248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
5848
260/2000 DEKRETUA, abenduaren 19koa, giza zerbitzuen eta sorospenaren alorrean Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuari (IGGI) esleitutako zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeetatik Gipuzkoako lurralde Historikora transferitzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10. artikuluko 12. puntuak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzten ditu, oso-osorik, gizarte-sorospenaren alorreko eskumen guztiak.
Bestalde, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.C)1 artikuluaren arabera, gizarte-sorospenaren alorrean Erkidego osorako erakundeek egindako legeria gauzatzeko eskumena foru organoek dute, zeinek bere lurraldean, burutu ditzaten zuzeneko egintzak eragotzi gabe. Ildo beretik, lurralde historikoetako foru-organoei arlo horretan dagozkien eskumenak Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 legearen 11. artikuluan eta horrekin bat datozenetan daude jasota.
Eskumenak horrela banatu behar direnez eta Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuak ematen dituen gizarte zerbitzuen eta sorospenaren alorreko zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zaizkionez, 27/1983 Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean ezartzen den Bitariko Batzordeak zehatz-mehatz finkatu du zeintzuk diren IGGIak gizarte zerbitzuak eta sorospena emateko behar dituen zerbitzuak, giza-baliabideak, ondasunak, eskubideak eta obligazioak; beti ere, Erkidego osorako erakundeen eta Gipuzkoako lurralde Historikoaren arteko zerbitzu-aldaketak nola egin behar diren arautzen duen ekainaren 19ko 196/1984 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Horri buruzko erabakia 2000ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran hartu zuen.
Ondorioz, 27/1983 Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean xedatutakoarekin bat, Jaurlaritzaren lehendakariordearen eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren baterako proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 19an egindako bilkuran erabaki ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori 2000ko abenduaren 14an hartu zuen Batzordeak, osoko bilkuran, IGGIak ematen dituen gizarte zerbitzuen eta sorospenaren alorrean Gipuzkoako Lurralde Historikoak dituen eskumenek hartzen dituzten zerbitzuak, giza-baliabideak, ondasunak, eskubideak eta obligazioak zehazteko. Erabakia Jaurlaritzaren Dekretu honen eranskinean dago jasota.
2. artikulua.– Ondorioz, Gipuzkoako Lurralde Historikoari transferitzen zaizkio Erabakian zehazten diren zerbitzuak –bertan zehazten diren eran eta baldintzetan– eta Erabakian eta eranskineko zerrendetan aipatzen diren giza-baliabideak, ondasunak, eskubideak eta obligazioak.
3. artikulua.– Bitariko Batzordearen Erabakian zehaztutako egunetik aurrera izango du eragina transferentzia honek.
4. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta dagokion foru-dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Aldizkari bietan argitaratzen diren egunean jarriko dira indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
ERANSKINA
Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeko idazkari Sabino Torre Díez jaunak hauxe
EGIAZTATZEN DU:
Giza zerbitzuen eta sorospenaren alorrean Itsas Gizonentzako Gizarte Institutuak dituen zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeetatik Gipuzkoako lurralde Historikora transferitzeko erabakia 2000ko abenduaren 14an hartu zuela Batzordearen osoko bilkurak. Hona hemen zehaztasunak:
A) Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eskumenak giza-sorospenaren alorrean.
Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.C)1 artikuluaren arabera, gizarte-sorospenaren alorrean Erkidego osorako erakundeek egindako legeria gauzatzeko eskumena foru organoek dute, zeinek bere lurraldean, burutu ditzaten zuzeneko egintzak eragotzi gabe. Ildo beretik, lurralde historikoetako foru-organoei arlo horretan dagozkien eskumenak Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 legearen 11. artikuluan eta horrekin bat datozenetan daude jasota.
Arau horien arabera, Gipuzkoako Lurralde Historikoak baditu gizarte zerbitzuen eta sorospenaren alorreko eskumenak. Beraz, erabaki honen bitartez, horiek gauzatzeko giza-baliabideak eta baliabide materialak eskuratzen ditu.
B) Transferitzen diren zerbitzuak eta erakundeak.
IGGIari dagozkion gizarte zerbitzuak eta sorospena emateko behar diren zereginak eta zerbitzuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru-organoek hartuko dituzte beren gain, lurralde horri dagokionez; beti ere, Estatuak eta Autonomia Erkidego osorako erakundeek dituzten eskumen, zeregin eta jarduerak eragotzi gabe. Estatuari dagozkionak arau hauetan daude jasota: IGGIak ematen dituen gizarte zerbitzuei eta sorospenari dagozkien zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeko Erabakian, apirilaren 2ko 558/1998 Errege Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 27ko 80/1998 Dekretuan; Erkidego osorako erakundeei dagozkienak, berriz, beste hauetan: Autonomia Estatutuan, azaroaren 25eko 27/1983 Legean eta Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean.
