Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4995

EBAZPENA, 2000ko irailaren 4koa, idazkari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatea antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 legeko azken xedapenetako hirugarrena betetzeko dena.

Unibertsitateak bere araubide propioa dauka erakundea antolatzeko, bere interesen defentsan aritzeko balio diona, Konstituzioak 27.10. artikuluan onartzen duen unibertsitateen autonomiatik eratorria.

Araubide horri atxikita dago arauak egin eta onartzeko erakundeak daukan ahalmena. Horri esker dauzka Unibertsitateak bere Estatutuak, erakundearen antolaketaren ezaugarri berezi diren arlo eta organoak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak. Baina, Estatutuez gain, beste mota batzuetako arauak daude, honela sailkatu ahal ditugunak:

1.– Barruko funtzionamendurako arauak, hau da, antolaketari eta jardupideari buruzko arautegiak; eta

2.– LRUtik edo beste lege batzuetatik eratorritako arautegiak, hau da, antolaketari eta jardupideari buruzkoetan jasotakoaz ari ez direnak, baizik eta legetik edota Estatutuetatik eratorritako edukien arautzea ezartzen dutenak.

Baina jardubide aplikagarria arautzeko ahalmena ez dago mugatuta Unibertsitatearen esparrura. Unibertsitatearen Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1998 Legeak, 6. artikuluan, unibertsitateen antolamendu juridiko partikularraren aipamena egiten du: "unibertsitateak lege honen bidez arautuko dira, Estatuak eta Autonomia Erkidegoek erabaki ditzaketen arauen bidez, eta euren estatutuen bidez".

Emandako ahalmenez baliatuta, 1998ko uztailaren 16an argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legea. Lege horretako azken xedapenetako hirugarrenak dioenez, xedapen orokorrak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu Unibertsitateak, legea argitaratu eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori amaitu eta gero ez dute inolako indarrik izango, harik eta argitaratzen diren arte.

Horrexegatik, 1999ko otsailaren 4ko EHAAn argitaratu ziren Unibertsitatean indarrean zeuden xedapen orokorrak, Idazkaritza Nagusiaren 1998ko urriaren 9ko erabakiaren bidez. Baina gaur egunera arte xedapen horietan egin diren aldaketak ere argitaratu egin behar dira.

Aipaturikoa kontuan hartuta, eta Unibertsitatea Antolatzeko 19/1998 Legeko azken xedapenetako hirugarrena betetzeko, ondokoa

EBATZI DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eranskinean azaltzen den Akademi Gestiorako Arautegia. Dokumentu horrek ordezkatuko du 1999ko otsailaren 4an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena.

Leioa, 2000ko irailaren 4a.

Idazkari nagusia,

Marisol Esteban Galarza.

ERANSKINA

AKADEMI GESTIORAKO ARAUTEGIA
2000/2001 IKASTURTEA

Akademi Antolakuntzarako Errektoreordetza

Akademi Gestiorako Zerbitzua

2000ko maiatza

AURKIBIDEA

AURKEZPENA

ESKOLA EGUTEGIA

LEHENENGO ZIKLORA SARTZEA

Sarbide-motak eta dokumentazioa

Unibertsitateko Ikasketak hasita dauzkaten ikasleak

Sarrera-eskariak aurkezteko epeak eta tokiak

Ikasleek eska ditzaketen aukerak

Giza elikadura eta dietetikado sarbidea

Espedienteen balorazioa

Gorde beharreko plazak

Plazen adjudikazioa

Onarpenari buruzko errekurtsoak ebazteko irizpideak, 2000/01 ikasturterako

Matrikula edo plaza-erreserba

BIGARREN ZIKLOETARA SARTZEA

IKASKETA DESBERDINAK ALDI BEREAN

MATRIKULA

Matrikula berriko irakasgaiak

Hautazko irakasgaiak

Irakasgai osagarriak edo gehiegisko kredituak

Eskolarik ez duten irakasgaiak

Behin betiko matrikula

Irakasleen matrikula

Behin-behineko matrikula

Matrikula bakarra

Egutegia eta prozedura

Lehenengoa baino maila altuagoko idasleak eta errepikatzaileak

99/00 ikasturtean matrikulatu ez ziren ikasleak

Aurkeztu behar diren dokumentuak

Matrikula-motak, prezioen murrizketa eta ordaintzetik salbuestea

Matrikula ordaintzea

Ohorezko matrikulak

Matrikula baliogabetzea eta dirua atzera jasotzeko eskubidea

Matrikula epe berria

BALIOKIDETZAK

IRAUTE-ARAUAK

EZOHIKO DEIALDIA (graziakoa)

IRAKAS-PLANGINTZA ETA IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

LEHENENGO ETA BIGARREN ZIKLOKO TITULAZIOETAKO IRAKASKUNTZA PRAKTIKOEN, TESINEN LABORAZIOAREN ETA GRADU-EXAMINEN ANTOLAKUNTZA, KOORDINAZIO ETA GESTIOARI BURUZKO ARAUTEGIA

EGOKITZAPENAK (plan zaharretik plan berrira aldatzea)

KREDITUAK BALIOKIDETZEN BIDEZ LORTZEA

AUKERA ASKEARI BURUZKO ARAUTEGIA

INDARRALDIA ETA ESKUORDETZEA

AURKEZPENA

Argitalpen honetan akademi gestioaren arloko araudi eta prozedurak bildu ditugu —Gobernu Batzarrak onartuak—, gestioko zerbitzuetan, hala nola zerbitzu nagusietan, ikastegietan, Ikasleen Kontseiluan…, eskura izan ditzaten. Horren bidez, batetik, unibertsitateko gestioa erreztu nahi dugu, eta, bestetik, gestio hori eraginkorragoa izatea lortu.

Honako hau zortzigarren argitalpena dugu, eta aurtengoan aldatu egin diogu formatua gestio-arloan egiten diren gainontzeko argitalpenetara (Unibertsitateara Sartzeko Gidaliburua, Doktoradutzako Programak, Berezko Tituluak...) egokitzeko, eta, era berean, erabilera ere erraztu nahi izan dugu. Izan ere, eskaera kontuan hartuta, argitalpen hau unibertsitateko ikasketetako 1. eta 2. zikloko ikasleekin lotutako akademi gestioarako lan guztiz oinarrizko dugu.

Leioa, 2000ko maiatzaren 24a

Akademi Antolakuntzako errektoreordea

Enrique Amezua San Martín

ESKOLA EGUTEGIA. 2000/2001 IKASTURTEA
(Gobernu Batzarrak 99/12/16ko bileran onartua)

LEHEN LAUHILABETEA BIGARREN LAUHILABETEA

2000 Astea 1 Ira. 25 1. Lauh. Hasiera 2001 Astea16 Ots. 12 2. Lauh. Has.

Astea 2 Urr. 02 Astea 17 Ots. 19

Astea 3 Urr. 09 Astea 18 Ots. 26

Astea 4 Urr. 16 Astea 19 Mar. 05

Astea 5 Urr. 23 Astea 20 Mar. 12

Astea 6 Urr. 30 Astea 21 Mar. 19

Astea 7 Aza. 06 Astea 22 Mar. 26

Astea 8 Aza. 13 Astea 23 Api. 02

Astea 9 Aza. 20 Astea 24 Api. 09

Astea 10 Aza. 27 Astea 25 Api. 23

Astea 11 Abe. 04 Astea 26 Api. 30

Astea 12 Abe. 11 Astea 27 Mai. 07

Astea 13 Abe. 18 Astea 28 Mai. 14

2001 Astea 14 Urt. 08 Astea 29 Mai. 21

Astea 15 Urt. 15 Astea 30 Mai. 28

AZTERKETAK AZTERKETAK

Asteak Urtarrilak 22 Asteak Ekainak 04

Urtarrilak 29 Ekainak 11

Otsailak 05 Ekainak 18

Ekainak 25

IRAILEKO AZTERKETAK: 2001eko irailaren 1etik 15era arte.

Gure unibertsitateko zein beste batzuetako beste titulazio edo ziklo batzuetan sartzeko tramitazioa errazteko asmoz, goi-mailetako azterketak azterketaldi bakoitzaren lehen egunetan egitea gomendatzen da.

KALIFIKAZIO AKTAK AURKEZTEA:

Otsail, ekain zein iraileko kalifikazio-aktak aurkezteko eta aktak izenpetzeko epea azterketa egin eta handik hamabost egunera bukatuko da. Tramitea kasuan kasuko ikastegiko idaskaritzan burutu beharko da eta, edonola ere, lehen aipaturiko epeek egun hauetan izango dute amaiera:

Otsaileko deialdia: 2001eko otsailaren 16an

Ekaineko deialdia: 2001eko uztailaren 13an

Iraileko deialdia: 2001eko irailaren 21ean

GABONETAKO OPORRAK: 2000/12/23tik 2001/01/07ra arte, biak barne

UDABERRIKO OPORRAK: 2001/04/12tik 2001/04/22ra arte, biak barne

Aipatutakoez gain, beste hauek ere jaiegunak izango dira: 2001eko urtarrilaren 28a, ikastegi bakoitzeko zaindariaren jaia, Eusko Jaurlaritzak onartutako herrietako eta Autonomia Erkidegoko jaiak, eta UPV/EHUko lan-egutegian adierazitakoak.

Ikastegietako egutegiak egutegi orokor honetara egokitu beharko dira, dekano/zuzendariak proposatu eta ikastegi-batzarrak onartutako egoera bereziak izan ezik, edota errektoreordeak proposatu eta campuseko batzarrak onartutakoak.

LEHENENGO ZIKLORA SARTZEA

(Gobernu Batzarraren 2000ko maiatzaren 18ko

bileran onartua)

SARBIDE-MOTAK ETA DOKUMENTAZIOA

Ondoko egoera hauetako batean dauden ikasleek aurkezu ahal izango dute UPV/EHUn sartzeko eskaria, inprimaki ofiziala betez (50 pta. balio duena) eta sarbide bakoitzerako aipatzen den dokumentazioa erantsiz:

A) 99/00 ikasturtean UBI egiten ari diren eta hautaprobak euskal barrutian gaindituta ala gainditu barik dauzkaten ikasleak (UBEIko ikasleak izan ezik), hautaprobak berriro egiten dituztenak barne direlarik.

Dokumentazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 98/99 ikasturtean dauden ikasleek ez dute tramiterik egin behar. Hautaprobetara nota hobetzeko aurkeztu diren ikasleek aurreko ikasturteko hautaprobetako txartelaren fotokopia konpultsatua edo txartela eta fotokopia, biak parekatzeko, eraman beharko dituzte.

Beste urte batzuetako ikasleek NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

B) 99/00ko ikasturtean I.E.E.ko bigarren zikloko bigarren maila egiten ari diren eta homologazio-proba -gainditu zein ez-, hautaprobak berriro egiten dituztenak barne direlarik.

Dokumentazioa

"A" sarbideko ikasleek aurkeztu behar duten dokumentazio bera.

E.1) 1974. urtea baino lehenagoko ikasketa-planetatik etorri, unibertsitate-mailakoa ez den titulua eduki edo unibertsitatera sartzeko aukera ematen duen lanbidea izan eta Euskal Autonomia-Erkidegoan bizi diren ikasleak.

Dokumentazioa

a) Espedientearen akademi ziurtagiria eta NANaren fotokopia.

b) 00/01/01a baino lehenagotik Euskal Autonomia-Erkidegoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

E.2) U B I rekin baliokidetu ahal diren ikasketa atzerritarrak egin dituzten ikasleak, baldin eta Hautaprobak UHUN.en edo UPV/EHUn egin badituzte.

Dokumentazioa

a) Hautaprobetako kalifikazioen fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biok parekatzeko, eta N.A.N.aren fotokopia.

b) Hautaprobak UHUNen egin baditu, UPV/EHU lehenengo tokian hautatu duela egiaztatzen duen agiria.

E.3) UBI/I.E.E./Hautaprobak beste unibertsitate-barruti batean egin eta bere egoitza -familiburuaren edo interesatuaren lan-arrazoiengatik- Euskal Autonomia-Erkidegora ekarri duten ikasleak, bai eta dagokien unibertsitatean irakasten ez diren ikasketak hastea eskatu dutenak ere.

Dokumentazioa

a) Hautaprobetako txartelaren edo I.E.E. eta UBIko ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biok parekatzeko, bai eta NAN aren fotokopia ere.

b) Unibertsitatez zergatik aldatu den egiaztatzen duen agiria (00/01/01a baino lehenagoko erroldatuta egotearen ziurtagiria; ikasleak eskatutako ikasketak irakatsiko ez direla egiaztatzen duen jatorrizko unibertsitatearen agiria…).

F) Unibertsitateko titulua edo baliokidea duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan 00/01/01a baino lehenagotik bizi diren ikasleak.

Dokumentazioa

a) Aurkezten duen tituluari dagozkion ikasketen espedientearen ziurtagiria (titulua UPV/EHUn 1990az geroztik lortu duten ikasleek ez dute aurkeztu behar) eta NAN aren fotokopia.

b) 00/01/01a baino lehenagotik Euskal Autonomia-Erkidegoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

c) Ikaslea beste unibertsitate batetik baletor, eta Euskal Autonomia-Erkidegoko erroldan 00/01/01a baino lehenagotik egongo ez balitz, beste unibertsitate horren ziurtagiria beharko du, eskatzen dituen ikasketak bertan irakasten ez direla adierazten duena.

G) LHII edo lanbide-modulua (III. maila), unibertsitateko ikasketa zehatz batzuk egiteko sarbidea ematen duten adar edo espezialitateetako goi-mailako prestakuntza-zikloak.

Dokumentazioa

a) Espedientearen ziurtagiri akademikoa, maila bakoitzean lortutako kalifikazio ertaina zenbakietan adieraziz; NANaren fotokopia.

b) Beste barruti batetik etorri eta barruti horretan dauden unibertsitateko ikasketak hasi nahi dituzten ikasleek Euskal Autonomia-Erkidegoko erroldaketa-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, 00/01/01a baino lehenagokoa.

c) Ikaslea beste unibertsitate batetik baletor, eta Euskal Autonomia-Erkidegoko erroldan 00/01/01a baino lehenagotik egongo ez balitz, beste unibertsitate horren ziurtagiria beharko du, eskatzen dituen ikasketak bertan irakasten ez direla adierazten duena.

H) Europako Batasuna osatzen duten herrialdeetakoa ez diren ikasle atzerritarrak, atzerrian BBB/UBI/

Logserekin baliozko daitezkeen ikasketak egin badituzte eta hautaprobak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN) burutu badituzte, eta hautaprobetarako inskripzioan UPV/EHU lehendabiziko lekuan jarri edo hautaprobak UPV/EHUn bertan egin badituzte.

Dokumentazioa

a) Atzerritar naziotasuna frogatzen duen pasaporte edo dokumentua.

b) Hautaprobetako txartelaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biok parekatzeko.

c) UPV/EHU lehenengo tokian aukeratu dutela frogatzen duen dokumentua.

J) 25 urtetik gorakoentzako gaitasun-probak gainditu ondoren unibertsitatera sartzen diren ikasleak.

a) Sarrera-azterketa 99/00 ikasturtean gainditu duten ikasleek egina dute aurreinskripzioa, aurreinskripzio horretan oinarrituta sarrera eta matrikularako arautegi hau ezarriko zaie.

b) Proba aurreko urteetan gainditu dutenek, aukera dute probari dagokion ikasketara zuzenean sartzeko aukera. Egoera horretan daudenek, zuzenean egin beharko dute matrikula uztailaren 11tik 18ra bitartean.

N) %33 baino gehiagoko elbarritasunak edo maila handiko kirolariak.

Dokumentazioa

a) Egoera hori frogatzen duen dokumentua, kasuan kasuko Administrazioak emanda.

b) Ikasketen ziurtagiria (hautaprobak, lanbide-heziketa, …)

Lehen zikloan sartzea.

R Erasmus programako edo antzeko nazioarteko programetako ikasle atzerritarrak.

Dokumentazioa

a) Erasmus ikasle atzerritarrak UPV/EHUan inskribatzeko inprimakia.

b) Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia.

c) Bi argazki.

d) Jatorrizko unibertsitatean egindako matrikularen gordekinaren fotokopia.

e) E-111 dokumentuaren fotokopia edo, ezinezkoa balitz, aseguru indibidualaren erreferentzia.

f) Zigilua duen gutunazala, ikaslearen helbidearekin.

Goian adierazitako inskripzio-inprimakian, ikasleak bere egonaldian egingo dituen irakasgaien zerrenda zehaztu beharko du koordinatzaileak, bere espedientean jaso daitezen.

Matrikula egiteko prozedura

Matrikula "R" sarbidean egingo da.

Matrikula-mota honen kasuan, ordaindu beharreko diru-kopurua hau izango da: 0 pta.

S) Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legeak (LOGSE) araututako batxilergoaren 2. maila egin duten ikasleek, hautaprobak euskal barrutian gainditu badituzte, hautaprobak berriro egin dituzten ikasleak barne direlarik.

Dokumentazioa

"A" sarbideko ikasleek aurkeztu behar duten dokumentazio bera.

W) Séneca Programako beste Unibertsitate batzuetatik datozenak.

Dokumentazioa

a) Séneca programako ikasle atzerritarrak UPV/EHUan inskribatzeko inprimakia.

b) Nortasun-agiriaren fotokopia.

c) Bi argazki.

d) Jatorrizko unibertsitatean egindako matrikularen gordekinaren fotokopia.

e) Eskola aseguruaren fotokopia edo, ezinezkoa balitz, aseguru indibidualaren erreferentzia.

Goian adierazitako inskripzio-inprimakian, ikasleak bere egonaldian egingo dituen irakasgaien zerrenda zehaztu beharko du koordinatzaileak, bere espedientean jaso daitezen.

Matrikula egiteko prozedura

Matrikula "W" sarbidean egingo da. Matrikula-mota honen kasuan, ordaindu beharreko diru-kopurua hau izango da: 0 pta.

UNIBERTSITATEKO IKASKETAK HASITA
DAUZKATEN IKASLEAK (LEKU ALDAKETAK)

a) Ikasketa (titulazio) berberak egiten jarraitu nahi duten ikasleak, beste unibertsitate batetik edo UPV/EHUko beste ikastegi batetik datozenean.

Ikasketa berak egiten jarraitu nahi duten ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko dute eskaria, 2000ko irailaren 15etik 30era bitartean. Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak, errektorearen ordezkapenez, ebatziko ditu eskariak eta irizpide hauen arabera, gestio horren ardura izango duen organoak egindako proposamena ikusita:

1) Lehenengo maila oso-osorik gaindituta izatea edo 60 kreditu.

2) Iraute-arauetan zehaztutako deialdiak agortuta ez izatea.

3) Ikastegiko zuzendaritzak titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko kopuru-mugatuarekin bateragarria diren leku aldaketak onartu ahal izango ditu. Horretarako Ikastegiko Akademi Antolakuntzako Batzordeak egindako irizpide objektiboak izango dira kontuan. Irizpideok iragarki oholean egongo dira jendaurrean onarpen-eskabideak egiteko zehaztutako epea baino lehen.

Ikasleek, onartuak izan ondoren, espedientea ikastegi berrira aldatzea eskatu beharko dute jatorrizko ikastegian. Onespen-gutuna eraman beharko dute horretarako.

Ikasleek, onartuak izan ondoren, espedientea ikastegi berrira aldatzea eskatu beharko dute jatorrizko ikastegian. Onespen-gutuna eraman beharko dute horretarako. 1) baldintza betetzen ez dituzten eskabideak plazak esleitzeko aipatutako 69/2000 EDan zehaztutako araudi orokorraren menpe geratuko dira. Horrela, bada, onespen-eskabidea (aurreinskripzioa) egin beharko dute Leioako Ikasleen Atalean edo Arabako edo Gipuzkoako errektorodetzatan. Horretarako epea ekainaren 12etik uztailaren 5era bitartekoa izango da.

b) Unibertsitateko ikasketak hasi dituzten ikasleek beste ikasketa batzuk hasi nahi dituztenean.

Beste aurreinskripzio bat egin beharko dute, prozedura orokorrean ezarritako epe eta egunetan. Eskari horiek unibertsitatera lehenengoz sartzen diren ikasleen eskariekin batera aztertuko dira, hau da, hautaprobetako kalifikazioa edo horren parekoaren arabera. Ez da prozedura hori bete beharko lehendik egindako ikasketak eta egin nahi direnak antzekoak badira eta, hori dela eta, ikasleak lehenengo maila baino maila handiagoan sartzeko aukera badauka. Horrelakoetan, ikasleak ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko du eskaria irailaren 15etik 30era bitartean. Eskari horiek dekanoak/zuzendariak ebatziko ditu lehenengo puntuan adierazitako irizpideen arabera.

Ikasleek, onartuak izan ondoren, espedientea ikasketa berrietara aldatzea eskatu beharko dute jatorrizko ikastegian. Onespen-gutuna eraman beharko dute horretarako.

c) Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleak.

Matrikula egin nahi duten ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko dute eskaria, 2000ko irailaren 15etik 30era bitartean. Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak ebatziko ditu eskariak, errektorearen ordezkapenez, eta ikastegiko Ikasketak Baliozkotzeko Batzordeak 69/2000 Errege Dekretuko 21. artikuluan zehaztutakoaren arabera zehaztutako irizpideak ezarriko dira horretarako.

SARRERA-ESKARIAK AURKEZTEKO EPEAK ETA TOKIAK

Ekainaren 12tik uztailaren 5era arte, biak barne, indarrean dagoen legerian xedatutakoa betetzen duten ikasle guztiek.

Ezin izango da eskari bat baino gehiago egin. Dauden plazen esleipenean berdintasunik handiena lortzeko xedeaz, Unibertsitateak egoki leritzokeen dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango du, aurkezturiko eskariak ebazteko. Ikasleek ondoko bulego hauetan aurkeztuko dituzte eskaria eta eskaturiko dokumentazioa:

ARABAKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA

Izardui komandantea k/, 2 VITORIA-GASTEIZ

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA

Tolosa hiribidea, 107 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

IKASLEEN ATALA (Sarbiderako Negozialekua)

I Ikasgelategia - Beheko solairua – LEIOA – BIZKAIA

Identifikazioa duten UPV/EHUko ikasleek ordenadore bidez egin ahal izango dute unibertsitateko ikasketak hasteko edo 2. ziklora sartzeko aurreinskripzioa (autoinskripzioa). Horretarako unibertsitateko ikastegietako sarreran dauden ordanagailuak erabili ahal izango dituzte, edo, bestela, Internet bidez. Epea, lehen adierazitakoa izango da.

