilabeteko epearen barruan. Hala egiten ez bada, ezin izango dira ustiatu.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara izango da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 21a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

ERANSKINA
SISTEMA INTERKONEKTATUETAKO "B" MOTAKO MAKINEI DAGOKIONEZ BILDU ETA
ADMINISTRAZIOARI EMAN BEHARREKO
INFORMAZIOA.

KONEXIO ESTANDARRA

Makinan, Mota: 9 pin D-SUB ardatza.

– Konektoreari buruzko zehaztasunak:

Pin 1: N.C.

Pin 2: RxD

Pin 3: TxD

Pin 4: DTR

Pin 5: GND

Pin 6: DSR

Pin 7: RS

Pin 8: CS

Pin 9: N.C.

KABLE MOTA

– (9-9) DTE to DTE Nullmodem (emea – emea konektorea):

2-3 / 3-2 / 4-6 / 5-5 / 6-4 / 7-8 / 8-7 / (9-N.C.)

KOKAPENA:

– Datu-konzentratzailearen kanpoaldetik eskura egon behar du konektoreak, hala ere, funtziona dezan, operadorearen giltza erabili beharko da. Irakurtzeko prozeduran zehazten den bezalakoa izan liteke aipatu giltza.

KOMUNIKAZIO PROTOKOLO ESTANDARRA

– RS-232 edo bateragarria.

– Beherago zehaztutako datuak, komunikazio-programaren baten bitartez (de Windows terminala, Procomm etb) PC erako ordenagailu batera ahalegin batez transferitzeko aukera.

Komunikaziorako aukeratutako konfigurazioa adieraztea (ahal delarik, 9.600 baud, 8 bit datu, paritate barik, amaierako bit 1, /9600,8,n,1/).

IRAKURTZEKO PROZEDURA

1.– Ordenagailu eramangarria konektore estandarrari konektatzea.

2.– Konexio-programa piztea.

3.– Kontabilitateko giltzari eragitea.

4.– Administrazioarentzako gako berariazkoa transmititzea.

5.– Datuak automatikoki irauli eta ordenagailu eramangarriak biltzea.

6.– Konexioa bukatzea.

INFORMAZIOAREN EDUKIA:

Sistemaren bitartez bildu beharko diren datuak beherago zehazten dira. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak helmenean izan beharko ditu datuok.

– Ikuskapena zein egun eta zein ordutan egin den.

– Sistemaren identifikazioa.

– Sistemaren homologazio-erregistroaren zenbakia.

– Fabrikazioaren serie zenbakia eta urtea.

– Noiz instalatu zen.

– Beharrezkoa bada, Memoriaren (en) CKS eta CRC EPROM homologatua (k)

– Beharrezkoa bada, programa fitxategien zerrenda, honako hauek zehaztuaz: izena, tamaina, CRC eta azken aldaketa zein egunetan egin zen.

– Makina bakoitzaren banan-banako eta guztizko sarreren erregistroa:

– Historikoak, ezin berrasieratu daitezkeenak, partidako prezio pausuetan, gutxienez 8 digitu bistarazteko aukerarekin: ##.###.###, apustuka bereiziak, apostuetarikoren batek Jackpot-a proportzionalki gehitzen ez badu.

– Jackpot-eko sariak.

– Baimendutako Jackpot maximoa.

– Ikuskapena egiten den ordu eta egunean, jackpot-aren zenbatekoa.

– Jackpot-eko sariak, sistemak entregatutakoak:

– Eguna eta ordua.

– Zenbatekoa pezetatan.

– Interkonexioko makina saritua.

– Une horretan, sarrera guztizkoen kontagailuaren egoera.

– Sistemaren pultsuak, Jackpot batetik beste jackpot baterakoak.

– Erreserba:

– Une horretan, erreserbaren diruzko eta guztizko balioa.

– Sistema berriro abiarazteko diruzko balioa, erreserbako gainontzeko balioa.

– Programatutako portzentajea.

– Guztizko atxikipenaren balio programatua, Jackpot-erako eta, halakorik bada, erreserbarako balioa pezetatan eta %etan zehaztua.


Azterketa dokumentala