C) Transferitzen diren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.
1.– Transferitzen zaizkion zereginak gauzatu ahal izateko, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esku uzten dira honekin batera doan 1. zerrendako inbentario zehatzean agertzen diren ondasun higiezinak eta eskubideak eta barruan dauden gauza guztiak, inolako salbuespenik gabe ondasunei dagokienez. Gipuzkoako Lurralde Historikoak, berriz, bere gain hartzen ditu ondasun higiezin horien gaineko ahalmen eta eskubide guztiak, titulartasuna izan ezin, hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren esku egongo baita aurrerantzean ere.
2.– Transferitutako higiezinetan edo lurretan Gipuzkoako Lurralde Historikoak egiten dituen handitze lanak –kanpoko egitura aldatzen badute– edo eraikin berriak bere ondarean sartuko dira. Horretarako, Autonomia Erkidegoak behar diren neurriak hartuko ditu, indarrean dagoen legeria zibilaren eta hipotekei buruzkoaren arabera. Helburu horrekin berberarekin, Autonomia Erkidegoak hitzarmenak egin ahal izango ditu Estatuko Administrazioarekin. Hitzarmen horietan, gainera, gai hauek ere erabili ahal izango dira: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ondasun higiezinak besterentzeko eta zergapetzeko prozedurei buruzko araudia, nahiz eta, horretarako, aldez aurretik Autonomia Erkidegoaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren adostasuna beharko den; transferitutako zerbitzuen esleipena eta zerbitzu horien eta oraindik transferituta ez daudenen arteko trukeak eta, oro har, bion intereseko guztiak.
3.– Aurreko puntuetan zehazten den araubidea iragankorra izango da, harik eta Gizarte Segurantzak IGGIari atxikita dituen ondasun higiezinen titulartasun osoa Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratzeko baldintzak sortzen diren arte. Une horretan titulartasuna transferitu egingo da.
4.– Transferentzia gauzatu ondorengo bi hilabeteetan, altzariak, ekipoak eta inbentaria daitekeen materiala entregatu eta hartzeko aktak egingo dira.
5.– Transferentzia eraginkor bihurtzen denean, Gipuzkoako Lurralde Historikoak bere gain hartuko ditu transferitutako zerbitzuen gaineko obligazioak, hau da, kontratuen, hitzarmenen eta bestelako egintza juridikoen ondorioz sortzen direnak.
D) Transferitutako zerbitzuei atxikitako langileak.
Transferitutako zerbitzuei atxikitako langileak honekin batera doan 2. zerrendan agertzen dira.
E) Aurrekontuen araubidea.
1.– Apirilaren 2ko 558/1998 Errege Dekretuaren Eranskineko E) puntua aplikatzearen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoaren alde ateratzen den zenbatekotik, %2,22 Erkidego osorako erakundeentzat izango da; gainontzekoa, berriz, lurralde historikoentzat.
2.– Lurralde historiko bakoitzari dagokion kopurua zehazteko, foru aldundiei dagokien kopuru osoari zera aplikatuko zaio, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22.8 artikuluan aipatzen den Legean (momentuan indarrean dagoenean) urte horretarako ezarritako ekarpen-koefizientea.
3.– Lurralde historiko bakoitzaren alde ateratzen den zenbatekoa kuota eta bestelako dirusarreren bidez finantzatu dela joko da, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ekimenez emango zaio foru aldundi bakoitzari, Eusko Jaurlaritzaren hileroko transferentzien bitartez, hamar egun naturaleko epean, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko fondoak iristen direnetik kontatuta.
4.– Behin aurrekontu-ekitaldia likidatu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko baliabideak doitu ondoren, Eusko Jaurlaritzak likidazioa egingo du foru aldundiekin. Aipatutako doikuntza apirilaren 2ko 558/1998 Errege Dekretuaren Eranskineko E) idatz-zatiko 5. puntuan zehaztutako eran egingo da.
Likidazio-eragiketen ondoriozko erregularizaziotik bakoitzari dagokion zatia behingoan gauzatuko da, ordainketa ondorengo epean bertan.
5.– Ordainketa ondorengo epean, Eusko Jaurlaritzak foru aldundien eskura jarriko ditu, halaber, bereganatutako zereginetarako IGGIaren aurtengo aurrekontu-ekitaldian onartu diren kreditu txertaketa eta gehikuntzetako partaidetzatik dagokien zatia.
F) Transferitzen diren zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak.
Erabaki honek eragina hartzen duenetik, bi hilabeteko epea egongo da transferitutako zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak entregatzeko. Izapidetzen ari diren espedienteak ekainaren 19ko 195/1984 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko dira.
G) Transferentziaren eraginkortasun-data.