IKASLEEK ESKA DITZAKETEN AUKERAK

Ikasleek SEI aukera eskatu ahal izango dituzte, matrikula egin nahi duteneko ikasketa ezberdinetarako. Era berean, sei aukera hauen artean sartu ez arren, plaza-mugaketarik gabeko edozein ikasketetan matrikulatu ahal izango dira (jatorrizko ikasketek ezarriko dituzten mugaketak errespetatuz beti).

GIZA ELIKADURA ETA DIETETIKAKO
DIPLOMATURAKO SARBIDEA

Ez direnez argitaratu lenbide-heziketatik Giza Elikadura eta Dietetikako diplomatura sartzeko irizpideak, lanbide-heziketako zein adarretik sar daitekeen aurreikusi behar da.

Ikasketen antzekotasuna aztertu ondoren, hauek dira lanbide-heziketatik sartzeko adarrak: Komunitaterako Zerbitzuak, Kimika, Ileapaintzea eta Estetika, Osasuna, eta Ostalaritza eta Turismoa.

ESPEDIENTEEN BALORAZIOA

UPV/EHUan plaza-mugaketa duten ikasketa bakoitzean onarturik dauden lehenengo ikastaroko plazak adjudikatzeko, UBI edo honen baliokidean eginiko aukera hartuko da kontutan kasu bakoitzean (1005/1991 Erret Dekretuaren 4.3. artikulua), bai eta honako balorazio-irizpideetako batzuk ere.

1) Unibertsitatera sartzeko gaitasun-probetako behin betiko kalifikazioa (hautaprobak edo proba homologatua).

2) Bere garaian heldutasun-probetan lorturiko puntuaketaren eta goi batxilergoko eta unibertsitatera sartu aurreko ikastaroko espedienteari dagokion batezbestekoaren artean ateratako batezbestekoa.

3) BBBko edo, kasuan kasu, goi batxilergoko eta UBIko akademi espedientearen batezbesteko nota, UBIa 74/75 ikasturtea baino lehenago gainditu dutenentzat.

4) Batxilergoko akademi espedientearen batezbesteko nota, 1953.ekoa baino lehenagoko planak ikasi dituztenentzat.

5) 2. mailako LH ko espedientearen batezbesteko nota.

6) Unibertsitateko pareko tituluak edo lanbideak dauzkaten ikasleen kasuan, unibertsitatera sartzeko bidea ematen badizkiete, ikasketa edo lanbide horien espediente akademikoaren nota ertaina, apirilaren 30eko 704/1999 Errege Dekretuko 16. artikuluaren e) paragrafoaren arabera kalkulatuta.

7) Ikasleak 1. edo 2. zikloan onartzeko, bakoitzari dagokion nota (hiru hamarrenekin) erabiliko da ikasleak antolatzeko.

GORDE BEHARREKO PLAZAK

– Unibertsitateko tituladunentzat plazen %3

– Europako Batasunekoak ez diren plazen %3

atzerritarrentzat

– Lanbide heziketakoentzat plazen %20 1. Zikloko bakarrik titulazio eta %7 1. eta. 2. zikloko titulazioetarako

– %33aren ezintasun-maila edo handiagoa plazen %3

duten ikasleentzat

– Goi mailako kirolarientzat plazen %3

– 25 urtetik gorakoen sarbiderako plazen %3

PLAZEN ADJUDIKAZIOA

Plaza-mugaketarik gabeko ikasketetan, ikasleek epe barruan eginiko eskari guztiak onartuko dira, sarbide-mota edozein izanik ere, 69/2000 Errege Dekretuaren 1.4. artikuluan ezarritakoa betez: Unibertsitateak, indarreko legerian ezarritako betekizunak biltzen dituzten eskariak dauden bitartean, ikastegi bateko plazak hutsik uzteko aukerarik ez du izango.

Plaza-mugaketa duten ikasketetarako, eta eskariak aurreko atalaren irizpideen arabera balioetsi eta gero, plazen adjudikazioa ikasleak adieraziriko hobespenak errespetatuz eta honako lehentasun hauek kontutan harturik adjudikatuko dira:

a) Atzerritarrek, ezinduek eta goi mailako kirolariek osatzen duten taldeko plazak UBI/IEE/HAUTAPROBAK taldera esleituko dira hasiera batean. Talde horietako eskariak, halakorik egonez gero, dagokien ehunekora arte onartuko dira. Gauza bera egingo da barruti elkarbanatutik datozen ikasleentzako gorde diren plazen kasuan. Tituludunen plazak ere hasieran esleitukodira, plaza horiek aurreko ikasturteetako datuen arabera betetzen diren ikastegietan izan ezik.

b) Unibertsitateetako Kontseiluak baimendutako muga igoko da kasu hauetan sortutako plaza hutsak betetzeko: onartu diren ikasleek matrikularen eskubidea erabiltzen ez dutenean, behin-behineko matrikulak gauzatzen ez direnean, behin betiko matrikulak urriaren 31a baino lehen baliogabetzen direnean. Igoera hori ez da homogeneoa izan ikasturte guztietan, ez eta ikastegi edo ikasketa guztietan ere; beraz, deialdi gehigarri hau ikastegi bakoitzak azken hiru urteotan izan duen kasuistikaren arabera egingo da, modu linealean egiten bada ikastegi batzuetako matrikula-jaitsiera zuzen daitekeelako, baina ez beste batzuetakoa. Plaza horiek UBI/IEE/HAUTAPROBAK egin dituzten ikasleek beteko dituzte, lehentasuna gordez.

c) Hautaprobak (ekaina) egin dituzten ikasleen behin-behineko zerrenda ordenatuak 2000ko ekainaren 27an argitaratuko dira; behin betikoak, berriz, 2000ko uztailaren 10ean. Ekaineko deialdiko gainerako ikasleen behin-behineko zerrenda abuztuaren 2an argitaratuko da; behin betikoa irailaren 4an argitaratuko da. Iraileko ikasleen zerrenda urriaren 2an argitaratuko da.

ONARPENARI BURUZKO ERREKURTSOAK
EBAZTEKO IRIZPIDEAK, 00/01 IKASTURTERAKO

Onarpen-errekurtsoei buruz eta plaza-mugaketa duten ikastegietan ikasketak aldi berean egiteko dauden eskariei buruz Akademi Antolakuntzarako Errektoreordetzan dauden datuak ikusirik, eta 93/94 ikasturterako akademi antolakuntzarako batzordeak onartu zituen irizpideak aplikatzeak emandako esperientziaz baliatuz, 00/01 ikasturterako irizpide berberak onartzea proposatzen da. Irizpideok honako hauek dira:

1) Administrazio-errakuntzek (informazioa, grabaketa, aukeren berrantolaketa, etabar) eragindako erreklamazioak ontzat emango dira, baldin eta onartua izan den azken ikaslearena baino lehentasun handiagoa badute.

2) Ezarritako epearen barruan aurkeztu ez diren balizko ikasleen eskariak ontzat emango dira, baldin eta onartua izan den azken ikaslearena baino lehentasun handiagoa badute eta eskaria urriaren 15a baino lehenago aurkezten badute Ikasleen Atalean. Epearen barruan ez aurkezteko rrazoiak justifikatu egin beharko dira.

3) Aurreinskripzioan adierazi ez diren ikasketak egiteko eskariak ontzat emango dira, baldin eta onartua izan den azken ikaslearena baino lehentasun handiagoa badute.

4) Ikasketa bakoitza egin ahal izateko lehentasuna ematen duen UBI/IEE/LOGSEko aukera ikasi ez duten balizko ikasleen eskariak ez dira ontzat emango, nota altuagoa izan arren.

5) Ekaineko edo iraileko deialdiko behin betiko esleipenean, kasuan kasukoa, onartua izan den azken ikaslearena baino lehentasun baxuagoa duten eskariak ez dira ontzat emango.

6) Halere, ezohiko arrazoiek eragindako eskariei tratamendu berezia emango zaie, baldin eta behar bezala dokumentutaturik badaude (iraupen luzeko gaixotasunak, gutxitasun fisikoak, etabar). Eskari hauek ebazteko, akademi antolakuntzarako batzordearen aurretiko iritzia eskatuko da.

Akademi Gestiorako Zerbitzuak zuzenean aplikatuko dizkie 1, 2, 3, 4 eta 5 irizpideak eskaturiko ikasketak egiteko onartuak izan ez diren ikasleek aurkez ditzaketen erreklamazioei, eta zerbitzu berak jakinaraziko die ikasleei ebazpenaren emaitza.

MATRIKULA EDO PLAZA-ERRESERBA

2000ko ekainaren 28an igorriko zaie dei-eskutitza 00/01 akademi ikasturterako UPV/EHUan onartuak izatea eskatu duten euskal barrutiko ekaineko Hautaprobetako ikasleei, matrikula edo plaza-erreserba ondoren zehazten diren epe hauetan egin dezaten. Gainerako ikasleek (tituludunak, atzerritarrak, Lanbide-Heziketakoak, bigarren ziklora sartuko direnak eta iraileko Hautaprobetakoak), abuztuaren lehenengo hamabostaldian jasoko dute aipaturiko dei-eskutitza, beste barrutietako ikasleei aurreinskripzioa egiterakoan emango zaie.

Tituludunek, atzerritarrek, lanbide-heziketakoek, bigarren ziklora sartuko direnek eta hautaprobetako 2. deialdikoek, abuztuaren lehenengo hamabostaldian jasoko dute aipaturiko dei-eskutitza.

BIGARREN ZIKLOETARA SARTZEA DELA ETA

(Gobernu Batzarraren 1999ko apirilaren 27ko bileran onartua)

Unibertsitate-irakaskuntzaren erreformaren ondorioz, bigarren zikloa besterik ez duten titulazioak sortu dira eta bigarren ziklora sartzeko aukerak zabaldu egin dira: batetik, bi ziklotako titulazioen lehenengo ziklotik; bestetik, diplomatua, irakaslea, eta arkitektoa edo ingeniari teknikoa izanik. Ministerioaren aginduek zehazten dituzte mugak kasu bakoitzean.

Sarrera hauek espezifikoak dira, bai jatorrian bai helburuan. Gainera, Ministerioaren agindu bakoitzean zehaztutako heziketa-osagarriak izan behar dira.

Bigarren zikloa besterik ez duten titulazioak

Lehenengo zikloa besterik ez duten titulazio batzuetatik sar daitezke hauetara, edo bi ziklotako titulazio baten lehenengo zikloa amaitu ondoren.

Heziketa-osagarriak

Ikasleak nahitaez egin behar dituen irakasgaiak dira, jatorrizko egoeraren araberakoak.

Heziketa-osagarri hauek izaera orokorrez ezartzen dira, gaika, Ministerioaren kasuan kasuko aginduetan. Ikastegiek definitzen dituzte irakasgaietan titulazio bakoitzerako, eta Gobernu-Batzarrak onartzen ditu.

Irizpide amankomun orokorrei buruzko 1497/87 Erret Dekretua aldatua izan zen ekainaren 10eko 1267/94 Erret Dekretuaren bidez, eta azken dekretuko honetako 1.4. artikuluak dioenez, heziketa-osagarriak honela ikasi ahal izango dira:

a) Jatorrizko lehenengo zikloko ikasketekin batera.

b) Bigarren zikloko ikasketekin batera.

Beraz:

1. Heziketa-osagarri gisa behar diren irakasgaiak irakas-eskaintzaren parte izango dira, aukera askearen atalean.

2. Irakasgai hauek lehenengo zikloa egiterakoan ikasi ahal izango dira, aukera askearen bidez. Bigarren zikloan ere ikasi ahal izango dira, baina ikasleak, kasu honetan, maila guztietan egin beharko du matrikula, nahitaez, osagarri hauek gainditu arte.

3. Kasu bakoitzean adierazitako heziketa-osagarri guztiak edo batzuk aurretiaz gaindituta izateak ez du emango inolako lehentasunik onartua izateko.

4. Ikastegiko dekano edo zuzendariak, ikasleak onartzeko prozesua bukatuta, eta ikasleak eskaera eginda, espedienteak aztertuko ditu, eta erabaki baten bidez jakinaraziko dio ikasleari zeintzuk diren egin behar dituen heziketa-osagarriak.

Plazen eskaintza

1. Plazen mugaketa Unibertsitateen Kontseiluak ezarriko du, ikasturte bakoitzean ezarriko den prozedurari jarraiki.

2. Muga eskatuko da titulaziorako, eta bi zikloko titulazioen kasuan titulazio bereko lehenengo zikloko ikasleek gehitu egingo dute muga hori.

3. Bi zikloko titulazioren bat eskuratu ez duten ikasleek lehentasuna izan dezaten, plazak portzentaia hauen arabera banatuko dira:

a) %85 lehenengo zikloa besterik ez duten titulazioetatik datozen ikasleentzat, edo bi zikloko titulazioen lehenengo ziklotik datozenentzat, baldin eta bigarren ziklo hauetan sartzeko baldintzak betetzen badituzte.

b) %15 lizentziatu, arkitekto edo goi-mailako ingeniarientzat, baldin eta sartzeko baimena badute.

Dena den, plazak hutsik geratuko balira edozein talde eta fasetan, bete egin beharko lirateke ikaslegaiak baleude.

Aurreinskripzioa

Lehengo zikloa bukatzen duten ikasleek bigarren ziklo ezberdinetara sartzeko eskaria egin dezakete. Ikasleek egin beharreko tramitea errazteko eta gestioa koordinatzeko asmoz, eskariak inprimaki bakarrean egingo dira, eta Araba eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzetan eta Leioako Ikasleen Atalean aurkeztuko.

Eskariak aurkezteko epea eta tokia ikasturte bakoitzean zehaztuko da, aurreinskripzio orokorrarekin batera.

Onartua izateko lehentasun-irizpideak

Onartua izateko eskariak espediente akademikoaren balorazioari jarraiki ordenatuko dira, lehenengo ziklora sartzeko arautegian adierazitakoaz bat. Kontuan hartuko diren irizpideak hauek izango dira, 3.3.a) eta b) artikuluan aipatutako portzentaien arabera:

1. Lehenengo onartuko diren eskariak hauek izango dira: UPV/EHUko ikasleenak; arrazoi justifikatuak direla eta, bizilekua gure Autonomia-Erkidegora ekarri behar duten ikasleenak; eta jatorrizko unibertsitatean irakasten ez diren ikasketak eskatu dituzten ikasleenak.

2. Aplikatuko den bigarren irizpidea hau izango da: bete beharreko baldintzak ikasturte horretako ohiko deialdian edo aurrekoren batean lortu dituzten ikasleek lehentasuna izango dute ikasturte horretako ezohiko deialdian lortu dituzten ikasleekiko.

Plazen adjudikazioa eta matrikula

1. Aurreko irizpideak aplikatzearen ondorioa den ordenari jarraiki adjudikatuko dira plazak, matrikula-epe bitan. Lehenengo epea, iraileko lehenengo astean, ohiko deialditik edo aurrekoetatik datozen ikasleentzat. Bigarren epea, urrian eta lehenengo ziklora sartzeko egun berberetan, ezohiko deialdiko ikasleentzat, baldin eta plaza hutsik geratu bada.

2. Hautazko irakasgaien eta aukera askekoen kasuan, aurreko ikasturteetan titulazio berberean matrikulatuta egon diren ikasleek lehentasuna izango dute. Plazaren bat hutsik geratuko balitz, matrikulazio berriko ikasleek aukeratu ahalko lukete.

3. Bigarren ziklo hauetan onartua izateagatik ere, ez da nahitanahiez lehengo titulazioko bigarren zikloa bertan behera utzi beharko. Hortaz, titulazio biak egin ahal izango dira batera.

Sarbide-mota

O) Unibertsitateko ikasketen lehenengo zikloa gaindituta izanik baina titulua lortzeke, eta eskatutako baldintzak betez, "bigarren zikloz besterik ez" osatutako titulazioak eskatzen dituzten ikasleak, edo beste titulazio bateko bigarren zikloan sartzea eskatzen dutenak.

Dokumentazioa

a) NAN aren fotokopia.

b) Eginiko ikasketen ziurtagiri pertsonala.

c) Ikaslea beste unibertsitate batetik baletor, eta Euskal Autonomia-Erkidegoko erroldan egongo ez balitz, beste unibertsitate horren ziurtagiria beharko du, eskatzen dituen ikasketak bertan irakasten ez direla adierazten duena.

F) Unibertsitateko titulua edo baliokidea daukaten eta 99/01/01a baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleak. Ezin izango da titulazio berbera erabili unibertsitateko beste ikasketa batzuk hasteko, baldin eta aurretik eskatutakoak gainditu ez badira.

Dokumentazioa

a) Aukezten duen tituluari dagokion espediente akademikoa eta NANaren fotokopia.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan 99/01/01a baino lehen erroldatuta egotearen ziurtagiria.

c) Beste unibertsitate batetik baletor, eta 99/01/01a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ez balego, bere unibertsitateak emandako ziurtagiria, interesatuak eskatzen dituen ikasketak han ez direla emango adierazten duena.

IKASKETA DESBERDINAK ALDI BEREAN

(Gobernu Batzarraren 1999ko apirilaren 27ko bileran

onartua)

A) Plaza mugatuak dauzkaten ikasketak. Plaza mugatuak dauzkaten ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskaerei Errektoreak eman beharko die onespena. Erantzuna baiezkoa izateko, beharrezkoa izango da batezbesteko nota OSO ONGI (7,5) izatea, eta lehen maila osoa gaindituta izatea.

B) Plazak mugatuta ez dauzkaten ikasketak. Plazak mugatuta ez dauzkaten ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskaerei Errektoreak eman beharko die onespena. Erantzuna baiezkoa izateko, gutxienez beharrezkoa izango da hasitako ikasketetan lehen maila osoa gaindituta izatea.

Era bateko zein besteko eskaerekin batera, interesatuak lehendik hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademiko pertsonala eta Hautaprobetako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentu hori aurkeztu behar izango). Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12tik uztailaren 5era bitartekoa izango da, biok barne, eta Araba eta Gipuzkoako Errektoreodetzetan eta Leioako Sarbiderako Bulegoan aurkeztuko dira.

MATRIKULA
(Gobernu Batzarraren 2000ko maiatzaren 18ko bileran onartua)
MATRIKULA BERRIKO IRAKASGAIAK

Gobernu Batzarraren erabakiz (98.03.12), ikasturte bakoitzean ikasleek muga hau izango dute irakasgai berrietan matrikulatzeko: titulazioaren kreditu kopuru osoa zati titulazioaren urteak, hortik ateratako emaitzaren %15etik gorako kreditu kopuruan baino ezin izango dira matrikulatu. Ikasketa plan zaharrekoek ez dute halako mugarik izango.

HAUTAZKO IRAKASGAIAK

Ikasleek ikasturte bakoitzean hautazko irakasgaiak aldatu ahal izango dituzte, nahiz eta aurreko ikasturteetan beroriek suspenditu edo haietara aurkeztu ez. Irakasgai berrietan zerotik hasiko dira kontatzen deialdiak, eta ikasleak egin dituen baina gainditu ez dituen irakasgaietan hurrengo ikasturteetan matrikulatzea baldintzapean geratuko da, gai horiek irakas eskaintzan sartu ala ez.

Hautazko irakasgaiak direla eta, ikasleek gogoan izan beharko dute ez dituztela nahastu behar ikasketa planetan ageri diren hautazko irakasgaien kopurua, eta ikasturte bakoitzerako eskainitako hautazkoak. Eskaintza hori desberdina izan daiteke, bai irakasgaien kopuruaz, eta bai gai bakoitzerako dauden plazen kopuruaz. Hori dela eta, ikasturte bakoitzean egin daitezkeen hautazko irakasgai bakarrak ikasturte horretako irakas-eskaintzan onartutakoak izango dira; horiek hautatzeko, ikasle bakoitzak matrikula egiteko daukan txandari jarraituko zaio, Gobernu Batzarrak onartutako ordenatze irizpideak aplikatuta. Bestela esanda, ikasturte bakoitzeko irakas-eskaintzan onartutako irakasgai eta plaza kopurua betetzerainoko hautazko irakasgaiak egongo dira.

IRAKASGAI OSAGARRIAK EDO GEHIEGIZKO
KREDITUAK

Ikasleak irakasgai osagarrietan matrikulatu ahal izango dira, beti ere Gobernu Batzarrak ikasturte bakoitzerako zehaztutako mugen barruan, harik eta ikasleak titulua eskatzeko tramitea bete arte, dekanoak/zuzenariak aurretik baimena emanda.

ESKOLARIK EZ DUTEN IRAKASGAIAK

Eskolarik gabeko irakasgaiak zera dira, desagertuta dagoen kurtso batekoak izateagatik, euren lau deialdiak hurrengo ikasturte bietan gestionatu behar direnak (azaroaren 27ko 14/1987 ED; gero ekainaren 10eko 1267/1994 EDk aldatu zuen lehengo dekretu hori).

1993ko abenduaren 23ko bileran, Gobernu Batzarrak deialdiok gestionatzeko puntuetako batzuk arautu zituen, hala nola matrikulazioa, kalifikazio orriak eta aktak eskuratzea, azterketen kalifikazioa eta abar.

Handik hona egoera berriak sortu dira, adibidez goragoko mailetan matrikulatuta egonda, beheragoko mailetako irakasgaiak gainditzeke eduki, eta jadanik azterketa deialdirik ez daukaten ikasleen egoera; izan ere, hasita zeukaten ikasketa plana desagertzen denean, ikasleek batzuetan nahasten dituzte irakasgai batean erabilita dauzkaten deialdiak eta desagertzeko bidean dauden irakasgaietan matrikulatzeko dauzkaten lau deialdiak.

Hori dela eta, egoera horiek arautu beharra dago, Gobernu Batzarraren lehengo erabaki horretara egokitzeko, eta eskolarik ez daukaten irakasgai horiek gestionatzeko prozedura eguneratzeko.

Ondorioz, honako arauok proposatzen dira:

1. Desagertzeko bidean diren ikasketa planetako ikasleak matrikulatu ahal izango dira gainditzeke dauzkaten eta desagertzeko azken urtean dauden mailetako irakasgai guztietan.

2. Irakasgai horien deialdiak ekainean eta irailean izango dira. Otsaileko deialdia erabili gura duten ikasleek hala adierazi beharko dute ikastegietako idazkaritzetan, urtarrilaren 17tik 21era. Otsaileko deialdia erabili, baina gainditu ez duten ikasleek ikastegiko idazkaritzan esan beharko dute, maiatzaren barruan, zein deialdi erabiliko duten: ekainekoa edo irailekoa. Ikasleak ezer esaten ez badu, ikasturte horretako bigarren deialdi bezala irailekoa erabiliko duela ulertuko da.

3. Irakasgai horien kalifikazio orriak eta aktak beste irakasgai guztietakoak lortzeko prozedura berberaren bidez eskuratuko dira.

4. Irakasgai horien azterketa egunak ikastegi bakoitzak jarriko ditu deialdi bakoitzerako, eskolak dauzkaten irakasgaietarako prozedura berbera erabiliz.

5. Azterketak ikastegiko batzarrak izendatutako epaimahaiek epaituko dituzte, irakasgaia ematen zuten sailen iritzia entzunda. Epaimahaiok sail horietako hiruna irakasle numerariok osatuko dituzte, ahal bada irakasgaiari zegokion jakintza arlokoak. Bosgarren edo seigarren deialdiko ikasleentzako epaimahaia izendatuta balego (irakas-plangintza eta ikasleen ebaluaketarako arautegiaren 9. artikuluaren arabera), epaimahai horrexek berak kalifikatuko ditu desagertuta dauden irakasgai horien azterketak, ikaslea edozein deialditan egonda ere.

BEHIN BETIKO MATRIKULA

Matrikula behin betikoa izango da eskatutako titulazioa ikasteko behar diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren. Baldintzak egiaztatzeko epea SEI hilabetekoa izango da matrikula egin denetik kontatzen hasita. Epe horretan (6 hilabete) zentroak (dekanoak/zuzendariak) horren kontra hartutako erabakiaren jakinarazpenik hartzen ez bada, matrikula ONARTUTZAT emango da. Erabaki horren kontra GORAKO ERREKURTSOA aurkeztu ahal izango da ERREKTOREAREN aurrean.

IRAKASLEEN MATRIKULAK

Unibertsitateko irakasleen araubideari buruzko apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuaren 12. artikuluak hauxe dio: "unibertsitateko irakasle guztiek debekatuta izango dute eurak irakasle dauden ikastegietan ikasle gisa matrikulatzea".

Hala ere, diplomatu titulua bakarrik daukaten unibertsitate-eskoletako irakasle titularrak lizentziaturako mailetan matrikulatu ahal izango dira, edo, lizentziatuak izanez gero, doktoregoko ikastaroetan. Errektoreak beren-beregi eman beharko du horretarako baimena.

BEHIN-BEHINEKO MATRIKULA

Beste unibertsitate batean onartua izateko zain dagoela agiri bidez frogatzen duen ikasleak, lehenengoz sartzen bada, behin-behineko matrikula egin ahal izango du UPV/EHUn. Horren prezio publikoak behin betiko matrikula egitean ordainduko dira. Hori guztia, unibertsitateko ikastegietan sartzeari buruzko 704/1999 EDren 25.6. artikuluari jarraiki.

MATRIKULA BAKARRA

00/01 ikasturterako matrikula bakarra izango da bi lauhilabeteetarako. Matrikula epe berria zabaltzea bakarrik egin ahal izango da behean adieraziko den moduan.

EGUTEGIA ETA PROZEDURA

1. MAILAKO IKASLEAK

Hautespen-azterketako ikasleak (ekaina) eta 25 urtetik gorako ikasleak

Uztailaren 11tik 18ra: 1. epea: plazak mugatuta ez dauzkaten ikastegietako ikasle guztien matrikula, eta plazak mugatuta dauzkaten ikastegiek onartuta daukaten kopururainoko matrikula. edo plaza gordetzea.

Uztailaren 19a: Epe barruan matrikulatu ez diren ikasleen plazak berreskuratzea eta plazak behin betiko asignatzea.

Uztailaren 21etik 28ra: 2. epea: lehen epean matrikulatu ez diren ekaineko gainerako ikasleak matrikulatzea.

Irailaren 5etik 8ra: 3. epea: plazak mugaturik ez dauzkaten ikastegietarako matrikula, eta plazak mugatuta dauzkaten ikastegietan onartuta dagoen kopururainoko matrikula, edo plaza gordetzea.

Irailaren 11: plazak berreskuratzea eta plazak behin betiko asignatzea.

Irailaren 12tik 15era: 4. epea: behin betiko asignatutako plazen matrikula.

Iraileko ikasleak

Urriaren 3tik 5era: 5. epea: iraileko ikasleen matrikula edo plaza gordetzea.

Urriaren 6a: plazak berreskuratzea, eta plaza gordeta zeukaten iraileko ikasleei plaza behin betiko asignatzea.

Urriaren 9tik 11ra: 6. epea: plaza gordeta zeukaten iraileko ikasleak matrikulatu ahal izan daitezen onartuak izan diren ikastegietan.

Ikasleei etxera bidaliko zaie matrikula edo plazaren erreserba tramitatzeko daukaten hitzorduaren berri. Ohar horretan adieraziko da zein ikastegitara eta zein epetan joan behar diren tramite horiek egitera.

Epeok amaituta, ikasleek matrikula edo plazaren erreserba egin ez balute, eskatutako plaza lortzeko eskubidea galduko lukete, eta plaza hori dagokion ikasleari izendatuko litzaioke, lehentasunen ordenari jarraituz.

Beste barruti batzuetakoak izanda, UPV/EHUra doazen ikasleek euren barrutiko Errektoregora jo beharko dute leku aldaketa tramitatatzeko, onartuak izan diren gutuna jaso bezain laster. Gero, onartuak izan diren ikastegiko idazkaritzara joango dira.

LEHENENGOA BAINO MAILA ALTUAGOKO
IKASLEAK ETA ERREPIKATZAILEAK

Lehenengoa baino maila altuagoko ikasleek eta lehenengoko errepikatzaileek, egonez gero, etxean jasoko dute matrikula egiteko azala. Bertan adieraziko zaie zein egun eta ordutan joan behar duten ikastegira, matrikula egiteko.

Uztailaren 26an unibertsitateak ikasle guztiak ordenatuko ditu espedientean data horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituz. Modu honetara izenatuko zaizkie eguna eta ordua ikasleei, matrikula egiteko. Matrikula zenbaki altuena duten ikasleek izango dute lehentasuna. Ondoko formula hau erabiliko da ikasleak ordenatzeko:

Matrikula-ordena M.O. = Aren %25 + Mren %25 + Fren %50, non

A= gainditutako irakasgaien kalifikazioa baloratzen duen koefizientea den (ikasitako espedientearen batezbestekoa).

M= matrikula egiten duten urtean ikasleek izandako etekina neurtzen duen faktorea den (ordenatze-egunerako ikasturte honetan gainditu dituen kredituak/ikasturte honetan matrikulatutako kredituak).

F= titulazioa bukatzeko gradua definitzen duen (ordenatze-egunerako gainditu dituen kredituak/titulazioko kreditu guztiak).

Matrikula egiteko azala etxera bidaliko zaie ikasleei, matrikula egiteko eguna eta ordua adieraziz bertan. Baina, halere, jakinarazpen ofiziala ikastegietan jarriko den zerrenda ofizialaren bidez izango da. Ikasketak beste campus batean egingo dituzten ikasleei erraztasunak emateko asmoz, zerrenda ofizialak Gipuzkoako Errektoreordetzan, Arabako Errektoreordetzan eta Leioako Ikasleen Atalean jarriko dira uztailaren 28an. Boz-zerbitzariaren bidez eta ikastegietako kontsulta-pantailen bitartez ere eskura dezakete ikasleek informazio hau.

Matrikula irailaren 18tik urriaren 6ra egingo da. Ikasleak, edo beronek akreditatutako ordezkariak, matrikula egingo ez balu adierazitako egun eta orduan, espedientearen arabera emandako lehentasuna galduko luke eta ikastegiko idazkaritzara joan beharko luke, matrikula egiteko beste txanda bat eskatzera.

00/01 ikasturteko matrikula automatrikula bezala egingo da. Ikasleak aukeratuko ditu hautazko irakasgaiak eta aukera askekoak, matrikula egiteko egun eta orduan eskainiko zaizkionen artetik, eta ikastegiak onartutakoa kontuan hartuta; beraz, guztiz garrantzitsua da ikasleek behar duten ahalik eta informazio gehien ematea titulazio bakoitzaren Irakas-Gidaliburuan.

Ekainaren 30a baino lehenago izan beharko dute ikasleek aurreko pasartean aipatutako gidaliburua, egin nahi duten matrikula planifikatzeko denbora izan dezaten, bai eta hautaturiko irakasgaia edo taldea beteta egonez gero hartuko lituzketen alternatibak ere.

Matrikula-ordena plan zaharrerako eman arren plan berrira egokitu nahi duen ikasleak, ikastegiko idazkaritzara joan beharko du adierazitako egunean, egokitzapena eskatzera. Ikastegiko idazkaritzan tramitea burutu ondoren, automatrikula egiteko gelara joango da irakasgaiak hautatu eta matrikula-prozesuari amaiera ematera.

99/00 IKASTURTEAN MATRIKULATU EZ ZIREN IKASLEAK

Ikasleok, eta leku aldaketaren bidez onartuak izan direnek, ez dute jasoko etxean matrikula egiteko azala. Beraz, 2000ko urriaren 9a eta 20a bitartean pasatu beharko dute ikastegiko idazkaritzatik, matrikula egiteko.

AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK

Ikasleek matrikula formalizatu ahal izateko aurkeztu behar duten dokumentazioa, kasuan kasukoa, honako hau da:

1. Lehenengo mailan lehendabiziko aldiz matrikulatzen diren ikasleak

a) Matrikula edo plaza-erreserbarako deialdia.

b) Matrikula-inprimakia (2. modulua), beterik.

c) NANaren fotokopia.

d) Bi argarki, atzealdean izen-deiturak idatzirik.

e) Matrikularen prezio publikoen murrizketa edo salbuespenerako eskubideak, halakorik behar bada, egiaztatzen duten dokumentuak.

f) autaprobetako txartelaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko.

g) Espedientea matrikulaturik egon deneko ikastegi edo unibertsitatetiko lekualdatzearen gastuak ordaindu izanaren gordekina.

h) Tituluaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko, edo berau eskatu izanaren gordekina (2. mailako L.H.tik eta unibertsitate-tituludun gisa sartzen diren ikasleentzat besterik ez).

i) Bigarren zikloa besterik ez duten titulazioetan edo bi ziklo izanik bigarren ziklora sartuko diren ikasleek, a), b), c), d), e) eta f) ataletan aipaturiko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, bai eta akademi ziurtagiri pertsonalaren edo titulazio horretara sartzeko aukera eskaintzen dio tituluaren fotokopia konpultsatua ere, edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko.

j) Ohorezko matrikula globala lortu duten LOGSEko ikasleek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

k) Unibertsitateko txartelaren eskabidea.

l) Gizarte Segurantzako zenbakia (eskabidea egiteko jarraibideak Eskola Aseguruari buruzko atalean daude azalduta)

2. Lehenengoa baino maila altuagoko ikasleak eta errepikatzaileak

a) Matrikula-inprimakia (2. modulua), beterik.

b) NANaren fotokopia.

c) Argarki bat, atzealdean izen-deiturak idatzirik.

d) Matrikularen prezio publikoen murrizketa edo salbuespenerako eskubideak, halakorik behar bada, egiaztatzen duten dokumentuak.

e) Espedientea matrikulaturik egon deneko ikastegitiko lekualdatzearen gastuak ordaindu izanaren gordekina (unibertsitate honetako beste ikastegi batetik edo beste unibertsitate batetik lekualdaturiko ikasleentzat besterik ez).

f) Zientzi Fakultatean bakarrik irakasten den egokitze-mailan matrikula egingo duten ikasleen kasuan, diplomatuaren tituluaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko, edo titulua eskatu izanaren gordekina.

g) Gizarte Segurantzako zenbakia (beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleentzat bakarrik. eskabidea egiteko jarraibideak Eskola Aseguruari buruzko atalean daude azalduta)

MATRIKULA MOTAK, PREZIOEN MURRIZKETA

ETA ORDAINTZETIK SALBUESTEA

1, 2, 3, 6, 7, 8, 9, A eta B ataletako murrizpen edo salbuespenak eduki ahal izateko, hauetako bakoitzak eskatzen dituen betebehar guztiak bildu beharko dira matrikula egiteko epean.

O. Arrunta

Matrikula arruntak izango dira prezio publikoak beren osotasunean ordaintzen dituztenak, inolako murrizpen edo salbuespenik hartzen ez baitute, 1.5. atalean zehazten den moduan aurreko mailan lorturiko ohorezko matrikulengatiko murrizpena izan ezik.

1. Lehenengo mailako familia ugaria

%50aren murrizpena, eskola asegurua izan ezik, berau ordaintzea balegokio (82/08/17ko M.A. 2. art., 82/08/17ko E.B.O., eta E.A.E.ko Unibertsitatea Antolatzeko 19/98 Legeko 35.2. art.)

Familia ugariaren izaera, Lan-Ministerioak emango duen titulu ofizialaren fotokopia konpultsatua aurkeztuz egiaztatuko da, edo fotokopia eta originala, berori parekatzeko, titulua indarrean dagoelarik (25/1971 Legearen 7. art. (71/06/24eko E.B.O.)). Iraungirik balego, familia ugariaren onurez gozatu ahal izango dira titulua berritzen ari direla justifikatzen dutenak.

2. Bigarren mailako edo ohorezko familia ugaria (82/08/17ko M.E. 1. art., eta E.A.E.ko Unibertsitatea Antolatzeko 19/98 Legeko 35.2. art.)

%100eko murrizketa, eskola asegurua izan ezik, honelakorik ordaintzea balegokio.

Familia ugariaren izaera aurreko atalean zehazten den moduan justifikatuko da.

6. Bekadunak

Salbuespen osoa, eskola asegurua, berau ordaintzea balegokio, ikaslearen karneta eta espedientearen irekiera izan ezik.

Ikasle bekadun gisa matrikulatu ahal izateko, matrikula egiteko unean beken deialdian ezarritako akademi betebehar guztiak bildu behar dira eta, honez gain, beka-eskaria aldez aurretik tramitatu beharra dago, dagokion gordekina matrikulako gainerako dokumentuekin batera erantsi behar delarik. Alderantzizkoan, beka-eskaria egiteko eragozpenik gabe, irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezioa ordaindu beharko dute, 1.6. atalean zehazturiko eran, dagokion matrikula-motaren arabera.

Lehenengo fasean matrikulatuko diren sarrera berriko ikasleek, matrikula egiteko unean bekaren gordekina ez badute, bekarik gabeko ikasle gisa egingo dute matrikula, eta 10 eguneko epea izango dute, beka-eskaria aurkezteko epea irekitzen denetik aurrera hasita, aipaturiko gordekina matrikula egin duteneko ikastegiko idazkaritzan aurkezteko; horren bidez matrikula mota eguneratu egingo zaio (bekaduna).

Matrikula bekadun gisa egin dezaketen ikasleek, akademi betebeharrak biltzen baituzte, eta ondoren beka ukatzen bazaie, matrikula ordaindu beharko dute, hautaketarako epaimahaiak bekaren ukapenaren aurkako kexa guztiak ebatzi ondoren (19979ko ekainaren 29ko Aginduaren 32.4. onarria, 99/07/9ko E.H.A.A.)

7. Bekadunak eta 1. mailako familia ugaria

Salbuespen osoa, eskola asegurua izan ezik, berau ordaintzea balegokio.

Ikaslearen karneta eta espedientearen irekiera (%50).

8. Bekadunak eta 2. mailako edo ohorezko familia ugaria

Salbuespen osoa, eskola asegurua izan ezik, berau ordaintzea.

9. Batxilergoko ohorezko matrikula orokorra edo Batxilergoko sari berezia

Salbuespen osoa, eskola asegurua, berau ordaintzea balegokio, ikaslearen karneta eta espedientearen irekiera izan ezik.

Ohorezko matrikula orokorra edo Batxilergoan sari berezia lortu duten lehenengo mailako ikasleak (82/08/17ko M.A. 1. art., data bereko EBO).

A. Batxilergoko ohorezko matrikula orokorra edo Batxilergoko sari berezia eta 1. mailako familia ugaria

Salbuespen osoa, eskola asegurua izan ezik, berau ordaintzea balegokio.

Ikaslearen karneta eta espedientearen irekiera (%50).

B. Batxilergoko ohorezko matrikula orokorra edo Batxilergoko sari berezia eta 2. mailako edo ohorezko familia ugaria

Salbuespen osoa, eskola asegurua izan ezik, berau ordaintzea balegokio.

MATRIKULA ORDAINTZEA

Ikasle bakoitzak ordaindu behar duen matrikularen zenbatekoaren kalkulua era automatikoaz egiten da dagokion ikastegiko idazkaritzan matrikula-eskaria ematen denean, Eusko Jaurlaritzak 00/01 ikasturterako zehaztu dituen prezioetatik abiaturik.

Matrikularen ordainketa banku-helbideratzearen bidez egin daiteke, ikasleak Unibertsitateari jakinarazitako kontuaren kargura. Kargu hori, matrikula egin eta gutxi gora behera hogei egunen buruan burutuko da.

Matrikularen ordainketa ordainagiri pertsonalizaturen bidez ere egin daiteke, matrikula egiterakoan emango zaielarik, eta matrikula-inprimakietan zehazten diren hiru aurrezki-kutxetako batean sartuz. Aurrezki-kutxak egindako diru-sarrera zigilatu eta balioztatuko du ordainagiriaren bidez. Jatorrizko ordainagiria ikastegiko idazkaritzara eramango da, ordaindu bezain laster. Ikasleak bikoiztua gordeko du, ordaindu izanaren agiri bezala.

Bankuko ordainagiriaz ordaindutako automatrikulen kasuan, automatrikularen gordekina izango da lehen epe bakarraren ordainagiria. Ikasleak epeka ordaintzea hautatzen badu, ikastegiko idazkaritzan jaso beharko ditu bi ordainagiriak, ezarrita dauden egunetan ordainketa egiteko.

Matrikula ordainagiriaren bitartez ordaintzen duten ikasleen kasuan, ordainketa egin dela frogatzeko, idazkaritzek bakar-bakarrik onartuko dute idazkaritzetan euretan emandako jatorrizko ordainagiri pertsonalizatua.

Ikasleak matrikularen ordainketa epetan egiteko aukera egiten badu, bigarren epea ordaintzeko data abenduaren 1etik 15era izango da. Hirugarren eperako, urtarrilaren 1etik 15era. Honetarako prozedura lehenengo epearen ordainketarako erabilitako bera izango da, bai ordainagiri pertsonalizatuaren bidez bai banku-helbideratzearen bidez. (Epeen datak 99/00 ikasturterako ezarritakoak dira, eta beraz aldaketaren bat egon daiteke prezio publikoen agindua argitaratzen denean).

Matrikula banku-helbideratzearen bidez eta epeka ordainduko duten ikasleen kasuan,matrikularen gordekinean adieraziko zaie zein datatan egingo zaien kargua beraiek jakinarazitako kontuan.

Ordainagiriaren bitartez ordaintzen duten ikasleek gogoan izan beharko dute matrikula ordaindu izanaren agiria ikastegiko idazkaritzara eraman beharko dutela sarrera egin bezain laster. Izan ere, agiri hori aurkeztu ezean, matrikula deuseztatzea gerta daiteke, ordainketaren frogarik ez izateagatik.

Egokituriko irakasgaiek ez dute ekonomi kosturik izango, prezioen aginduak alderantziz zehazten ez badu bederen.

Matrikulazio epe berrirako ordainketetan eta beka ukatzeak eragindakoetan ezingo da epeka ordaindu.

Lehen mailatik gorakoen edo errepikatzaileen matrikulaldia irailaren 18an hasiko denez, erraz gerta liteke ikasleren batzuek aldi baterako matrikula egitea, artean ezohiko azterketako kalifikazioaren zain egongo direlako gai batzuetan.

Kasu horietan, matrikula epeka ordaindu beharko da beti, hiru epetan. Lehenengo epea behin-behineko matrikularen arabera kalkulatuko da. Ikaslea kalifikatu eta behin betiko matrikula zein izango den jakin ondoren, automatikoki kalkulatuko dira bigarren eta hirugarren epeetan ordaindu beharreko diru-kopuruak.

Matrikula zatietakoren bat adierazitako epeen barruan ordainduko ez balitz, matrikula baliogabetu egingo litzateke, irauteko arauen 3.2. atalean zehazten den bezala.

OHOREZKO MATRIKULAK

1. Irakasgaietan ohorezko matrikulak eman ahal izango dira, hogei ikasle edo hogeiren zatiki bakoitzeko bat. Honetarako, akta bakartzat hartuko da ikasleak irakasgai horretan guztira zenbat diren zehazteko, dauden taldeak kontutan hartu gabe.

2. Ohorezko matrikulagatiko murrizpenak ikasketa/berezitasun beraren edo berezitasun bateragarrien hurrengo matrikulan aplikatuko dira.

3. Murrizpena irakasgaika edo kreditu-kopuruen arabera egingo da, ikasketa-planaren egituraren arabera. Irakasgaien kasuan, ohorezko matrikula(k) lortu d(ir)eneko irakasgaia(k) urtekoa edo lauhilabetekoa(k) izanik, %100 edo %50 aplikatuko da.

4. Plan zaharretik plan berrirako egokitzapen-kasuan, murrizpena, ohorezko matrikularekin gaindituriko irakasgaiaren ordez egokituriko kreditu-kopuruaren arabera aplikatuko da.

5. Batxilergoko irakasgaietan lorturiko ohorezko matrikulek ez dute murrizketarako eskubiderik ematen. Kalifikazio orokorra ohorezko matrikula denean baino ez dute salbuespen-eskubidea izango unibertsitatera lehenenengo aldiz sartzeko matrikularen ordainketan.

MATRIKULA BALIOGABETZEA ETA DIRUA
ATZERA JASOTZEKO ESKUBIDEA

1. Behin matrikularen eskabidea deuseztatzeko erabaki irmoa eman ondoren, ikasleak ordaindutako prezio publikoak itzultzeari ekingo zaio.

2. Interesatuaren eskariaren bidezko baliogabetzeak ez du bere garaian ordainduriko prezio publikoen bihurpenerako eskubidea ematen (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko 13/1998 Legea).

3. Ikasleak matrikula baliogabetu ahal izango du, akademi ikasturte bakoitzeko abenduaren 31a baino lehen (UPV/EHUaren iraute-arauen 3.3. art.). Data honetatik aurrera, ez da matrikula baliogabetzerik onartuko.