Hitzarmen hau onartzen duen Dekretua indarrean jartzen den eguna dena dela, transferentziek 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina.
Erasota gera dadin egin dugu egiaztagiri hau Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 14an.
1. zerrenda
IGGIari atxikitako ondasun higiezinetatik, Gipuzkoako Lurralde Historikoari transferitutakoen zerrenda,
ident. zka. Izena eta erabilera Herria eta helbidea Kokapena eta azalera Titularra Titulu juridikoa jatorrizko entitatea
200101 Itsas etxea Pasai San Pedro. Erdisotoa, 1. eta 2. sol.art., Gizarte Salerosketa, 1949ko Partikularrak
Marinos kalea, 1 1. eta 2. sol. 2.035,48 Segurantza azaroaren 26a
201102 Itsas etxea Hondarribia. 3. solairua. 263, 50 Gizarte Administrazio emakida, Herrilan Ministerioa
Matxin de Arzu kalea, z/g Segurantza 1978ko uztailaren 27a.
203103 Itsas etxea Getaria. Beheko solairua eta 2.a. Gizarte Administrazio emakida, Herrilan Ministerioa
Kaia, z/g 537,50 Segurantza 1979ko azaroaren 7a.
202105 Itsas etxea Orio. Beheko solairua. 290,00 Gizarte Atxikipena, 1980ko urriaren 23a Herrilan Ministerioa
Kaia, z/g Segurantza
203206 Itsas etxea Mutriku. Beheko solairua eta 3.a. Gizarte Salerosketa, 1945eko Partikularrak
Lonja Zaharra-Kaia, z/g 295,00 Segurantza maiatzaren 9a
2. zerrenda
IGGIari atxikitako langileetatik, Gipuzkoako Lurralde Historikora transferitzen direnen izen-abizenak
I. Funtzionarioak
IZEN-ABIZENAK N.A.N. POSTUA IZENDAPEN EGOERA BET. OINARRIZKO OSAGARRIZKO ORDAINSARIAK DESTINOA
MOTA ERA ORDAINSA- ORDAINSA- GUZTIRA DUEN
RIAK RIAK ZENTROA
Cuenca Pérez, 15.236.947 Zerbitzaria- Karrerako funtzionar. A L 1.196.062 1.731.116 2.927.178 Hondarribia
Antonia garbitzailea
Mancisidor Larrañaga, 15.152.004 Gizarte Karrerako funtzionar. A L 2.608.662 1.427.318 4.035.980 Pasai San Pedro
M.ª Jesus laguntzailea
Muñiz Negreira, 14.997.599 Gobernanta Karrerako funtzionar. A L 1.300.334 1.828.270 3.128.604 Pasai San Pedro
Ramona
Boticario Ustariz, 15.969.405 Zerbitzaria- Karrerako funtzionar. A L 1.196.062 1.731.116 2.927.178 Pasai San Pedro
M.ª Reyes (*) garbitzailea
Urrutia Beitia, 15.046.952 Zerbitzaria- Karrerako funtzionar. A L 1.274.266 1.800.158 3.074.424 Pasai San Pedro
Margarita garbitzailea
Vicente Cabo, 15.910.969 Zerbitzaria- Bitarteko funtzionar. A - 1.065.722 1.616.042 2.681.764 Pasai San Pedro
M.ª Angeles (**) garbitzailea
(*) Liberatu sindikala
(**) M.ª Reyes Boticario Ustariz andrearen ordez
II. Lan-kontratu finkodunak
IZEN-ABIZENAK N.A.N. POSTUA IZENDAPEN EGOERA BET. OINARRIZKO OSAGARRIZKO ORDAINSARIAK DESTINOA
MOTA ERTA ORDAINSA- ORDAINSA- GUZTIRA DUEN
RIAK RIAK ZENTROA
Lazkano Aizpurúa, 15.888.971 Zerbitzaria- Lan-kontratu A L 2.504.054 324.956 2.829.010 Pasai San Pedro
M.ª Asun. garbitzailea mugagabeduna
Lainez Zaragueta, 29.140.255 Gizarte Lan-kontratu A L 3.394.720 23.296 3.418.016 Pasai San Pedro
María laguntzailea finkoduna
Mendialdea Martín, 15.865.136 I.E.ko ord. Lan-kontratu A L 2.552.802 325.290 2.878.092 Pasai San Pedro
Pedro Ostatua finkoduna
Petrina Aranaz, 15.929.050 I.E.ko ord. Lan-kontratu A L 2.552.802 325.290 2.878.092 Pasai San Pedro
Antonio Ostatua finkoduna
Sosa García M.ª Siena 34.102.926 I.E.ko ord. Lan-kontratu A L 2.455.306 324.620 2.779.926 Pasai San Pedro
Ostatua finkoduna