4. Iraute-arauen 3.2. artikulua eta 00/01 ikasturterako Prezio Publikoen Agindua aplikatuz, prezio publikoak ezarritako epeetan ordaindu ez dituen ikasleari matrikula baliogabetu egingo zaio.

5. 2000ko abenduaren 31a baino lehenago matrikula baliogabetzea eskatzen duten ikasleek, edo, data horretatik kanpo, unibertsitateari baliogabetze horretarako baimena eskatzen diotenek aurreinskripzio berria eskatu beharko dute 2000/2001 ikasturtean unibertsitateko ikasketak hasi nahi badituzte.

MATRIKULA EPE BERRIA

Bigarren lauhilabeterako matrikula epe berria zabaltzen duten ikastegiek Ikastegiko Batzarrean onartu beharko dte horretarako erabakia. Matrikula berri hori idazkaritzetan egingo da, eta 2001eko martxoaren 8a baino lehenago.

Matrikularako epe berri hau honako irakasgai hauetarako baino ez da egingo:

a) aldez aurreko baldintzak dauzkaten irakasgai edo kurtsoak.

b) leku hutsak dauzkaten hautazko irakasgaiak eta aukera askekoak.

b) enborreko eta nahitaezko irakasgaiak, Ikastegiko Batzarrak hala erabakitzen duenean.

BALIOKIDETZAK

(Gobernu Batzarraren 1998ko apirilaren 30eko bileran onartua)

UPV/EHUko Estatutuek, 166. artikuluan, ikastegi bakoitzean ikasketen baliokidetzetarako batzorde bat egongo dela ezartzen dute, burua dekanoa edo zuzendaria edo beronek ordezka dezakeen pertsona izango delarik, eta horrez gain Gobernu-Batzarrak izendaturiko lau kidek osatua. Batzorde honek Estatuko edo atzerriko beste unibertsitateetan eginiko gaien baliokidetza-eskariak ebatziko ditu, Unibertsitateen Kontseiluak ezarritako irizpide orokorrekin bat eginez. Batzordeak, baliokidetu nahi diren ikasketeei buruzko baliokidegarritasunari buruzko iritzia emango du. Batzorde honen erabakien aurkako kexak Gobernu-Batzarrean ebatziko dira

Gobernu-Batzarrak, 93/02/17an eginiko bileran, aipaturiko ebazpen hauek antolaketa akademikorako batzordeari ordezkatu zizkion.

Ikastegi bakoitzeko ikasketen baliokidetzetarako batzordeak abenduaren 15erako ebatzi beharko ditu baliokidetza-eskariak, Gobernu-Batzarraren 85/09/25eko akordioaz bat.

Titulazio bat bertan behera utzi eta gero beste bide batetik titulazio berberara sartzen diren ikasleek baliokidetuta izango dituzte lehen aldiz sartzean gainditu zituzten gaiak.

Titularitate pribatuko ikastegietan edo atzerriko ikastegietan eginiko ikasketen zioaz maila edo irakasgaien baliokidetza lortuko duten ikasleek, dagozkien tarifen %25a ordainduko diote Unibertsitateari, baldin eta 2000/2001 ikasturterako prezio publikoen erabakiak bestelakorik ezartzen ez badu.

PLAN ZAHARRAK

1. Espainiar ikastegietan eginiko unibertsitate-ikasketa partzialen baliokidetza

1969.eko maiatzaren 17ko M.A.k (maiatzaren 29ko EBO) eta 1969.eko ekainaren 10eko Erabakiak (urriaren 9ko EBO) arautzen dituzte.

Baliokidetzeko eskariak, ondorioak izan behar dituzteneko ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dira, bertarako sarbidea behin lortu eta gero. Honako dokumentazio hau erantsiko da:

a) Ziurtagiri akademiko pertsonala, eginiko irakasgaiak, lorturiko kalifikazioak eta ikasketa-plana agertuko dituena.

b) Baliokidetu nahi diren irakasgaien programak.

2. Atzerriko ikastegietan eginiko unibertsitate-ikasketa partzialen baliokidetza

1969.eko uztailaren 24ko 1676/1969 Dekretuak (abuztuaren 15eko EBO) eta 1969.eko abuztuaren 25eko MAk (irailaren 11ko EBO) arautzen dituzte.

1676/1969 Dekretuak, bere hirugarren artikuluan, ezartzen duenez: "Irakaskuntzaren edozein mailako tituluen eta ikasketa osoen zein partzialen baliokidetzak, baliokidetuko diren titulua lortu edo ikasketetan hasteko behar diren edo hauen aurretik burutu behar diren ikasketen aitortza ekarriko du aldean".

Dokumentazioa 1. ataleko bera izango da, baina honako puntu bi hauek kontutan hartuz:

a) Edozein baliokidetza eskatzeko aurkeztuko diren dokumentu guztiak ofizialak eta bide diplomatikoaren bitartez legalizatuak izango direla, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

b) Dokumentuekin batera, eta hala behar izanez gero, gaztelaniarako itzulpena ere gehituko dela.

Baliokidetutako irakasgaiak izen horrekin azalduko dira, eta ikaslearen espediente berrian ez dute kalifikaziorik izango.

PLAN BERRIAK

Izaera ofiziala eta lurralde nazional osorako balioa duten unibertsitate-tituluen ikasketa-planetarako irizpide orokor amankomunak ezartzen dituen azaroaren 27ko 1497/1987 Erret Dekretuak aldatzen duen ekainaren 10eko 1267/1994 Erret Dekretuak, honako hau xedatzen du:

A) Unibertsitateek, espainiar unibertsitate-ikastegietan eginiko ikasketak baliokidetzeko ondoko irizpide hauek bete behar dituztela agintzen du:

1. "Egokitze" hitza, plan zahar batetik dagokion plan berrira pasatzen diren ikasleen kasuan erabiliko da, 94/09/03ko 1954/94 Erret Dekretuaren bidez argitaraturiko izenburuen katalogoaren arabera. "Baliokidetza" hitza gainerako ikasleen kasuan erabiliko da.

2. Titulu ofizial bera lortzera bideraturiko ikasketen artean, ondoko hauek egokituko/baliokidetuko dira:

a) Edozein kasutan ere, bi ziklotako unibertsitate-irakaskuntzen lehenengo ziklo osoa.

b) Jatorrizko ikastegian osotasunean gainditurik dituen enborrezko gaiak.

c) Enborrezko gaia osotasunean gainditu ez denean jatorrizko ikastegian, baliokidetza irakasgaika egin ahal izango da, baldin eta edukina eta eskola-zama parekideak badira.

d) Unibertsitateko derrigorrezko edo hautazko irakasgaien kasuan, baliokidetza irakasgaika egin ahal izango da, baldin eta edukina eta eskola-zama parekideak badira.

e) Aukera askeko kredituak baliokidetuko dira, ikasleak jatorrizko unibertsitatean egindakoak.

3. Titulu ofizial desberdinak lortzera bideraturiko ikasketen artean, edukin eta eskola-zama parekidea duten irakasgaiak baliokidetuko dira.

Arestian aurrikusten ez denerako, unibertsitateak bertako gobernurako organo akademikoek ezarritako arauekin bat eginez ebatziko ditu baliokidetzen eskariak. Irakasgai baliokidetuak izen horrekin adieraziko dira helburuko ikastegiko espedientean eta ez dira kalifikatuko. Ikaslearen eskariz, helburuko ikastegiak jatorrizko ikastegiaren dokumentu ofizialean agertzen diren kalifikazioen ziurtapena luzatu beharko du.

Baliokidetza-eskaria eta honekin batera igorriko den dokumentazioa, plan zaharren atalean zehazten diren berberak izango dira.

B) Atzerriko unibertsitate-ikasketen baliokidetza.

1. Atzerrian egindako irakasgaiak baliokidetu ahal izango dira, baldin eta edukina eta eskola-zama baliokideak badira eta ondoren adierazten den baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

a) Ikaskuntza berean partzialki egindako ikasketak. Jatorrizko herrian titulua eskuratzeko ikasketa osoak interesatuak egin gabe dituelako egiaztapena eskatu beharko dute unibertsitateek.

b) Ikasketa osoak, baldin eta Hezkuntza eta Zientzi Ministraritzak ikasketa horiei dagokien tituluaren homologazioa ukatu egin badu, eta ikasketa partzialak baliokidetzeko aukera espreski adierazten bada.

2. Gaztelania hizkuntza ofizialtzat duten herrietakoak ez diren ikasleen kasuan, unibertsitateek egokitzat hartzen dituzten hizkuntza-probak ezar ditzakete.

Aurreko guzti honetan aurrikusten ez denerako, unibertsitateak bertako gobernurako organo akademikoek ezarritako arauekin bat eginez ebatziko ditu baliokidetzen eskariak.

Baliokidetza-eskaria eta honekin batera igorriko den dokumentazioa, plan zaharren atalean zehazten diren berberak izango dira.

IRAUTE-ARAUAK

(UPV/EHUko Gizarte-Kontseiluaren osoko bilkuran

onartua, 1993/07/08ko ekitaldian)

1. ARTIKULUA.Lehenengo akademi ikastaroko ikasleak

1.1.a) UPV/EHUko lehenengo akademi ikastaroan lehenbiziko aldiz matrikulatzen den ikasleak, berori osatzen duten irakasgai guztietarako matrikula egin beharko du.

b) Gutxienez irakasgai bat gainditu beharko du ohiko eta ezohiko deialdien artean, edo akademi ikastaroaren eskola-zamaren %15 ikasketa-plan berrien kasuan, kreditutan neurtua.

c) Lehenengo akademi ikastarorako bigarren matrikula-urtearen amaieran, gutxienez bi irakasgai izan beharko ditu gaindituta, edo lehenengo akademi ikastaroaren eskola-zamaren %30 ikasketa-plan berrien kasuan, kreditutan neurtua.

d) Ezingo da segitu ikasketa berberak egiten aurreko ataletan ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

1.2.1.1.d) atalean adierazitako egoeran aurkitzen den ikasleak beste titulazio batera zuzenduriko ikasketak has ditzake, behin baino ez, lehenengo akademi ikastaro amankomuna dutenak izan ezik, Gobernu-Batzarrak unibertsitate-ikastegietan sartzeko prozedurak arautzen dituen legeriaren garapenean akademi ikasturte bakoitzerako onartzen dituen balioespen-irizpide eta plaza-adjudikazioaren arabera. Bigarren titulazio horrek 1.1. atalean adierazitakoa beteko ez balu, ezingo luke burutu aurrerantzean ikasketarik UPV/EHUan.

2. ARTIKULUA.Ikastaro (irakasgai) bakoitzerako deialdiak

2.1.Ikasleak sei azterketa-deialdi izango ditu ikastaro (irakasgai) bakoitzerako.

2.2.Bosgarren, seigarren eta ezohizko deialdiei dagozkien azterketak epaimahaiek epaituko dituzte, Gobernu-Batzarrak ezarriko dituen arauekin bat etorriz.

Ikastegi guztietan, eta bosgarren, seigarren edo ezohiko deialdiko ikasleak daudeneko ikastaro (irakasgai) bakoitzean, aurreko paragrafoan aipaturiko epaimahaia eratuko da eta berorren izenezko osaketa ikasturtearen lehenengo hiruhilabetean emango da argitara.

2.3.Edozein ikastaroren (irakasgairen) sei deialdiak agorturik, ikasleek ezohiko deialdia eska dezakete, UPV/EHUko Errektoreari zuzenduriko idazkian.

2.3.1.Ezohiko deialdia eman ala ez emateari buruzko erabakia UPV/EHUko Errektoreari dagokio, eta, horretarako, ikaslearen akademi espedientea eta gainerako egoerak balioetsi beharko ditu.

2.4.Edozein irakasgairen deialdiak agorturik, ukituriko ikasleek beste ikasketa batzuk has ditzakete UPV/EHUan, behin baino ez, 1. artikuluaren aplikazioaren ondorioz UPV/EHUan unibertsitate-ikasketak bigarren aldiz hasi dituzten ikasleak izan ezik.

3. ARTIKULUA.Matrikula baliogabetzea

3.1.Matrikula baliogabetzeak, matrikula egin ez duen ikaslearen kontsidero bera izango du iraute-ondorioetarako.

3.2.Baliogabetzea ofizioz egingo du UPV/EHUak ikasleak matrikula egiteko beharrezkoak diren baldintzaren bat betetzen ez duenean eta matrikula horretarako ezarritako epeen barruan ordaindu ez duenean. Beka eskatzen duten ikasleen kasuan, erreklamazioak aldez aurretik ebatzi beharko dira hautaketa-epaimahaiaren aurrean.

3.3.Ikasleak urteroko abenduaren 31a baino lehenago baliogabe dezake matrikula.

4. ARTIKULUA.Azterketa-eskubideari uko egitea

4.1.Azterketa-eskubideari uko egiteak, deialdi bakoitzean, berori kontutan ez hartzea eragiten du.

4.2.Ukoen gehienezko kopurua laukoa izango da ikastaro (irakasgai) bakoitzeko.

4.3.Azkerketa-eskubideari uko egiteko, nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

5. ARTIKULUA.Egoera bereziak

1. eta 4.2. artikuluak ezingo zaizkie aplikatu ondoko egoera hauetakoren batean aurkitzen diren ikasleei:

– Soldadutza eta ordezko gizarte-zerbitzua.

– Eskola-hiruhilabete bat baino gehiago irauten duen gaixotasuna, behar bezala justifikatua.

– Balioespen objketiboko beste egoera batzuk.

Egoera horietako edozeinen alegazioa ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko da, bertako dekano edo zuzendariari zuzendua, eta ukoen zenbaketaren ondorioetarako, honako data hauek baino lehenago:

– urteroko urtarrilaren 15a, otsaileko deialdirako.

– urteroko maiatzaren 15a, ekaineko deialdirako.

– urteroko abuztuaren 15a, iraileko deialdirako.

Alegazio hauen ebazpena fakultate edo eskolako dekano edo zuzendariari dagokio.

6. ARTIKULUA.Beste unibertsitateetako edo UPV/EHUko beste ikastegietako ikasleen lekualdaketak

Ikasketa berberak UPV/EHUko beste ikastegi batean segitu nahi dituzten ikasleei arautegi honetan adierazitako irizpideen arabera agorturiko deialdiak hartuko zaizkie kontutan, bai eta beste edozein unibertsitatetan hasitako ikasketa berberak unibertsitate honetan segitu nahi dituztenei ere.

7. ARTIKULUA.Prozedura

7.1.Arau hauen betetzetik eratorritako edozein eskari, 2.3. atalean aurreikusitakoa izan ezik, dekano edo zuzendariari zuzendu behar zaio, lehenengo instantzian, beronek har dezan erabakia, eta beronen aurka errekurri daiteke Errektorearen aurrean hamabost egunen epearen barruan.

7.2.Arautegi honetan aurrikusten ez diren kasuetan, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikorako eta Administrazio-Ihardupide Orokorrerako Legeko arauak aplikatuko zaizkio prozedurari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Iraute-arau hauek 93/94 ikasturtetik aurrera egongo dira indarrean, eta UPV/EHUak berorien ale bana emango dio ikasle bakoitzari matrikula egiterakoan.

Bigarrena.– Errektoreak, urtero, arautegi honen aplikazio eta ondorioen berri emango dio Gizarte-Kontseiluari.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa..92/93 ikasturtean ikasketa berberetan matrikulaturik zeuden lehenengo ikastaroko ikasleei ez zaie aplikatuko, behin baino ez, arautegi honetako 1.1.c. atala.

Bigarrena.Arautegi hau indarrean jartzen deneko ikasturtea baino lehenago UPV/EHUan matrikulaturik zeuden ikasleei bi uko gehiago ematen zaizkie jadanik hiru edo gehiago agorturik zituzten irakasgaietan, ukoen kopurua, gehienez, zortzikoa izango delarik irakasgai bakoitzeko.

IRAUTE-ARAUAK APLIKATZEKO IBILTORRIA

1993.eko uztailaren 8an, Gizarte-Kontseiluaren bilkura osoak UPV/EHUaren irauteko arautegia onartu zuen. Berau 93/94 akademi ikasturtean sartu da indarrean, 1990.eko uztailaren 12an onartu eta indarrean zegoena ordezkatuz.

Arautegi berri honek aldaketak dakartza, honako puntu hauetan laburbil daitezkeelarik:

I. 1. ARTIKULUARI DAGOKIONEZ

– Lehenengo ikastaroko ikasleek, lehenengo mailako matrikularen lehenengo urtean, gutxien dela, irakasgai bat gainditu beharko dute, ikasketa-plan zaharrak badira, edo irakaskuntza-zamaren %15, kreditutan egituraturiko ikasketa-planak badira.

– Lehenengoko irakasgaien matrikularen bigarren urtean, gutxienez, ikastaro honetako bi irakasgai edo lehenengo ikastaroko irakaskuntza-zamaren %30 gainditu beharko dira, plan tradizionalak edo kreditutan egituratutakoak direla kontutan harturik.

– Aurreko bi pasarteetan ezarritako betebeharrak bilduko ez dituen ikasleak ezin izango du ikasketa berak egiten segitu.

– Lehenengo ikastaroko irakasgaien matrikularen lehenengo urtean, bi irakasgai edo irakaskuntza-zamaren %30 gainditzen duen ikasleak, irauteko arau berrien 1.1. artikuluaren b) eta c) ataletan ezartzen diren eskakizunak beteko ditu.

– Kontrol hau, lehenengo ikastaroko irakasgaien gainean burutuko da beti, ikaslea goragoko ikastaroetako irakasgaietan matrikulaturik dagoen kontutan hartu gabe.

ADIBIDEA

X ikaslea: 93/94 ikasturtean, lehenengo ikastaroan matrikulatzen da irakasgai bat gaindituz.

94/95 ikasturtean, gainditzeke dituen lehenengo ikastaroko irakasgaietan eta bigarren ikastaroko hiru irakasgaitan matrikulatzen da. Ikasle hau bigarren ikastarokotzat hartzen da. Halere, ikasketa berak egiten segitu ahal izateko, programa informatikoak, gutxien dela, lehenengo ikastaroko beste irakasgai bat edo dagokion kreditu-kopurua gainditzea balidatuko du.

– Lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat eginik, 92/93 ikasturtean ikasketa berberetan matrikulaturik zeuden lehenengo ikastaroko ikasleei ez zaie aplikatuko, behin baino ez, arautegi honetako 1.1.c. atala.

II. 4. ARTIKULUARI DAGOKIONEZ (Examinen ukoa)

– Examinerako eskubideari uko egiteko, bertara ez joatea aski izango da. Honela, ikasleak matrikulaturik dagoeneko ikastegiko idazkaritzan egin behar zuen eskaria desagertzen da, irauteko arauetako 5. artikuluan aurrikusten diren egoera berezien kasuetarako izan ezik. Egoera hauetan burutuko beharreko prozedura, dokumentu honen amaieran azalduko da.

– Ikasle guztiek lau ukotarako eskubidea dute irakasgai bakoitzeko, plaza-mugaketa duten ikastegietako lehenengo ikastaroko ikasleak barne.

1.1993-94 ikasturtean lehenengo aldiz matrikulaturiko irakasgaiak

Uko hauek aktan ageriko dira P lakifikazioarekin (Aurkezteke). Era honetara, P agertzen duten lehenengo lau deialdiak ez dira zenbatuko agorturiko deialdi bezala, bosgarren Ptik aurrera zenbatzen hasiko delarik.

Logikoki, agorturiko deialdia, ikasleak burua aurkeztu eta Gutxiegi kalifikazioa lortu dueneko deialdia izango da.

Ondorioz, irakasgai hauetako espedienteetan honako kalifikazio hauek ager daitezke:

Gutxiegi (S): deialdia zenbatzen da.

Aurkezteke (P): ez da deialdia zenbatzen (lehenengo lau Pak)

Aurkezteke (P): deialdia zenbatzen da (bostgarren Ptik aurrera)

2.93/94a baino lehenagoko ikasturteetan matrikulatu eta gainditu gabeko irakasgaiak

Bigarren xedapen iraunkorra aplikatuz, "UPV/EHUan Arautegi hau indarrean sartu baino aurreko urteetan matrikulaturik egon diren ikasleei bi uko gehiago ematen zaizkie jadanik hiru deialdi edo gehiago agortu ditueneko irakasgaietan, irakasgai bakoitzeko ukoen zenbateko osoa zortzitik gora ezin joan daitekeelarik".

Jarraian 93/94an baino lehenago matrikulaturiko ikasleek gainditu ez dituzten irakasgaietan izan ditzaketen ukoen zenbatekoa zehazten da:

93/94an baino lehenago 93/94tik aurrera Ukoen kopuru osoa

agorturiko ukoak bere esku dituen ukoak

0 4 4

1 3 4

2 2 4

3 2 5

4 2 6

5 2 7

6 2 8

7 1 8

8 0 8

Ondorioz, irakasgai hauetako espedienteetan ondoko kalifikazio hauek ager daitezke:

92/93 ikasturterarte, hau barne

Gutxiegi (S): deialdia zenbatzen da.

Aurkezteke (P): deialdia zenbatzen da.

Ukoa (R): ez da deialdia zenbatzen.

93/94 ikasturtetik aurrera, hau barne

Gutxiegi (S): deialdia zenbatzen da.

Aurkezteke (P): deialdia zenbatuko da ala ez, ikasleak matrikulaturiko irakasgai bakoitzerako duen egoeraren arabera, 2. X.I.aren aplikazioaz (ikusi xehetasunaz goiko koadroa)

III. Egoera bereziak

Hala eta guztiz ere, 4.2. artikulua (ukoen kopururik handiena lau irakasgaiko izango dela dioena) ez zaie aplikatuko Arautegi horren 5. artikuluan adierazten diren egoeretan agertzen diren ikasleei. Baldintza hauetako edozeinei buruzko alegazioa ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behako da, bertako dekano edo zuzendariari zuzendua, eta ondoko data hauek baino lehenago ukoen konputuaren ondorioetarako:

– Urteroko urtarrilaren 15a, otsaileko deialdirako.

– Urteroko maiatzaren 15a, ekaineko deialdirako.

– Urteroko abuzturaren 15a, iraileko deialdirako.

Alegazio hauen ebazpena fakultate edo eskolako dekano edo zuzendariari dagokio. Ebazpena aldekoa bada, honen kopia Akademi Gestiorako Zerbitzura igorriko da, ukoa sartu behar deneko irakasgaia eta deialdia zehaztuz. Hau da, irauteko arautegi berria onartu arte zegoen prozedurari eusten zaio ebazpen hauetarako, aldaketa bakarra da uko hauek ikastegietan bertan sartu beharrean, egin ohi den bezala, zerbitzu zentraletan egingo dela.

Uko hauek R ezaugarriarekin erregistratuko dira ikaslearen espedientean eta ez dira aktetan agertuko. Alegia, 93/94 akademi ikasturtean eta ondorengoetan ikasleen espedienteetan agertuko diren R ezaugarriak, 5. artikuluan aurrikusitako eskari baten aldeko erabakiaren ondorioa izango dira.

IV. Otsaileko deialdiari buruzko azalpena

Otsaileko deialdia aukeratu eta examinera aurkezten ez diren ikasleen inguruan sorturiko zenbait zalantza dela eta, adierazi behar da, era honetan ihardunez gero, akademi ikasturte batean erabil ditzaketen bi deialdietatik bat agortu dutela. Kasu honetan, kalifikazioa P izango da eta ukoaren baliokidea (matrikulazio berriko irakasgaiak edo errepikaturikoak, agortzeko ukoak oraindik izanez) edo agorturiko deialdiaren baliokidea (uko-egiterik jada ez badu), II. puntuan, 1. eta 2. ataletan azaldutakoari jarraituz. Akademi ikasturte horretarako duen beste deialdia, bere garaian aukeratutakoa izango da, otsailekoa hautatzerakoan.

EZOHIKO DEIALDIA (GRAZIAKOA)

(Gobernu Batzarraren 1999ko apirilaren 27ko bileran

onartua)

Iraute-arauen 2.3. artikuluak ezartzen duenez, irakasgai bateko sei deialdiak agortu ondoren, ikasleek graziako deialdi bat eska diezaiokete Errektoreari.

2.3.1. artikuluan aipatzen da ezohiko deialdiak eman ala ez emateko erabakia Errektoreari dagokiola.

Irizpide berdintsuei jarraitzeko xedeaz, Gobernu-Batzarrak, 92/07/01eko bileran, honako irizpide hauek erabiltzea erabaki zuen, ezohiko deialdien eskariak ebazterakoan:

1. Ezohiko deialdi bat emango da, gehien dela, ziklo bakarreko titulazioetarako, eta bi deialdi bi zikloetako titulazioetan, ziklo bakoitzeko bana eta inoiz ere ziklo berean.

2.– Kasu orotan, ikasleak, ezohiko deialdia eskatzen dueneko irakasgaiari dagokion zikloan, gehienez hiru irakasgai izan ditzake gainditzeke. Kreditutan egituraturiko ikasketa-planen kasuan, ziklo bakoitzean gainditzeke izan daitezkeen kredituen gehienezko kopurua 36koa da (Akademi Antolakuntzarako Batzordearen 95/05/15eko akordioaz bat).

3.– Akademi Antolakuntzarako Batzordeak, ikaslearen akademi espedientea eta behar bezala justifikaturiko bestelako egoerak balioetsiko ditu, aurreko atalen barruan sartzen ez diren kasuetan.

Akademi Antolakuntzarako Batzordeak 1994.eko urriaren 6ko bileran ezarri zuenez, ziklo bakoitzean gainditu gabeko irakasgaien kopurua zenbatzerakoan, lauhilabeteko irakasgaiak irakasgai erditzat hartzen dira.

Akademi Antolakuntzarako Batzordeak, 1994.eko azaroaren 30eko bileran, honako hau ezarri zuen:

"Ikasleak, ezohiko deialdia erabiliko dueneko deialdia aukera dezake, ikastegiko idazkaritzari jakinarazi beharko diolarik matrikula egiterakoan. Deialdia aukeratu ondoren, ikasleak ezingo dio egin uko, baldin eta, iraute-arauen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastegiko dekano edo zuzendariaren erabakiz eman zaion uko berezirik ez badu, eta ezohiko deialdia agortuz azterketara aurkezten ez bada".

IRAKAS-PLANGINTZA ETA IKASLEEN

EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA

(Gobernu-Batzarrak 1993.eko uztailaren 20ko bileran onartua, eta 97/03/13ko bileran aldatua)
AITZINSOLASA

UPV/EHUaren Estatutuetan ikas-betebeharrei dagokienez ikasleari onartzen zaizkion eskubideak zuzen erabiliak izan daitezen, komenigarritzat jo da irakaskuntza-plangintza eta ebaluaziorako oinarrizko arauak eta kalifikazioen berrikuspen-erregimena arautegi-testu bakar batean biltzea, Estatutuen 132.i) eta j) artikuluaren arabera.

Irakaskuntza-plangintza eta ebaluaziorako oinarrizko arauen asmoa, unibertsitateko ikasle guztientzat amankomuna izango den oinarri bat ezartzea da, haiek ikastegi eta sailen aurrean benetako duintasunez joka dezaten. Beraz, ikastegi bakoitzak bere arau propioak onartu beharko ditu gai honi dagokionez, eta bertan irakasten diren irakasgaiei eta titulazioei loturik joango bada ere, Gobernu-Batzarrak oinarrizkotzat jo duena errespetatu beharko da.

Azterketan berrikuspenari dagokionez, ikasleak unibertsitate barruko berrikuspenerako duen eskubidea eta tramitearen arintasuna bateratu nahi izan dira, behar izanez gero instantzia judizialek parte har dezaten.

I. TITULUA. IRAKASKUNTZA-PLANGINTZAZ

1. artikulua.1.Eskola edo fakultateko zuzendaritzak, ikastegian irakasten diren titulu eta berezitasun ezberdinak lortzera bideraturiko ikasketa-gestioaren eta irakaskuntzaren baldintza-berdintasunaren ardura izango du.

2.Gobernu-Batzarrak aurrekotasun nahikoaz onartuko du ikasturte bakoitzerako eskola-egutegia. Ikastegi-Batzarraren proposamen arrazonatua dela medio, Gobernu-Batzarrak ikastegi baterako egutegi partikularra onartu ahal izango du arrazoi justifikatuengatik.

2. artikulua. 1.Eskola-ikasturtea, eskola teoriko eta eskola praktikoen aste-ordutegiaren arabera burutuko da eta berau ikastegi bakoitzean publiko egingo da eskola-epea hasi aurretik. Eskola praktikoen programazio zehatza aurrekotasunez jartzea ezinezkoa balitz, gutxienez, hauen inguruko aurrikuspen nagusiak ezarriko dira.

2.Akademi ikasturte bakoitzeko matrikula-epea ireki aurretik, ikastegiek bertan irakasten diren irakasgaiei buruzko oinarrizko informazioa ipiniko dute bertako ikasleen eskura:

– Helburuak, programa eta oinarrizko bibliografia.

– Taldeetako eskola praktiko eta teorikoetarako hasieran aurrikusitako irakaslegoa.

– Irakasle arduraduna.

– Balioespen-sistema.

– Examinen aldia.

– Bestelako irakaskuntza-iharduerak.

Hauez gain, interesgarritzat har daitezkeen guztiak ere gehituko dira. Helburu honetarako, ikastegiak beharrezkoa den informazioa eskatuko die sailei behar besteko aurrekotasunaz, informazio hau ikastegiaren eskuetan matrikula-epea hasi baino bi aste lehenago egongo delarik.

3.Eskola teoriko eta praktikoen ordutegian, berauek emago dituzten irakasleen izenak agertuko dira.

4.2., 3., 4., 5. eta, bere kasuan, 6. ikastaroetako ikasleek talde zehatz batean sartzeko eskaria egin ahal izango dute. Eskarien kopurua talderen baten edukiera baino handiagoa izango balitz, aurretiaz publiko egingo diren irizpide objektiboak aplikatuko dira adskripzioetarako.

5.Ikastegiko idazkaritzak behin betiko zerrendak banatuko dizkie sailei eta Ikasleen Kontseiluari 15 eguneko epearen barruan, irakasgaika eta ikastaroka.

6.Lehenago egiten ez bada, ikastegiak ezarritako ordutegien arabera, sailek eskola praktikoetako taldeak ezarriko dituzte, ikastegiak ikasleen behin betiko zerrendak eman eta hamabost egunetan zehar.

3. artikulua.1.Ikastegi eta sailaren arteko harremanak errazteko asmoz, azken honek ordezkari bat izendatuko du irakaskuntza ematen dueneko ikastegi bakoitzean, ahal bada arduraldi osoa duena, izendaturiko pertsona ikastegiko zuzendaritzari jakinaraziz. Irakaskuntza ikastegi bakarrean ematen duten sailen kasuan, ordezkaria saileko zuzendaria bera izango da eta ikastegi batzuetan hedaturiko sailen kasuan, ordezkaria sailaren barruko erregimen-arauen arabera aukeratuko da, beti ere ikastegian eskolak eman eta ikastegiari atxekitakoa izango delarik.

2.Ikastegiko dekanotza edo zuzendaritzak hurrengo akademi ikasturterako irakaskuntza-antolaketa jakinaraziko die ukituei. Sailek, beren aldetik, ikastegi bakoitzean eskolak ematen dituzten irakasle guztien irakaskuntza-zereginen esleipen behinbetikoa jakinaraziko dio ikastegi bakoitzari, tutorego-ordutegiak ere barne. Informazio guzti hau publiko eginen da ikastegiko iragarki-taulan, bere garaian erabakiko den egun eta epean, eta bertan egongo da ikasturte osoan zehar. Tutorego-ekitaldiak ezin izango dira luzatu egunean 3 ordu baino gehiago. Aipaturiko ordutegiak ez betetzeagatiko balizko salaketak ikastegiko zuzendari edo dekanoari egingo zaizkio.

3.Ikastegietako idazkaritzek akademi gestioaren datu-basean sartuko dituzte irakasgai edo talde bakoitzaren irakasle arduradunak, NAN-zenbakiekin; era honetara, kalifikazio-orrietan eta aktetan izen-deiturak ager daitezen.

4. artikulua.Ikastegiak ordutegiak egiterakoan, gutxien dela, asten bi orduko tartea egon dadila ahaleginduko dira, beste motatako iharduerak burutu ahal izateko, bai goizeko taldeetarako, zein, egotekoran, arratsaldekoetarako.

5. artikulua.Eskoletako zuzendariek eta fakultateko dekanoek, bertako baliabideen heinean, taldekako bidaiak eta ikasketa-bidaiak egitea erraztu eta bultzatuko dute eta hauek behar besteko aurrekotasunaz programatuko dira, behar bezalako antolaketa izan dezaten eta beharrezko akademi baimenak eta laguntzak eskura daitezen.

II. TITULUA. IKASLEEN EBALUAZIOAZ

6. artikulua.1.Ikasleek berdintasun eta justizi bermetasunaz epaituak izateko eskubidea dute, bai eta emaniko irakaskuntzaren mailan ere.

2.Irakasgai bakoitzaren ebaluazio-era ikasturtearen hasieratik jakinarazi behar da. Bedintasuna bermatzeko, sailek sistema uniformeak ezartzeko joera izango dute irakasgai bakoitzeko talde ezberdin guztietarako.

3.Irakasgai baten ebaluazioa examinen bidez, ebaluaketa jarraiaren edo lanen bidez burutu ahal izango da. Edozein kasutan, ikasleak azken proba egiteko eskubideaz baliatu ahal izango dira.

4.Irakasgaien ebaluazio eta kontrolerako prozedurek, bai eta hauen programak eta irakaskuntza-helburuek, aldaketa jaso ahal izango dute saileko kontseiluak iritziriko arrazoi larri justifikatuarengatik.

5.Edozein examina egiterakoan, ikasleari identifikazioa eskatu ahal izango zaio.

6.Sail edo ikastegiek, ikasleen identifikazioa ezagutzeko asmoz hauen artean bana ditzaketen fitxak borondatez beteko dira. Edozein kasutan, fitxa honek ikaslea identifikatu ahal izateko ezinbesteko datuak besterik ez du jasoko, hau da: argazkia, izen osoa, ikastaroa, irakasgaia eta telefonoa.

7. artikulua.1.Examinak ahozkoak zein idatzizkoak izango dira. Lehenengo kasuan publikoak izango dira eta ikasleak examinaren grabaketa eskatzeko eskubidea izango du. Bigarrenean, UPV/EHUak eta, ondorioz, bertako ikastegi guztiek, nork bere baliabideen heinean, idatzizko examinen zuzenketan inpartzialtasuna bermatuko duten mekanismoak ezartzeko ahaleginak burutuko dituzte.

2.Irakasgaiak era zehatz eta jarraiaz balioesteko helburuaz, zatikako examinak egin ahal izango dira, irakasgai bakoitzerako ikasturte horretarako ezarririko baldintzetan.

8. artikulua.1.Zatikako examinen kalifikazioa publiko egingo du irakasgaiaren arduradunak ondoko 30 lanegunen epean eta, beti ere, irakasgai bereko hurrengo examina egin baino 7 egun lehenago.

2.Irakasgaiaren aktetan ikasleak lorturiko kalifikazio guztiak agertuko dira, aldez aurretik ezarritako ebaluazio-sistemaren arabera. Akta hauek, behar bezala beterik, ikastegiko zuzendaritzara igorriko dira eta, ikastegiko idazkariak irakaslearen sinadura egiaztatu eta berehala, publiko egingo. Hauetan a posteriori soma litezkeen errakuntzak, aktaren oinaldean gehituko diren diligentzien bidez zuzenduko dira. Argitarapena, edozein kasutan, uztailaren 30a baino lehenago egingo da.

3.Ikasle guztiek, hala eskatzen badute, lorturiko kalifikazioen dohaineko justifikagiria jaso ahal izango dute.

9. artikulua.Bosgarren eta seigarren deialdietako epaimahaiak Ikastegi-Batzarrak izendatuko ditu, sailak entzun eta gero. Hauek saileko hiru irakasle numerarik osatuko dituzte, bereziki irakasgaiari dagokion jakintza-arlokoak eta, eginiko probaz gain, ikaslearen akademi historiala eta egoera kontutan hartuko dute.

10. artikulua.1.Sailak, gutxien dela hiru irakaslek eta ikasle batek, bai eta legozkiokeen ordezkoek ere, osaturiko batzorde bat izendatu beharko du jakintza-arlo bakoitzean, examina finalen berrikuspen eta zuzenketei buruzko kexak aztertzeko.

2.Honako prozedura hau errespetatuko da:

a) Irakasgai baten kalifikazioen aktak behin argitaratu ondoren, ikasleak examinaren berrikuspena eskatu ahal izango dio dagokion irakasleari bost lanegunen epean, eta berrikuspena egiten denean bertan egoteko eskubidea izango du.

b) Ikaslea ados geratzen ez bada, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio saileko zuzendariari bost lanegunen epean, examina berrikusi zeneko egunetik hasita.

c) Honetarako izendaturiko batzordeak aurkezturiko kexa aztertuko du eta, egoki leritzekeen ekintzak egin ondoren, irakasgaiaren irakasle arduradunari eta ukituriko ikasleari audientzia eman ahal izanik, txosten arrazonatua egingo du eta kexa aurkeztu eta ondoko zortzi lanegunen gehienezko epean ebatziko du, ikasleari eta irakasgaiaren irakasle arduradunari jakinaraziz, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioetarako eta, hala behar izanez gero, dagokion akta aldatuko delarik.

d) Ikaslea ados geratzen ez bada, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio ikastegiko dekano edo zuzendariari bost lanegunen epean.

e) Ikastegi-Batzarraren batzorde ordezkatuak, hamar egunen gehienezko epean eta behar diren txostenak eskatu ondoren, kasua aztertuko du eta txosten arrazonatua egingo, ikasleari eta saileko zuzendariari igorriko zaiona eta azken honek irakasgaiaren irakasle arduradunari heleraziko diona, jakin dezaten eta behar diren ondorioetarako eta hala behar izanez gero, dagokion akta aldatuko delarik.

f) Ikasleak, hilabete baten epean, ohizko administrazio-helegitea tartekatu ahal izango du Errektorearen aurrean. Honek, sailean hartarako osaturiko batzordearen eta Ikastegi-Batzarrearen txostenak ikusirik eta beharko liratekeen aholkuak jasorik, ebazpena egingo du, honela administrazio-bidea agortuz.

11. artikulua.1.Ohiko eta ezohiko examinak eta zatikakoak ere egiteko datak ikastegiko zuzendaritzak proposatuko ditu, saila eta ikastegiko Ikasleen Kontseilua entzun eta gero, beti ete Gobernu-Batzarrak akademi ikasturte horretarako izaera orokorraz ezarritako mugen barruan.

Zio justifikatuak direla eta, examinen datetan eginiko aldaketak berehala argitaratuko dira ikastegiko iragarki-taulan. Ikastegiko zuzendaritzaren, Ikasleen Kontseiluaren eta irakasleen arteko akordiorik ezean, Ikastegi-Batzarrak erabakiko du.

2.Sailak, examinaren data, hasiera-ordua, tokia eta iraupena, bai eta beronek hartzen dituen gaiak ere, ikastegiko iragarkien taulan argitaratuko ditu 10 eguneko aurrekotasunez zatikako examinetan eta 15 egunekoaz final eta ezohizkoetan, aurreko atalak ezartzen duen moduan, ikastegiko zuzendaritzak argitaraturikoarekin bat eginez.

Abuztua ondorio gabeko hilabetetzat jotzen da epeak zenbatzerakoan.

3.Hala eskatuko lukeen ikasleak, examinara joan delako ziurtagiria jasoko du.

4.Irakasgairen bat errepikatzen duten ikasleen kasuan, examinen datak batera gertatuz gero, talde goreneko irakasleak izango dira data berria ezarriko dutenak.

12. artikulua.1.Praktiken oroitidazkiak eta lanak emateko data ikasleekin adostuko da eta aurrekoak proposatzerakoan zehaztuko.

2.Praktiken oroitidazkiak eta lanak ikasle sinatzaileei bihurtuko zaizkie, beren eskariagatik eta kalifikatu eta ondoko bi hilabeteetan. Hauen argitarapen edo birsortze osoak zein zatikakoak edo hauek beste edozein helburutarako erabiltzeak egile edo egileen baimen espresa eskatuko du.

3.Ikastegi bakoitzak karrera-amaierako proiektu edo ariketak egiteko indarrean daukan arautegia ikastegiko iragarki-taulan erakutsiko da.

13. artikulua.Examina egin ondoren, saileko irakaslegoak ariketa praktiko eta problemen emaitzak eta ebazpen-metodoak jakinaraziko ditu, ikasleek eginiko probetatik ahalik eta etekin handiena atera dezaten.

14. artikulua.1.Irakaskuntzen egitura, garapen edo ebaluazioaren inguruan gerta litezkeen salaketak zuzendari edo dekanoen aurrean formulatuko dira eta hauek organo eskudunei bideratuko dizkiete, hartu beharko liratekeen neurriak har daitezen.

2.Zuzendari edo dekano eta Ikastegi-Batzarren erabakien aurka, ohizko helegitea tartekatu ahal izango da Errektorearen aurrean, honen erabakiek administrazio-bidea agortzen dutelarik.

AZKEN XEDAPENAK

1.Honako arautegi hau, 1993/94 akademi ikasturtean sartuko da indarrean.

2.Akademi agintariek, nork bere eskumenen arabera, behar diren neurriak hartuko dituzte, honako arau hauek bete daitezen.

DEROGATZEKO XEDAPENAK

Honako honen aurka lihoazkeen unibertsitate-arautegietako atal guztiak derogaturik gelditzen dira.

IRAKASKUNTZA-PLANGINTZA ETA IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA APLIKATZEKO IBILTORRIA

Gobernu-Batzarrak, 1993.eko uztailaren 20an Irakaskuntza-Plangintza eta Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiari onespena eman zion. Beronen aplikazioaren inguruan, zenbait zalantza sortu dela kontutan harturik, komenigarri izan da ibiltorri interpretagarria ateratzea. Baina, Arautegiaren hitzaurrean adierazten den bezalaxe, ikastegiek honetan ezarritakoaren aplikazio zuzena gertatzeko komenigarri leritzeketen arau partikularrak onartzeko duten konkurrentzia ukitzeke.

1. artikulua.Arautegiaren 8.2. artikuluan aipatzen dituen aktak, ikastegiko idazkaritzaren sistema informatikoak sorturiko berberak izango dira eta irakasleak edo epaimahaiak sinatu beharko ditu. Akta hauek dira 10.2.a) artikuluan aipatzen direnak, eta hauetan argitarapen-data argi eta garbi agertuko da, kalifikazioak berrikusteko eskariak egiteko epea zenbatu ahal izateko.

2. artikulua

2.1.Arautegiaren 10.1. artikuluan aurrikusitako kexa-batzordeek honako hauek erabakiko dituzte,

a) kexa onestea.

b) kexagaitzestea.

2.2.Kexa onetsi ahal izango da honako kasu hauotan:

a) Examina osoa edo zati bat programan agertzen ez ziren gaiei buruzkoa izan zen.

b) Ordutegia edo baldintza fisikoak edo bestelako baldintzak zirela eta, examinaren garapena ez zen normala izan.

c) Kalifikazioaren errakuntza larri eta objektiboa.

d) Irakaslearen venia docendi-ren falta.

e) Examinaren aurretik ezagutu ez zen balioespen-sistema erabiltzea.

2.3.Arautegiaren 10.1. artikuluak aipatzen duen batzordeak helegitea onesten duenean, examinaren kalifikazio berria egingo da. Kalifikazio berri hau batzordeko irakasle kideek egingo dute, botazioaren bidez edo dagokion batezbesteko kalifikazioa kalkulatuz.

3. artikulua

3.1.Ezohiko deialdietarako epaimahaien osaketa eta funtzionamendua, Irakaskuntza-Plangintza eta Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 9. artikuluan aurrikusten dira.

3.2.Epaimahai hauen ebazpenen aurka, Errektorearen aurreko ohizko helegitea besterik ezin da egin.

3.3.Bosgarren, seigarren eta ezohizko deialdiak epaituko dituzten epaimahaien osaketa publiko egingo da akademi ikasturte bakoitzaren lehenengo hiruhilabetekoan.

4. artikulua.Arautegiaren 8.3. artikuluan aipatzen den dohaineko justifikagiria, lorturiko kalifikazioak bilduz, ikastegiko idazkaritzak emango du, honekin batera eransten den ereduaren arabera.

Informatikoki lortu ahal izango den dokumentu honek, ikasleak kasuan kasuko akademi ikasturtean matrikulaturik dituen irakasgaiak besterik ez ditu aipatuko. Administratzaileak edo idazkaritzako negozialekuburuak sinatuko du eta informazio-helburuak baino ez ditu izango.

5. artikulua.Arautegiaren 3.3. artikuluan ezartzen den bezala, irakasgai/talde bakoitzaren irakasle arduraduna akademi ikasturte bakoitzaren azaroaren 15a baino lehen hasi behar da lanean.

6. artikulua.Arautegiaren 8.2. artikuluan adierazten denez, otsaileko deialdiko aktak ikastegiko idazkaritzan emateko azken data otsailaren 28a da eta iraileko deialdirako hilabete honen 23a.

LEHENENGO ETA BIGARREN ZIKLOKO

TITULAZIOETAKO IRAKASKUNTZA PRAKTIKOEN,

TESINEN LABORAZIOAREN ETA GRADU-

EXAMINEN ANTOLAKUNTZA, KOORDINAZIO

ETA GESTIOARI BURUZKO ARAUTEGIA

(98.03.18ko Gobernu-Batzarreak onartutakoa)

JUSTIFIKAZIOA

Ikasketa-plan berrien erizpide orokor amankmunak ezarri zituen azaroaren 27ko 1497/1987 E.D.an adierazitako helburuetako bat, unibertsitate-hezkuntza inguruko gizarte eta lanbide-errealitatera gerturatzea da; irakaskuntza praktikoak unibertsitateko hezkuntzaren barruan garrantzitsuago agertuko behar duelako uste osoan.

Helburu hau erdiestearren, ikasketa-plan ezberdinen berezko erizpideek enborreko irakasgaiak, guztiz praktikoak ezartzen dituzte eta hauei ikasketa-planetan practicum, praktika tutelatu edo integratuak, egonaldi eta karrera-amaierako Proiektua eritzi zaiela, akademi egintza bera definitu arren. Beste ikasketa-plan batzuetan, akademi iharduera hau unbertsitateko derrigorrezko gisa agertzen da.

Akademi iharduera honen definizioa berezko erizpide orokorretan biltzen da "unibertsitate-ikastegi edo, komenio edo kontzertuen bidez, unibertsitatearekin loturiko guneetan eginiko praktika-multzo integratua, ikasleek lanbide-ihardute erreala ezagutuko badu. Halaber, osotasunean edo zatika, ikerketarako ere bidera daitezke", eta, enborreko edo unibertsitateko derrigorrezkoak diren heinean, kasuan kasuko titulua lortzeko nahitaez burutu behar dira eta, honen ondorioz, unibertsitateak ikasle guztientzako estaldura bermatu behar du.

Ikasketa-plan berriak ezartzeak ezinbestean dakar honi dagokion administrazio-prozeduraren arauketa, ikasketa-plana kontutan hartu barik tratamendua baliokidea izango bada; egun egoera oso desberdinak baitira, ondoko hauek kasu, eta ekidin behar diren agravio sortzen dituztelako. Honetara, bi ikasketa-planetan karrera-amaierako proiektua derrigorrezko gisa definitzen da, baina batean irakasgaiaren trataera ematen zaion bitartean, bestean proba orokorra da. Lehenengo kasuan, matrikulak, akademi ikasturte bakoitzerako egindakoak, bi deialditarako eskubidea ematen du matrikula bakoitzeko eta proiektu bakoitzari esleituriko kreditu-kopuruaren araberako zenbatekoa ordaintzen da. Bigarrenean, ikasturtean zehar, data bat edo batzu jartzen dira matrikulatzeko, matrikulako deialdi bakarra egiteko eskubideaz eta zenbatekoa, kredituengatik ordaindu beharrean, proba orokor gisa ordaintzen da. Gauza bera esan liteke karrera-amaierako proiektuaren azken kalifikazioa ezartzeko erizpidearen inguruan eta hau unibertsitate-tituluan sartzeko moduaz. Logikoa dirudi egintza berari, karrera-amaierako proiektu bat egin eta defendatzea alegia, administrazio-trataera berdina emateak.

Irakasgai hauek burutzeko ñabardura espezifikoak kontutan hartuta, gehienetan sail bat baino gehiagori baitagozkie, Gobernu-Batzarreak 1995.eko martxoaren 2an eginiko bileran, gai hauek antolatu, koordinatu eta gestionatzeko zereginak, oro har, ikastegietako zuzendaritza eta dekanotzei esleitzea eta akademi antolakuntzarako batzordeari aplikazio-arau orokorrak aztertu eta garatzeko egitekoa ematea deliberatu zuen.

Eskumen hau aitorturik ere, ebazteko dirauen problema sortzen da, iharduera hauek ukituriko irakasleei irakaskuntza zama gisa konputatzeko erari gagozkionean. Ordu/astean edo kreditu/urtean ematea zaila da, ez baita ikasgelan eginiko irakaskuntza zuzena, ikasleek buruturiko praktiken tutorizazioa baizik, askotan ikastegitik kanpo eginiko praktikak gainera. Era berean, logika berari jarraikiz, irakasle bakoitzari esleitu beharreko ikasle-kopurua ezin izan daiteke handia. Kontsidero hauetatik abiaturik, irakasle bakoitzari aplikatuko zaion irakaskuntza-zama eskola-zama orokorraren eta tutoregoarekin erlazionatutako zamaren artean banatu behar dela dirudi, UPV/EHUko pertsonalaren lan-baldintzak arautzeko akordioan jasotako baldintzetan (12+6 edo 8+6), unibertsitateko irakasle orok, asteko arduraldiaren barruan, arauz egin beharrekoak.

Irakaskuntza guztiz praktiko hauek zein irakasgai bat edo batzuen zati praktikoa egin ahal izateko, erakunde publiko edo pribatuen lankidetza behar da ezarri beharreko komenioen bidez, ikasleei irakaskuntza hauek bermatu eta alde sinatzaile bakoitzaren eskubide eta betebeharrak ezarri eta mugatzeko.

Komenioak Gobernu-Batzarreak onartu behar ditu, estatutuetako 34. artikuluan ezartzen den moduan, baina ukituriko ikastegi bakoitzak tramitatu behar duen komenio-kopuru handia ikusirik (Bilboko Irakasle-Eskolak 23 komenio sinatu ditu Gizarte-Hezkuntzako practicumerako), Gobernu-Batzarreak gutxienezkoen "Komenio markoa" onartu beharko lukeela dirudi, erakunde laguntzaileek zein irakaskuntza-praktikak egiteko komenioak sinatu nahi lituzketen ikastegiek bertara lotu beharko dutelarik.

Komenio marko hau onetsi ondoren, titulazio edo irakasgai bakoitzari egokitzeko, kasuan kasuko campuseko kanpoko harremanetarako koordinatzaileak, erabaki espresaren bidez, sinatu beharrekoa komenio markoarekin bat datorrela egiaztatu besterik ez da egin beharko. Gero, Dekanoak/Zuzendariak sinatu beharko du, ikastegi bateko ikasleak besterik hartzen ez badu eta, Campuseko Errektoreordeak edo honek eta Dekano/Zuzendari guztiek, campus bereko zenbait ikastegi ukiturik badira. Komenio partikularrek zenbait campus ukituko balute, Akademi Antolakuntzarako Errektoreordeak, Errektorearen ordezkaritzaz eta ukituriko ikastegietako Dekano/Zuzendariek sinatuko dute.

Ikasketa-plan berrietan arautu beharreko beste alderdi bat, tesinak eta gradu-examinak egiteko prozedura da, graduko lizentziaturan eskuratzeko. Ildo honetatik zenbait ikastegik itaundu dute ea ikasketa-plan berrien bidez titulazioak graduz lortu ahal diren ala ez. Lege-erreferentzia estatuko idazkaritzaren 1989.eko ekainaren 26ko erabakiaren 4. jarraibidean (89/07/18ko E.B.O.) agertzen da eta bertan dio "lizentziatura-graduaren lorpenaren aipamena tituluen atzeko aldean idatziko da, gradu hau emateko prozedurarik mantenduko duten unibertsitateen kasuan, hirugarren zikloko ikasketetara iristeko derrigorrezkotasuna behin desagerturik urtarrilaren 23ko 185/1985 E.D.an ezarritakoaren arabera,". Hau da, unibertsitateek ezarri beharko dituzte prozedura orokorrak, ikastegiek tesinen laborazioa edo, hala behar izanez gero, lizentziatura-gradua lortzeko probak antola ditzaten.

Gobernu-Batzarrearen agindua betetzeko, zenbait ikastegi eta unibertsitatek igorritako informazioa bildu eta analisatu da eta, honi esker, practicuma, praktika tutelatu edo integratuak, egonaldiak, irakasgai espezifikoetako praktikak, Confebask edo beste erakunde publiko edo pribaturekin sinaturiko komenioaren babesean eginiko praktikak, karrera-amaierako proiektuak, tesinak eta gradu-examina gauzatzeko akademi eta administrazio-alderdiak arautuko lituzketen oinarrizko arauak bildu dira honako dokumentu honetan; baina, aldi berean, nahiko malguak, ikastegiek, zeinek bere erara, bakoitzaren berezitasunen arabera egokitzeko aukera izango dutelarik.

Akademi Antolakuntzarako Batzordeak, 1997.eko abenduaren 19an eginiko bileran, jasotako dokumentazio eta iradokizunak balioetsi ditu eta, aztertu ondoren, honako arautegi honi baietza eman dio; berori, Aholkularitza Juridikoak txostena egin ostean, Gobernu-Batzarrearen onerizpenera jartzen da.

AKORDIO-PROPOSAMENA

Lehenengoa: Practicuma, praktika tutelatu edo integratuak, egonaldiak, irakasgai espezifikoetako praktikak, Confebask edo beste erakunde publiko edo pribaturekin sinaturiko komenioaren babesean eginiko praktikak, karrera-amaierako proiektuak, tesinak eta gradu-examina antolatu, koordiantu eta gestionatzeko arautegia eranskinean ezartzen diren terminuetan onartzea.

Bigarrena: Honako akordio honen berri UPV/EHUko, integratu zein atxekietako, Dekano edo Zuzendariei ematea.

LEHENENGO ETA BIGARREN ZIKLOKO

TITULAZIOETAKO IRAKASKUNTZA PRAKTIKOEN,

TESINEN LABORAZIOAREN ETA GRADU-E

XAMINEN ANTOLAKUNTZA, KOORDINAZIO

ETA GESTIOARI BURUZKO ARAUTEGIA

1.DEFINIZIOA

1.1.Practicuma, praktika tutelatu edo integratuak, egonaldiak edo karrera-amaierako proiektuak dira unibertsitateko ikastegietan edo unibertsitatearekin komenio edo kontzertuen bidez loturiko guneetan burutu beharreko praktiken multzo integratua, ikasleek lanbide-ihardute erreala ezagutuko badu eta, enborreko edo unibertsitateko derrigorrezkoak diren heinean, kasuan kasuko titulua lortzeko nahitaez burutu behar dira eta, honen ondorioz, unibertsitateak ikasle guztientzako estaldura bermatu behar du.

1.2.Irakasgai espezifikoetako praktikak edo irakaskuntza praktiko osagarria, irakasgai bat edo batzuekin loturiko akademi iharduera da, hauen berezitasuna dela eta, irakasgaiotan matrikulaturiko ikasleek erakunde publiko zein pribatuetan egin beharrekoak.

1.3.Tesinak eta gradu-examina ikerkuntza-lanak edo probak egitean dautzan, matrikula, defentsa eta gainditu ostean lizetziaturako titulua graduaz eskuratzeko aukera eskaintzen dutenak.

1.4.TUTOREA, ikaslea lagundu eta bere jarraipena egiteko ardura duen irakaslea da, Unibertsitateko kidea, Unibertsitatean emaniko heziketa praktika-guneetan egiten denarekin koordinatzen duelarik eta ikaslearen irakaskuntza eta balioespen-erantzunkizuna praktika-guneekin ezarriko diren mekanismoen bidez gain hartuko du.

1.5.INSTRUKTOREA, ikastegiekin ezarriko diren aurreikuspenekin bat, heziketa-iharduerak antolatzen dituen languneko kidea da.

2.ANTOLAKETA

2.1.Ikastegietako Dekanotzak eta Zuzendaritzak aurreko pasarteetan definituriko ihardueren antolaketa, koordinaketa eta gestioaren arduradunak dira, kasuan kasuko sailen laguntzaz, edozein kasutan ere, kontsulta egin beharko zaielarik.

2.2.Ikastegiko batzarreek iharduerok eta ukituriko sailekiko lankidetza burutzeko era bideratuko dituzten arau orokorrak onartuko dituzte, Dekano edo Zuzendariaren proposamenaz.

2.3.Ukituriko ikastegiek 1.1 definizioak harturiko ihardueretarako Dekanorde edo Zuzendariorde bat izango dute, berori, Dekano edo Zuzendariaren ordezkaritzaz, hauen antolaketaren arduraduna izango delarik. Hala behar izanez gero, ikastegiko praktiken batzordearen edo , honen ezean, akademi antolakuntzarako eta baliokidetzetarako batzordearen laguntza jaso ahal izango du. Dekanorde edo Zuzendariordearen izendapena gai honetarako indarreko arauen arabera egingo da eta, kargu hau izendatu bitartean, honen funtzioak Dekano/Zuzendariaren izendaturiko beste Dekanorde/Zuzendariorde batek burutuko ditu.

2.4.Aipatu Dekanorde/Zuzendariorde hau 1.1 atalean adierazitako ihardueren koordinatzailea izango da eta ikasleek iharduera hauek egin ditzaten bermatzeko beharko liratekeen komenio edo kontzertuen laborazioa bultzatuko du, Campusetako kanpo harremanetarako arduradunen lankidetzaz. Honek ikastegi ezberdinak koordinatuko ditu legozkiekeen erakunde laguntzaileekiko harremanetan.

2.5.1.2 atalean definituriko iharduerak ukituriko irakasgaia(k) adskribaturik d(it)uen sailaren menpe egonen dira, nahiz eta komenioak, halakorik behar izanez gero, honako arautegihoen 3 puntuan aipaturikoarekin bat etorrita tramitatu beharko den.

2.6.Tesina eta Examina-graduarekin erlazionaturiko zereginak Akademi Antolakuntzarako Dekanorde/Zuzendariordearen menpe egongo dira.

3.KOMENIO EDO KONTZERTUAK

3.1.Jarduera Unibertsitatetik kanpo garatzekoa denean, egin beharreko komenioak sinatuko dira, erakunde laguntzailearen eta kastegiaren betebeharrak eta eskubideak bertan jasoko direlarik. Arautegi honen I eranskinean agertzen den "Komenio Markoak" harturiko klausulak jaso beharko dituzte, gutxien direla.

3.2.Ikastegiak, Campuseko kanpo harremanetarako arduradunaren lagntzaz, komenio hauen tramitazioari ekinen dio eta edukina erakunde laguntzaileekin adostuko. Tramite hau amaiturik, kanpo harremanetarako arduradunak, erabaki espresaren bidez, edukin hau "Komenio Markoarekin" bat datorren baieztatuko du. Hurrengo atalak adierazi bezala sinatu ostean, honen kopia bat Akademi Antolakuntzarako Errektoreordetzara eta beste bat Idazkaritza Orokorrera igorriko dira.

3.3.Arautegi honen babesean adosturiko komenioak, Unibertsitatearen aldetik, Dekanoak edo Zuzendariak, ikastegi bakarreko ikasleei badagokie, eta Campuseko Errektoreordeak sinatu beharko dituzte eta, campus bereko zenbait ikastegiren komenioa denean, Errektoreordearen eta Dekano/Zuzendari guztien sinadura jasoko dute.

3.4.Komenioa, aldiz, zenbait campusetara hedatuko balitz, tramitazioa Akademi Antolakuntzarako Errektoreordeari egokituko zaio ukituriko ikastegien eskariaz eta, Errektorearen ordezkaritzaz, Errektoreorde horrek sinatuko du, bai eta ukituriko ikastegietako Dekano/Zuzendariek ere.

4. IRAKASKUNTZA-ESLEIPENA

4.1.Ukituriko sailetako Zuzendariek, 1.1 atalean definituriko iharduerak burutzeko matrikulaturiko ikasleen kopuruaren arabera beharko liratekeen praktika-orduak sail horietako irakasleen artean banatzeko proposamena egingo die Dekanorde edo Zuzendariordeei, ikastegiak onartuko duen prozeduraren arabera eta 5. atalean zehazten den muga gainditzeke beti ere.

4.2.Arloko practicum espezifikoen kasuetarako, iharduera hauen egiteagatik irakaslegoaren arduraldia edo kontratazioa gehitzeko aukera bideratuko ez balitz, Dekanorde edo Zuzendariordeak ikastegiko arlo kideetako irakasle bolondresei eskainiko dizkie, arduraldia irakaskuntzari egokitu eta beren espedienteetan irakaskuntza-merezimendu osagarri gisa aipatuko zaielarik.

4.3.Practicumen, praktika tutelatu edo integratuen, egonaldien, karrera-amaierako proiektuen, tesina eta gradu-examinen irakaskuntza gain hartzea ezinezko izango luketen sailek, Irakaskuntza-Plangintzarako Errektoreordetzari bigarren mailako hezkuntzako irakasleen esleipena eskatu ahal izango diote, Euskal Gobernuko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailak eta UPV/EHUak sinaturiko Komenioa aplikatuz.

5. IRAKASKUNTZA-ARDURA

5.1.Irakasleek 1.1 atalean definituriko ihardueretan eginiko arduraldia, eskola-ordu eta tutorego-orduetako betekizunaren barruan zenbatuko da.

5.2.Eskola-ordu gisa irakasle bakoitzari, gutxien dela, kreditu batetik gehienezko 6 kreditutara bitartean zenbatuko zaio, irakaslego-moeta guztietarako, irakaslego-eskoletako ez doktoreen kasuan izan ezik. Hauetarako, 12 kreditutako gehienezko irakaskuntza-zama esleituko ahal da. Irakasle bakoitzari esleitu beharreko kreditu-kopurua, iharduera bakoitzari jarritako zama eta irakasle bakoitzari esleituriko ikasle-kopuruaren arabera zehaztuko da. Proposamen hau Dekanordeak edo Zuzendariordeak egingo du ikastegiko batzarreek onarturiko erizpideen arabera eta horretarako leudekeen irakasleak kontutan harturik, eta akademi ikasturte bakoitzaren irakaskuntza-eskaintza orokorraren barruan sartuko da.

5.3.Irakasleentzako eskola-orduak ikasle-taldeka zenbatuko dira ondoko erizpide honen arabera:

a) 10 ikasle baino gutxiago dituzten taldeengatik kreditu bat taldeko.

b) 10 ikasle edo gehiago dituzten taldeengatik 1 eta 2 kreditu bitartean taldeko.

c) Gehienezko kreditu-kopurua irakasleko 5.2 atalean adieraziko da.

d) Irakaslegoaren Heziketarako Unibertsitate-Eskolek, Practicum IIan matrikulaturiko 10 ikasle edo gehiago dituzten taldeengatik 3 kreditutaraino ere konputatu ahal izango dute.

5.4.Iharduera hauen jarraipena (tutoregoa), 898/85 Erret Dekretuan eta UPV/EHUko pertsonalarentzako lan-baldintzak arautzeko akordioan ezartzen den bezala, unibertsitateko irakasle orok tutoretzarako asteko 6 orduen barruan hartu eta burutu behar da.

6.MATRIKULA, DEIALDIAK ETA PREZIO

PUBLIKOAK

6.1.Ikasleak ohiko epeetan egingo du Karrera-Amaierako Lana irakasgairako matrikula. Une horretan inprimaki bat emanen zaio eta berori Idazkaritzan eman behako du matrikulako datan hasi eta hilabete baten epean, ikaslearen datu pertsonalak, egingo duen proiektuaren izena, balizko Zuzendari edo Tutorea eta lanaren helburuak bertan zehaztu eta Saileko Zuzendariak, balizko Zuzendari edo Tutoreak eta ikasleak sinatuko dutelarik.

6.2.Karrera-Amaierako Lana irakasgairako matrikula honi esker, ikasleak examina-deialdi bi egiteko eskubidea izango du eta irakasgaiaren zenbatekoa ikasketa-plan bakoitzean esleituriko kreditu-kopuruaren arabera kalkulatuko da.

7.TESINAK, GRADU-EXAMINAK ETA

LIZENTZIATURAKO EZOHIKO SARIAK

7.1.Lizentziaturako gradua lortu ahal izateko, ariketa ahozko, idatzi eta praktikoak burutuko behar dira, lizentziaturako gradu-examina izenekoa osatzen dutenak. Honen ordez, doktore batek zuzenduriko tesina ere egin daiteke, epaimahaiaren aurretik jendaurrean defendatu beharrekoa.

7.2.Epaimahaia hiru irakasle doktorek osatuko dute, beroriek Fakultateko Batzarreak Dekanotzaren proposamenaz izendatuko dituelarik.

7.3.Lizentziatura-gradua eskuratzeko matrikula eta azken probetarako deialdia fakultate bakoitzeko dekanotzak egingo du.

7.4.Deialdi bakoitzean ezohiko bi sari eman ahal izango dira fakultateko edo ataleko, titulua dohainik lortzeko eskubidea emango dutenak.

7.5.Lizentziatura-gradua sariak ematen direneko ikasturtean gainditu eta bertan BIKAIN kalifikazioa eskuratu duten ikasle guztiek lortu ahal izango dute ezohiko saria.

7.6.Fakultateak examina edo probarako deialdi publikoa egingo ahal du, honen bide bi sariak emateko, edo karrerako espediente onenen balioespena egingo (gradu-examinan lorturiko BIKAIN kalifikazioa barne), ikasturten berean gradua eskuratu duten ikasleen artean.

7.7.Fakultateak, ikasturtean behin, hiru irakasle doktorek osaturiko epaimahaia eratuko du, Dekanotzak proposatu eta Fakultateko Batzarreak izendaturik, fakultate edo ataleko eman beharreko bi ezohiko sariak ematea epaitzeko.

7.8.Sarien ematea behin ebatzi eta gero, epaimahaiak akta jasoko du bertan idazteko:

– Bileraren data.

– Epaimahaiko kideen izendeiturak.

– Ezohiko sariei dagokien akademi ikasturtea.

– Proposaturiko ikasleen izendeiturak.

– Epaimahaiko kide guztien sinadurak.

7.9.Epaimahairen akta Akademi Antolakuntzarako Errektoreordeari igorriko dio ikastegiko dekanoak, proposamena Gobernu-Batzarreak berrets dezan.

7.10.Ikastegi bakoitzeko Batzarrearen esku uzten da arauon garapena eta bertan irakasten diten titulazioekiko egokitzapena.

8.AZKEN KALIFIKAZIOA" KARRERA-

AMAIERAKO PROIEKTUA DUTEN IKASKETETAN

8.1.Karrera-amaierako proiektua kasuan kasuko titulazioa lortzeko eskatzen duten ikasketa-planetan, azken kalifikazioa jarri behar da eta, Hezkuntza eta Kultur Ministraritzako Tituluen Zerbitzuaren jarraipiden arabera, tituluen atzeko aldean jarri.

8.2.Azken kalifikazio honek, titulazio bera ikastegi ezberdinetan lortzen duten ikasleen artean parekatze-laidorik eragin ez dezan, ukituriko ikastegiek, honako arautegi hau onartu eta ondoko sei hilabetetan, kalifikazio hau lortzeko formula proposatu beharko diote Akademi Antolakuntzarako Errektoreordeari, Gobernu-Batzarrearen Akademi Antolakuntzarako Batzordeak onartu beharko duena.

9.XEDAPEN GEHIGARRIAK

9.1.Irakasgai-praktikak Confebask edo bestelako erakunderen baten bidez gestionatzeko irakaskuntz erantzunkizuna luketen irakasleei edo/eta tutoreei, zeini honako arautegi honen 5 atalean adierazitako erizpideen arabera legokiekeen irakaskuntza-zama aitortuko zaie.

9.2.Unibertsitatetik kanpoko menpekotasunean egingo diren irakaskuntza praktiko guztiek, bai lehenengo eta bigarren zikloetako titulazioetan, burutu beharreko komenioa beharko dute eta hauen tramitazioa honako arautegi honen 3. atalean adierazitakoari lotuko zaio.

10.XEDAPEN IRAGANKORRAK

10.1.Irakaskuntza-zamari dagozkion irakasgaiekin kontratatutako irakaste-gaitasuna beteko ez luketen sailek, oro har, arautegi honen 5. atalak ezarritako irakasle bakoitzeko irakaskuntza-zama gainditu ahal izango dute, legozkiekeen betekizunek jarritako mugak beti ere gainditzeke.

10.2.Kontratatutako irakaste-gaitasuna beterik dutela, practicum, praktika tutelatu edo integratu, egonald eta karrera-amaierako proiektuen irakaskuntzan erantzunkizunik borondatez hartu nahiko luketen sailek hala egin ahal izango dute, baldin eta arduraldi honek irakasle berrien kontrataziorik ekarriko ez balu.

10.3.Arautegi honen ondorioetarako, kredituak 10 eskola-orduen balioa izango du.

10.4.Arautegi hau indarrean jarri aurretik sinaturiko komenio guztiak beronetarako egokitu beharko dira, 98/99 ikasturtetik aurrera, hau ere barne.

10.5.Komenio markoaren 13. klausulan definitzen diren batzordeak Farmazi Fakultateko titulazioetarako osatuko dira, farmazilarien kolegio ofizialekin eta euskal osasun-zerbitzuarekin sinaturiko akordioetan aurreikusitakoaren arabera.

11.DEROGAZIOA, INDARRALDIA ETA

ORDEZKOTZEA

11.1.Derogaturik geratzen dira, arautegi honen aplikazio-datatik aurrera, beronen aurka letozkeen Ikastegi-Batzarreen eta Gobernu-Batzarrearen erabakiak oro.

11.2.Gaur egun, arautegi honen 1.1 atalean adierazitako iharduerek ukituriko titulazioak II eranskinean zerrendatzen dira. Eranskin honen eguneraketak, geroko titulazio gehiago sartuz, ez dakarke honako arautegi honen aldaketarik eta Akademi Antolakuntzarako Errektoreordeak egingo du, Akademi Antolakuntzarako Batzordearen txostena aurrez dela.

11.3.Akademi Antolakuntzarako Errektoreordearen esku uzten dira arautegi honen aplikazioan sor daitezkeen arazo guztien interpretazio eta ebazpena, bai eta eranskinaren eguneraketa ere.

I. ERANSKINA

LEhenengo eta bigarren zikloetako titulazioetako irakaskuntza praktikoa bestelako erakunde eta enpresetan burutzeko Hezkuntz lankidetzarako komenio markoa
(98/03/18ko Gobernu-Batzarreak onarturik)
universidad del pais Vasco/euskal herriko Unibertsitateak eta en artean titulazioko ikasleen irakaskuntza praktikorako sinatu beharreko komenioa

........................................, 199........eko

ALDE BATETIK.

Jauna/Andrea

(Errektorearen, Akademi Antolakuntzarako Errektoreordearen edo Campuseko Errektoreordearen izendeiturak, praktikak arautzen dituen arautegiaren 3 atalak ezarritakoaren arabera, komenioa sinatu behar duena, alegia),gisa.

ETA BESTETIK.

Jauna/Andrea (komenioa sinatzen duen beste erakundeko pertsonaren izendeiturak), ........................................................... herrian

kalean kokatu eta..................................................... NAN/IFZ/IFK duen ................................................. .........enpresako/erakundeko gisa arituz,

BILDURIK

Hezkuntz lankidetzarako honako komenio hau sinatzeko lege-gaitasuna elkarri aitortzen diotela.

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa: Ezen estatutuen 34. artikuluarekin bat etorrita, Gobernu-Batzarreak, ikastegien eta, hala gertatuz gero, sailen proposamenaz, komenio bidez eta irakaskuntzaren beraren izaerarengatik, irakaskuntzaren atal bat beste erakundeetan emateko baimena eman dezakeela.

Bigarrena: Ezen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen helburuen artean, gizarte-inguruaren eskariekiko egokitutako profesionalen heziketa eta prestaketa, hezkuntzaren goi mailan, dagoelarik eta honek, titulazio eta berezitasun desberdinetako ikasleek heziketa praktikoa, lanbide-errealitatean bertan eskuratu behar dutela aldean dakarrenez, oso interesgarria dela praktikok gizartearen erakunde eta ekoizte-bilbapenean burutzea.

Hirugarrena: Ezen honako komenio honen helburua UPV/EHUaren eta ................................ erakundearen/enpresaren artean lankidetzarik trinkoena bultzatzea dela, erakunde bion giza baliabide zein materialen erabilerarik egokiena bultzatuz.

Laugarrena: Ezen lankidetza honen bidez aipaturiko titulazioko ikasleen heziketa praktikoa hobetu nahi da, ikasle hauek languneetako baldintza errealetara egokituz, lan-errealitatera eta egungo problematikara hurbildu guraz, etorkizuneko titulatuen gaitasun profesionala hobetuko delakoan.

Arestiko adierazpen hauek aintzat harturik, alde partehartzaileek lankidetza-hezkuntzarako honako komenio hau sinatzen dute ondoko klausula hauekin.

KLAUSULAK

Lehenengoa: Titulazioaren ardura daraman unibertsitate-ikastegiko Dekanordeak/Zuzendariordeak irakasle-tutore bat esleituko dio ikasle bakoitzari, erakunde edo enpresakl izendaturiko instruktorearekin batera ikaslearen heziketaren jarraipenaren erantzunkizuna eta balioespen-funtzioa hartuko duena.

Bigarrena: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, legokiokeen ikastegiaren bidez, aipatu titulaziorako praktiken programa eta iharduerak ezarriko ditu, erakundeko/enpresako arduradunari

akademi ikasturtea hasi baino lehen jakinaraziko diolarik. Programa honen barruan, gutxienez, honako datu hauek sartuko dira:

a) Ukituriko ikasleen zerrenda eta tutorearen izena.

b) Balioespen eta kontrolerako sistemak.

c) Programa-helburu eta aurreikusitako ihardueren proposamena.

d) Praktika-egutegi eta ordutegiaren proposamena.

Hirugarrena: Titulazioaren ardura daukan ikastegiak bere bi ordezkari izendatuko ditu, komenio honen hamahirugarren klausulan ezartzen den Jarraipen-Batzorderako.

Laugarrena: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Campuseko Errektoreordeak unibertsitate-ikastegiaren eta Campuseko kanpo harremanetarako arduradunaren proposamenaz eginiko izendapenaren bidez, erakunde lankideko instruktoreak era automatikoaz ezagutuko ditu, beren venia docendi eta ordainsaririk gabeko ohorezko irakasle lankide gisa. Halaber, unibertsitateko jartzapenetara (biblioteka, kirolak, mintegiak etabar) sartu ahal izango dira, heziketa etengabea hobetzeko aukera eskainiz.

Bostgarrena:1.Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak erantzunkizun zibilerako poliza kontzertatu du, ikasleek praktikak egiterakoan eragin litzaketen kalteak estaltzeko.

2.Ez Unibertsitateak, ez praktikan ari den ikasleak ez dute erantzunkizunik izango, kalteak praktiken iharduera-programan agertzen ez eta erakundeko edo enpresako instruktoreak emaniko agindu eta jarraipideen ondorioz eragiten badira.

3.Eskola-aseguruaren aseguru osagarria izan nahi duten ikasleek Unibertsitateak kontzertatu duen "CUM LAUDE" istripuen kontrako talde-poliza sina dezakete.

Seigarrena: erakundeak/enpresak, praktikak egiteko beharko liratekeen jartzapen eta baliabideen erabilera bermatzen du eta har ditakeen ikasleen kopurua zehaztuko du, eskura dituen baliabideen eta lortu nahi diren helburuen arabera.

Zazpigarrena: erakundeak/enpresak instruktore bat izendatuko du ikasle bakoitzarentzat eta bere funtzioak, gutxien dela, honako hauek izango dira:

a) Ikaslea hartu.

b) Ikaslearen iharduera antolatu, erakunde edo enpresan dagen bitartean.

c) Erakunde edo enpresaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko informazioa eman (helburuak, funtzioak, deontologi alderdiak etabar).

d) Legokiokeen irakaskuntza praktikoa eman.

e) Iharduerak gainbegiratu.

f) Unibertsitate-ikastegiak izendaturiko irakasle-tutorearekin programan ezarritako ihardueren garapena koordinatu.

g) Jarraipen-Batzordeari praktikaldian zehar gerta litezkeen gorabeheren berri eman.

Zortzigarrena: erakundeak/enpresak bere bi ordezkari izendatuko ditu, honako komenio honen hamahirugarren klausulan ezarritako Jarraipen-Batzorderako.

Bederatzigarrena: erakundeak/enpresak ez du ekonomi kopururik jasoko bertako jartzapenetan buruturiko iharduera praktikoen ordez titulazioaren arduradun ikastegiaren partetik.

Hamargarrena: Ikasleek, erakunde/enpresako praktika-instruktorearen eta unibertsitate-ikastegiko irakasle-tutorearen kontrol eta gainbegiraketaren menpe burutuko dituzte praktikak, erakunde lankidearen funtzionamenduen araua une orotan errespetatuz. Gainera, praktikaldian zehar buruturiko ihardueraren inguruan jakin lezakeen informazioa ezkutuan gorde beharko dute.

Hamaikagarrena: Praktiken ordutegia hauen berauen ezaugarriak eta erakunde edo enpresaren egokiera aintzat harturik zehaztuko dira, erakunde lankidearen iharduera ohiko ahalik eta gutxien eraldatuko bada.

Hamabigarrena: Praktikak burutuko dituzten ikasleek ez dute, inola ere, erakunde/enpresarekin inolako lan-harreman edo bestelako loturarik izanen, ez eta iharduera honengatik ordainsaririk jasoko ere.

Hamahirugarrena: 1.Jarraipen-Batzorde bat eratuko da, titulazioaren arduradun unibertsitate-ikastegiaren bi ordezkarik eta erakunde/enpresaren beste bi ordezkarik osaturikoa eta ondoko zeregin hauek izanen ditu:

a) Titulazioaren arduradun ikastegiak bigarren klausulan zehazturiko baldintzetan aurkezturiko praktika eta ihardueren programa aztertu eta, behar izanez gero, onartu.

b) Unibertsitate-ikastegiak proposaturiko ikasleen zerrendak onartzea.

c) Ikasle bakoitzak praktiketan burutuko dituen zerbituak zehaztu.

d) Praktikaldietan edo komenio honen betetzean sor litezkeen gorabeherak ebatzi.

2.Batzorde honen burutza akademi ikasturte baten iraupeneko txandetan egingo da alde sinatzaileen aldetik, burutzaren lehendabiziko txanda Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari egokituko zaiolarik.

3.Batzorde honek, birritan egingo ditu ohiko bilerak akademi ikasturte bakoitzeko eta ezohikoak, batzordeburuak erabakita edo alde bietako batek hala eskaturik.

Hamalaugarrena:1.Honako komenio honek, sinatzen denetik aitzina, mugatugabeko indarraldia izanen du, alde sinatzaile bietako edozeinek salatuko ahal du, hemen adostutakoak ondoriorik izatea nahi ez deneko akademi ikasturtearen aurreko martxoa baino lehen egiten bada.

2.Komenioaren salaketa idatziz egin behar da eta salaketak ez du, egiteko unean, eraginik izango egiten ariko diren praktiketan.

Eta aurreko honekiko guztiarekiko adostasun gisa, alde partehartzaileek hezkuntza-lankidetzarako honako komenio hau sinatzen dute ale bikoitzean eta idazpuruan adierazitako toki eta egunean.

II. ERANSKINA
PRACTICUM, PRAKTIKA TUTELATU, EGONALDI EDO KARRERA-AMAIERAKO PROIEKTURIK
DUTEN IKASKETA-PLAN BERRIEN ZERRENDA

OSASUN-ZIENTZIEN ARLOA

Titulazioa Irakaskuntza Kredituak Aurreko Moeta

Betek.

–Elikagaien Zientzia eta Tek. L. B10 Praktika Tutelatuak 10P EZ Derrig.

–Farmaziako L. B12 Egonaldiak 15P BAI Enb.

IRAKASKUNTZA TEKNIKOEN ARLOA

Titulazioa Irakaskuntza Kredituak Aurreko Moeta

Betek.

–Industri Ingeniaria B53 Ingeniaritzaren Proiektuak 3P BAI Enb.

–Telekomunikazioetako Ingeniaria B39 Karrera-Amaierako Proiektua 10, 5P BAI Derrig.

–Informatikako Ingeniaria B35 Karrera-Amaierako Proiektua 15P BAI Enb.

–Meatz Hustirakuntzarako I.T. B28 Karrera-Amaierako Proiektua 8P BAI Derrig.

–Meatz J. Elektromekanik. I.T. B34 Karrera-Amaierako Proiektua 8P BAI Derrig.

–Mineralurgia eta Metalurgi I.T. B35 Karrera-Amaierako Proiektua 8P BAI Derrig.

–Energi Bal., Err. eta Leher. I:T: B27 Karrera-Amaierako Proiektua 8P BAI Derrig.

–Topografi I.T. B34 Karrera-Amaierako Lana 4,5P EZ Derrig.

–Mekanikako I.T.-Bilbo B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Mekanikako I.T.-Gasteiz B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Mekanikako I.T.-Donostia B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Mekanikako I.T.-Eibar B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Elektronikako I.T.-Bilbo B24 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Elektronikako I.T.-Donostia B24 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Elektronikako I.T.-Gasteiz B24 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Elektronikako I.T.-Eibar B24 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Kimikako I.T.-Bilbo B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Kimikako I.T.-Donostia B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Industri Kimikako I.T.-Gasteiz B26 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Elektrizitateko I.T.-Bilbo B28 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Elektrizitateko I.T.-Donostia B28 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

–Elektrizitateko I.T.-Gasteiz B27 Karrera-Amaierako Proiektua 6P EZ Enb.

GIZARTE-ZIENTZIA ETA JURIDIKOEN ARLOA

Titulazioa Irakaskuntza Kredituak Aurreko Moeta

Betek.

–Jar. Fisiko eta Kir. Zientzietan L. B35 Practicuma I 12P EZ Enb.

–Zuzenbideko L. B40 Practicuma I 7P EZ Enb.

B41 Practicuma II 7P EZ Enb.

–Pedagogiako L. B31 Hezkuntz Ikerkuntza eta 12P EZ Enb.

Balioespenerako Practicuma

B32 Hezkuntz Guneen Antolakuntza 6P EZ Enb.

eta Gestiorako Practicuma I

B33 Hezkuntz Guneen Antolakuntza 6P EZ Enb.

eta Gestiorako Practicuma II

B34 Lengoaiaren Pedagogiarako 12P EZ Enb.

Practicuma

Titulazioa Irakaskuntza Kredituak Aurreko Moeta

Betek.

B35 Practicuma I 6P EZ Enb.

–Psikologiako L. B23 Psikohezkuntz Eskuhartzerako 25P BAI Derrig.

Practicuma

B24 Psikologiako Oinarrizko 25P BAI Derrig.

Ikerkuntzarako Practicuma

B25 Psikologia Klinikorako 25P BAI Derrig.

Practicuma

B26 Gizarte eta Antolakunde- 25P BAI Derrig.

Psikologiarako Practicuma

–Psikopedagogiako L. B14 Psikopedagogi Orientaziorako 12P EZ Enb.

Practicum Ibiltaria

B15 Hezkuntzari Aplikaturiko 12P EZ Enb.

Psikologiarako Practicum Ibiltaria

B16 Psikopedagogia Diferentzialerako 12P EZ Enb.

Practicum Ibiltaria

–Haur-Hezkuntzako M.-Bilbo B32 Practicuma I 10P EZ Enb.

B33 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Haur-Hezkuntzako M.-Donostia B32 Practicuma I 10P EZ Enb.

B33 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Haur-Hezkuntzako M.-Gasteiz B32 Practicuma I 10P EZ Enb.

B33 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Haur-Hezkuntzako M.– "Andra Mari" B32 Practicuma I 10P EZ Enb.

B33 Practicuma II 23P BAI Enb.

–Lehenengo M. Hezkuntzako M.-Bilbo B29 Practicuma I 10P EZ Enb.

B30 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Lehenengo M. Hezkuntzako M.-Donostia B29 Practicuma I 10P EZ Enb.

B30 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Lehenengo M. Hezkuntzako M.-Gasteiz B29 Practicuma I 10P EZ Enb.

B30 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Lehenengo M. Hezk. M.– "Andra Mari" B29 Practicuma I 10P EZ Enb.

B30 Practicuma II 23P BAI Enb.

–Atzerriko Hizkuntzako M.-Bilbo B39 Practicuma I 10P EZ Enb.

B40 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Atzerriko Hizkuntzako M.-Donostia B39 Practicuma I 10P EZ Enb.

B40 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Atzerriko Hizk. M.– "Andra Mari" B39 Practicuma I 10P EZ Enb.

B40 Practicuma II 23P BAI Enb.

–Heziketa Fisikoko M.-Gasteiz B31 Practicuma I 10P EZ Enb.

B32 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Heziketa Fisikoko M.-"Andra Mari" B31 Practicuma I 10P EZ Enb.

B32 Practicuma II 23P BAI Enb.

–Musika-Hezkuntzako M.-Gasteiz B31 Practicuma I 10P EZ Enb.

B32 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Musika-Hezkuntzako M.– "Andra Mari" B31 Practicuma I 10P EZ Enb.

B32 Practicuma II 23P BAI Enb.

–Hezkuntza Bereziko M.-Donostia B28 Practicuma I 10P EZ Enb.

B29 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Entzumen eta Mintzam. M.-Donostia B26 Practicuma I 10P EZ Enb.

B27 Practicuma II 23P EZ Enb.

–Gizarte-Hezkuntzako M.-Bilbo B17 Practicuma I 10P EZ Enb.

B18 Practicuma II 23P EZ Enb.

-Gizarte-Hezkuntzako M.-Donostia B17 Practicuma I 15P EZ Enb.

B18 Practicuma II 9P BAI Enb.

B19 Practicuma II 9P BAI Enb.

GIZA ZIENTZIEN ARLOA

Titulazioa Irakaskuntza Kredituak Aurreko Moeta

Betek.

–Geografiako L. B20 karrera amaierako proiektua 12P EZ Derrig.

EGOKITZAPENAK (PLAN ZAHARRETIK

PLAN BERRIRA ALDATZEA)

(Gobernu Batzarraren 1999ko apirilaren 27ko

bileran onartua)
SARRERA

Jadanik badauden irakaskuntzetan ikasketa-plan berriak ezartzeak, besteak beste, ikasketa-plan biren elkarbizitza dakar aldean, iraungitze eta ezartze-egutegiak kontrolatu eta ukituriko ikasleentzat plan zaharretik plan berrirako egokitzapenak egitearekin batera.

Titulu ofizialak lortzeko ikasketa-planak, osorik edo zati batean aldatuta, desagertu egingo dira, dagokion unibertsitateak ezarritako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik, maila bat ikasurteko. Maila bat iraungita dagoenean, maila horretako irakasgaien azterketen lau deialdi egingo dira hurrengo ikasturte bietan. Ikasleak deialdi horietarako matrikula egin ahal izango dute, Iraute Arautegiaren arabera deialdi horietarako eskubidea edukiz gero. Matrikula horrek azterketa egiteko eskubidea baino ez du ematen, ez baita irakasgei horien klaserik egongo; hala ere, baliabiderik egonez gero, ohiz kanpoko klaseak eman ahal izango dira.

Iraungitze-egutegiaz aparte, ikastegiak beste ezarpen-egutegi bat jar dezake. Plan zaharraren bidez ikasitako ikasleek beren curricula osatzeko plan berrien aukera zuzenean izango dute egokitzeko mekanismoaren bidez, ikasketa-plana iraungitzearen zain egon gabe. Egutegi hau ez da nahitaezkoa,baina gomendagarria da berorri eustea, ikas/irakaskuntzaren antolamendua errazteko.

Beraz, ikasleak borondatezko egokitzapenaren aukera egin ahal izango du, ezarpen-egutegiak hala ahalbidetuz gero edo nahitaez egokitu beharra izango du desagertuko diren mailaren batean inoiz ez bada matrikulatuta egon edo lehen aipaturiko lau deialdiak iraganik, iraungiriko mailetako irakasgaiak gainditzerik lortzen ez badu.

ARAUAK

1. Ikasleei egokitzapen-prozesua bermatzeko, aurreko ikasketa-planean gainditutakoengatik egokiturik (gainditurik) izango dituen ikasketa-plan berriaren irakasgaiak zehaztuko duen taula dago ikasketa-plan berri bakoitzean.

2. Egokitzapenak irakasgaika, irakasgai-multzoka edo zikloka egin behar dira. Ezin izango da inola ere irakasgaien zatiak egokitu. Taula hau era automatikoaz aplikatuko da ikasleak plan berriaren aukera egiterakoan.

3. Aurreko planean gaindituriko eta egokitzapenen taulan sartu gabeko irakasgaiek, titulazio berrian aukera askeko kredituak amortizatzeko balioko dute. Kreditu hauek amortizatzeko baliokidetza 3 kreditukoa da asteko ordu bakoitzeko eta urte osoko irakasgaia bada, eta 1,5 kreditukoa irakasgaia lauhilabetekoa bada. Amortizaturiko kreditu hauek plan berriak eskaturikoak baino gehiago balira, gehiegizko kredituak ezin izango dira bestelako kredituak (enborrekoak, nahitaezkoak edo aukerazkoak) amortizatzeko erabili.

Kreditu amortizagarri hauen kopurua plan berriak eskaturikoak baino gutxiago bada, guztirako zenbatekotik amortizatuko dira maila edo ziklotan eginiko banaketa ez dagoenean, edo, banaketa hau dagoenean, amortizazioa maila baxueneko maila edo ziklotik hasiko.

Irakasgaien egokitzapenak eta aurreko planean gaindituriko irakasgaiengatik plan berriko aukera askeko kredituen amortizazioak ez dute ikaslearentzako kosturik sortuko.

4. Plan berrira sartzeak egokitu gabeko irakasgaietan 0 deialdi agorturekin hastea ekarriko du, aurreko planen egokitzapen-taulan irakasgai baliokiderako erabili diren deialdiak kontutan hartu gabe.

Iraute-erregimena agortu duten ikasleak ezin izango dira sartu ikasketa-plan berrian.

5. Aurreko planetik plan berrirako egokitzapena irakaskuntzaren berarena da. Halere, gerta daiteke plan zaharrak titulazio bat baino gehiago sortzea, Geografi eta Historiaren kasuan bezala. Bertan, plan berriaren ezarpenarekin bi titulazio desberdin sortzen dira. Ikasleak matrikula egiterakoan titulazio berri horietariko zeinetara egokitu nahi duen erabakiko du.

6. Egokituriko irakasgaiek ez dute kalifikaziorik izango. Ikaslearen espedientean "D" adierazgarriarekin agertuko dira. Ikasle hauek bi espediente izango dituzte, aurreko planekoa eta plan berriari dagokiona. Ziurtagiri bat eskatzerakoan, ikasleak espediente bien aukera edo plan berrikoaren aukera hartu ahal izango du.

PROZEDURA

Egokitzapenak honako jardunbide honen arabera burutuko dira:

A) 99/00 ikasturtean matrikulaturiko ikasleentzat

1) Titulazioa irakasten deneko ikastegiak ezarpen-egutegia ezarriko du.

2) "Matrikula" izeneko atalean ezarritakoaren arabera ordenatuko dira ikasleak eta matrikularen kartazala bidaliko zaie, automatrikula egiteko eguna eta ordua adieraziz.

3) Automatrikula egin baino lehen eta hala nahi badu, ikasleak plan berrira egokitzea eskatuko du ikastegiko idazkaritzan. Egokitzapena eskatu baino lehen plan berrian sartzen bada gainditu barik geratuko zaizkion irakasgaiak zeintzuk diren jakin beharko du, plan berriko gidan agertzen den egokitzapen-taula eta aurreko planean gaindituta dauzkan irakasgaiak alderatuta.

4) Derrigorrez egokitzapena egin behar dute ikasleek hauetako bat aurkituko dute automatrikula egiten dutenean: a) automatrikularen sistemak egingo duela egokitzapena, edo b) kasuan kasu, automatrikuaren sistemak jakinaraziko dio ikasleari derrigorrez egin behar duela egokitzapena eta ikastegiko idazkaritzara joateko esango dio, egokitzapena egin dezan.

5) Egokitzapena prozesu nekagarria da, ikaslearen espediente osoa egiaztatu behar baita; beraz, egokitzapena egiteko eskaria ezin izango da atzera bota.

6) Kasu askotan, ikasleak irakasgai batzuk izango ditu kalifikatu barik automatrikula egiteko egunean. Une horretan egingo den egokitzapena behin-behinekoa izango da, eta modu automatikoan egiaztatuko da irakasgai guztiak kalifikatuta daudenean.

7) Aurreko planean kredituak baliozkotuta dauzkaten ikasleek berriro onestea eskatu beharko dute egokitzapena egiten dutenean. Onespen hori ikasketa-plan berrian ezartzen denaren arabera eta ikastegiko baliozkotze-batzordeak ebatzitakoaren arabera egingo da.

B) 99/00 ikasturtean matrikulatu ez diren ikasleentzat

1) Ikasle hauek ez dute jasoko etxean aurreko ataleko 2. puntuan aipaturiko dokumentazioa. Informazio hau idazkaritzan emango zaie. Egokitzapen eta matrikularako gainerako prozesua A) atalean aipaturiko bera da.

EGOKITZAPENA (PLAN-ALDAKETA) ESKA
DEZAKETENAK

1497/87 eta 1267/94 erret dekretuetan ezarritakoaren arabera, ikastegiak ikasketa-plan berria ezartzeko egutegia finkatu ondoren, ikasleek egutegi horren araberako mailara, mailetara edo ziklora egokitzeko aukera izan dezakete, beren borondatez. Bestela, nahitaez egokitu beharko dute desagertuko den mailan inoiz ez badira matrikulatuta egon edo atal honen sarreran aipaturiko lau deialdiak iragan ondoren desagerturiko mailei dagozkien irakasgaiak gainditu ez baditu.

LEHENENGO ZIKLO OSOAREN EGOKITZAPENA

1997ko apirilaren 23ko Gobernu Batzarraren erabakiz, UPV/EHUko ikasketa plan berrietako egokitzapen taulak aldatu ziren. Ikasketa plan berriak 1497/87 EDren bidez homologatu ziren, dekretu horrek unibertsitateko titulu ofizialen ikasketa planetarako irizpide orokor amankomunak eman baitzituen. 1267/94 EDk, bestalde, lehengo dekretu hori aldatu zuen, eta berorren I. eranskineko 1. puntuaren arabera, bi ziklo dauzkaten unibertsitate mailako ikasketen kasuan, lehen zikloa egokituko da oso-osorik.

KREDITUAK BALIOKIDETZEN BIDEZ
LORTZEA

(Gobernu Batzarraren 1998ko apirilaren 30eko bileran onartua)

Ikasketa-planak hala ezartzen bdu, titulazioa egiten deneko epean zehar empresetan eginiko praktikak, adademikoki zuzendutako lan profesionalak, nazioarteko komenioen barruan eginiko ikasketak, bestelako iharduerak, etabar kreditu bezala hartuko dira.

Kreditu hauek akademi bakioa izan dezaten, idastegi bakoitxeko baliokidetzen batzordeak baimena eman beharko du, beronek irakasle tutore bat izendatuko duelarik, bai eta hauen matrikula egin eta dagoskien zenbatekoak ordaindu ere.

IHARDUPIDEA

1. Enpresetan iginiko praktikendatik amortizatu nahi diren dredituak, baliokidetxen batzordeak eta honetarako izendaturiko irakasle tutoreak aldez aurretik ezagutuko behar dituzte.

2. Ikasleak, bredituen aitorpena eskatuko du dagokion idastegiko dekano/suzendariari igorritako instantziaren bidez.

3. Ikastegiko baliokidetzen batzordeak aurkezturiko eskariak aztertu eta hilabete batetako genienezko epea ebatziko ditu, irakasle tutorea entzunik. Ebaspenean, honako datu hauek agertuko dira:

– Ikasleari aitortzen zaion kreditu-kopurua.

– Kreditu-mota: nahitaezkoak, hautazkoak edo aukera askekoak.

– Kredituoi dagoskien ziklo eta ikastaroa.

Kreditu hauen aitorpena orokorra izango da: es da dreditu teoriko edo kreditu praktikoen aitorpenik egingo, alegia.

4. Ebazpen hau ikasleari oharteraziko zaio eta honekin, matrikula eta aitorturiko dredituen ordainketa egin.

5. Ikasleak, kasu orotan, matrikulaturik dagoeneko titulazioari dagokion dredituaren zenbatekoa ordainduko du, prezio publikoen agindua bestelakorik ezartzen duenean izan ezik.

6.– Aitorturiko kredituek ez dute ez kalifidaziorik ez izendapen espezifikorik. Ikaslearen espedientean, aitorpena eta emaniko kreditu-kopurua besterik ez da ageriko.

AUKERA ASKEARI BURUZKO ARAUTEGIA

(Gobernu Batzarraren 1999ko apirilaren 27ko bileran onartua)

1. DEFINIZIOA

Aukera askea hauxe da: edozein titulu eskuratu ahal izateko ikasleak nahitaez amortizatu (curriculumean sartu) behar dituen eta kasuan kasuko ikasketa-planean horrela definituta agertzen diren kredituak. Kreditu horiek lortzeko (amortizatzeko) moduak bi dira: izaera hori daukaten irakasgaiak gainditzea eta prestakuntza osatzeko ekintzak burutzea.

Eskaintzen diren irakasgaien eta aukera askeko gestioaren arteko koordinazia bermatzeko, UPV/EHUk ikasturte bakoitzean eskaintzen dituen irakasgaiei buruzko jarraibideek arautegi honetan xedatutakoa, aplikagarria denean, jasoko dute beren-beregi.

Ezin izango dira inolaz ere aukera askean hartu norberaren titulazioan egindako gaien eduki bera edo antzekoa daukaten gai edo ekintza akademikoak, ez eta aurretiko baldintzen edo bateraezintasunen menpe egon daitezkeenak.

Ezinezkoa izango da ikasketa-planak orotara eskatzen dituen aukera askeko kredituak baino gehiago egitea, salbu eta honelako irakasgai beri batean matrikulatzean kopuru hori gainditzen denean.

2. KREDITUAK IRAKASGAIEN BIDEZ AMORTIZATZEA

2.1. Titulazioaren beraren hautazko irakasgaiak

Ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioko hautazko irakasgai guztiak burutu ahal izango dira kredituak aukera askeko gisa konta daitezen, ikasturte horretarako onartu den irakaskuntza-eskaintzaren barruan egonez gero. Hautazko kredituen soberakinak aukera askekoekin kontatuko dira, ikasleak horretarako eskaera eginez gero. Aipatutako kreditu horiek onartzea ziklo bakoitzaren amaieran baino ezin da egin.

2.2. Beste titulazio bateko enborreko, nahitaezko edo hautazko irakasgaiak

Titulazio hori egiten ari ez diren ikasleei eskainiko zaizkie irakasgai horiek aukera askeko gisa.

Lehenengo zikloa bukatu ondoren hala zuzenean nola aurretik prestakuntza-osagarriak burutuz egingo den bigarren zikloko irakasgaiak ezingo dira ikasi.

Aukera askeko eskaintzan ezin izango dira eskaini plaza mugatuak dauzkaten titulazioen lehen mailako irakasgaiak, salbu eta ikstegiak eskatutako oso irakasgai berezituak direnean eta unibertsitateko irakasgaien eskaintzaren bidezko onarpena daukatenean.

Jakintzartekoak izateagatik beste karrera batzuetako ikasleentzat gomendagarriagoak izan daitezkeen irakasgaiak eskainiko dituzte sailek, bai eta horretarako egokituko diren plaza-kopurua eta eskaintza hartuko duten titulazioak zehaztu ere.

Bigarren ziklo bateko aukera askeko kredituak ezin izango dira lehenengo zikloan egindako kredituekin amortizatu, ziklo bi horiek titulazio berekoak direnean.

Unibertsitateko tituludun bat edozein titulazioko lehen mailan hasten bada, bigarren zikloa daukaten titulazioak izan ezik, titulazio hauetako aukera askeko kredituak izango ditu amortizatuta: ziklo bakarreko titulazio batetik datorren ikaslea denean 18 kreditu; ziklo biko titulazio batetik datorren ikaslea denean, 24 kreditu.

2.3. Aukera askeko "bereziak"

Aukera askeko "bereziak" esaten zaie inongo ikasketa-planetan ez dauden gaien programekin lotutako irakaskuntza-ekintzei. Sailek eskaintzen dituzte prozedura honen bidez aukera askeko kredituak amortizatzeko:

a) Sailek ikastegien bidez eskainiko dituzte aukera askeko irakasgai "bereziak". Ikastegiek, hain zuzen ere, leku egokiak (ikasgelak, mintegiak edo laborategiak) eskuragai daudela izan beharko dute kontuan, dotazio berrien beharrik gabe. Irakasgai horiek ikasturte bakoitzerako onartuko dira, irakasgaien eskaintza onartzeko prozedura orokorraren arabera.

b) Eskaintza horiek honako datuak jaso beharko dituzte: irakasgaiaren izena, irakasle arduraduna, saila, edukiaren justifikazioa eta laburpena, kreditu-kopurua, ikasleen gehienezko kopurua eta, hala dagokionean, zein ezagutza eskatzen den edo zein titulaziori zuzenduta dagoen.

c) Irakasle arduradunaren erantzukizuna izango da gaia bere osoan irakatsia izatea eta ikasleen ebaluazioa egitea. Horretarako, gaiari lotutako irakasleen laguntza izango du.

d) Irakasle guztiek hartu ahal izango dituzte bere gain horrelako irakaskizunak, baldin eta horrek irakasle gehiagoren premia sortzen ez badu.

2.4. Matrikula

a) Titulazio bateko lehenengo zikloan lehenengoz matrikulatzen diren ikasleak ezin izango dira aukera askeko irakasgaietan matrikulatu.

b) Aukera askekotzat egingo diren irakasgaien matrikula gainerako irakasgaien matrikularekin batera egingo da. Aukera askeko irakasgaietan matrikulatzeak ez du esan nahi matrikula egin den gainerako irakasgaien ordutegiekin bateragarria izango denik.

c) Prezio publikoen aginduan ezarriko da aukera askeko irakasgaien kredituen prezioa.

2.5. Azterketaren datak

Aukera askeko irakasgeien azterketak ikaslea egiten dagoen titulazioko irakasgai hautazko edo nahitaezkoen azterketekin batera suertatzen badira, ikasleak eskubidea izango du aukera askeko irakasgaiaren azterketa beste egun batean izateko. Irakasleak proposatuko du beste egun hori.

2.6. Aktak

Irakasgaiotan matrikulatzen diren ikasleak ikasten egon diren taldearen kalifikazio orrietan azalduko dira. Titulazio horretako gainerako ikasleei legez kalifikatuko zaie. Talde horretako ikasle guztiekin akta bat egingo da, eta gero beste akta bat erantsiko da beste titulazio batzuetatik etorritako ikasle multzo bakoitzerako. Azken horiek behin sinatuz gero, dagozkien titulazioetako ikastegietako idazkaritzetara bidaliko dira.

Aukera askeko irakasgai berezien kasuan prozedura bera jarraituko da. Izan ere, nahiz eta irakasgai horiek inongo ikasketa-planaetan ez egon, ikastegi jakin bati atxikita azalduko dira.

3. KREDITUAK PRESTAKUNTZA OSATZEKO EKINTZEN BIDEZ AMORTIZATZEA

Ikasleek honako kasu hauetan eskatu ahal izango dute aukera askeko kredituak amortizatzea, beti ere zehaztu diren mugen barruan eta beren ikasketa-planak eragozten ez badu:

3.1. Gidaritzapeko lanen bidez

Ikasleak aukera askeko kredituak amortizatzea eskatu ahal izango du berrikuntza bibliografiko edo oinarrizko beste lan-mota batzuk egitearren; lan horiek gure unibertsitateko irakasle batek zuzenduta egongo dira, ikaslea dagoen titulazioan irakasten den jakintza-arlo batekoa.

Irakasleak lan bakoitzari dagokion kreditu-kopurua proposatuko du, 30 orduri kreditu 1 emanez.

3.2. Karrera amaierako tesina

Karrera amaierako proiektua titulazioa bukatzeko nahitaezkoa ez den titulazioetan, aukera askeko kredituak lan baten bidez amortizatu ahal izango dira. Lan hori argitaratu gabea izan beharko da, eta gure unibertsitateko irakasle batek zuzenduko du, lan horren arduraduna izango da eta ikasleari amortizatu beharreko kredituak zehaztuko ditu.

3.3. Ikasle boluntarioak

Aukera askeko kredituak amortizatzea eskatu ahal izango dute gure unibertsitateko irakasle batek zuzendutako ekintzak burutzen dituzten ikasleek, hala nola oinarrizko ikerketa-tekniken ikastaldiak laborategian, biblioteketan edo hori egin daitekeen beste edozein lekutan. Era berean, sailaren berezko beste zeregin unibertsitarioak ere sartzen dira atal honetan.

Edozelan ere, lan horien truke ez da diruzko ordainik jasoko eta bakarrik hartuko dira kontuan aukera askeko kredituak amortizatzeko, kreditu bat 30 orduri dagokiolarik.

3.1., 3.2. eta 3.3. ataletako ekintza guztien bidez gehienez ere 20 kreditu amortizatu ahal izango dira ziklo bakarreko titulazio bakoitzeko eta 30 kreditu ziklo biko titulazio bakoitzeko.

Ekintza horien arduradunek ziutagiriak emango dizkie ikasleei, burutu den ekintza zein izan den adieraziz, bai eta zenbat kreditu amortizatuko diren ere.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

3.4. Praktikak enpresa, entitate eta erakundeetan

Aukera askeko kredituak enpresa, entitate eta erakundeetan egindako praktiken bidez amortizatu nahi direnean, kreditu horiek ez badira derrigorrezkoak ikaslea egiten ari den ikasketa-planean, hauek hartuko dira kontuan:

a) Praktikak hitzarmen baten barruan egiten badira, kredituen arduradura gure unibertsitateko irakasle bat izango da eta berak ezarritakoa bete beharko da kredituak onartzeko. Irakasle horrek ezarriko du ikasleen jarraipena zein izango den eta egindako jarduera eta horren bidez onartzen zaizkion kreditu-kopurua beren-beregi aipatzen dituen ziurtagiri bat emango dio ikasleari.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

b) Praktikak ez badira hitzarmen baten barruan egiten, ikastegietako baliozkotze-batzordeek onartu beharko dituzte kredituak amortizatzeko eskariak. Hain zuzen ere, batzorde horiek ezarri beharko dute ikasleari amortizatuko zaizkion kreditu-kopurua; gero, ikastegiko idazkari akademikoaren erabakiaren bidez ikaslearen espedientean sartuko dira kreditu horiek, ikasleak prezio publikoak ordaindu ondoren.

Kasu bietan, kreditu bat emango da 30 ordugatik; ziklo bakarreko titulazioetan 20 kreditu emango dira gehienez ere, eta ziklo biko titulazioetan 30 kreditu gehienez ere.

3.5. Nazioarteko hitzarmenen barruan egindako ikasketak

Aukera askeko kredituak nazioarteko hitzarmenen barruan egindako ekintzen bidez amortizatzeko, kontuan hartu beharko dira Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako markatuko dituen irizpideak. Errektoretza horrek eskaini eta argitaratuko ditu aukera askeko kredituak amortizatzeko baliagarri izango diren ekintzak, ekintza horietan parte hartuko duten ikasleen jarraipena egingo du eta ziurtagiria emango dio dagokionari, burutu den ekintza zein izan den adieraziz, bai eta zenbat kreditu amortizatuko diren ere.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

Beste jarduera batzuengatik 20 kreditu onartuko dira ziklo bakarreko titulazioetan eta 30 kreditu ziklo biko titulazioetan.

3.6. Ikasleen ordezkaritzarako organoak eta ikasleen elkarteak

Ikasleen ordezkariek ezingo dituzte curriculumean jaso aukera askeko 20 kreditu baino gehiago ziklo bakarreko titulazioetan eta 30 kreditu baino gehiago ziklo biko titulazioetan, unibertsitateko ikasturteetan ordezkatze-ogano batean edo bat baino gehiagotan egoteagatik. Hauexek dira kasu honetan aplikatu beharreko irizpideak:

a) Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluko buruak eman daitezkeen kreditu guztiak jasoko ditu, hau da, 20 kreditu.

b) Ikasleen Kontseiluko beste kideek 15 kreditu izango lituzkete Ikastegiko Ikasleen Kontseiluko kide izatearren. Kreditu horiek ezin dira pilatu.

c) Ordezkarien Asanbladako kideek urtean 3 kreditu lortuko dituzte gehienera. Kreditu hauek batu egingo zaizkie beste ordezkatze-organo batzuetan lortutakoei.

d) Ikastegiko Ikasleen Kontseiluko buruak 10 kreditu jasoko lituzke gehienera urtean.

e) Ikastegiko Ikasleen Kontseiluko gainerako kideek 6 kreditu gehienera urtean.

f) Ikastegi bakoitzeko Estatutuen arabera Ikastegiko Ordezkarien Asanbladako kide direnek 2 kreditu lortuko lituzkete gehienera urtean.

g) Sail bateko Kontseiluko partaide diren ikasleek 2 kreditu jasoko dituzte urtean, gehienera. Kreditu hauek pilagarriak izango dira.

h) Ikastegi Batzarrean dauden ikasleek 3 kreditu lortuko dituzte urtean, gehienez. Kreditu hauek pilagarriak izango dira.

i) Campuseko batzarreko ikasleentzat 2 kreditu egongo dira urtean, gehienera. Kreditu hauek pilagarriak izango dira.

j) Ikasle klaustrokideek kreditu bat lortuko dute urtean, gehienera. Kreditu hau pilagarria izango da.

k) Ikasleen ordezkari diren gobernu-batzarkideek, Ikasleen Kontseiluko buru eta kideak direnak izan ezik, 6 kreditu jasoko dituzte urtean, gehienez ere. Kreditu hauek pilagarriak izango dira.

l) Gizarte Kontseiluan dauden ikasleek 2 kreditu lortuko dituzte urtean, gehienera. Kreditu hauek pilagarriak izango dira.

m) Ikasleen Elkarteetako buruek kreditu 2 jasoko dituzte gehienez ere. Kreditu hauek pilagarriak izango dira, baldin eta gutxienez urte batean izan badira elkarteko kide eta kargua beste urte batean bete badute.

Gobernu-organoetan parte hartu duten ikasleen jarraipena egingo du Ikasleen Errektoreordeak, Ikasleen Kontseiluaren bitartez. Hala eskatzen badu, ziurtagiria emango zaio ikasle bakoitzari, amortizatu behar zaizkion kredituak zenbat diren adieraziko delarik bertan.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

3.7. Ekintza kulturalak

Aukera askeko kredituak amortizatzea eskatzeko, gure unibertsitateko kultur gestiorako bulegoek eta ikastegiek antolatu eta onartu beharko dituzte.

Ekintza horietarako kreditu bat emango da 15 ordugatik, oro har. Ekintza hauengatik jasoko diren aukera askeko kredituen amortizazioa ekintzaren arduradunak ikasturte bakoitzerako ezarriko duenera egokitu beharko da. Arduradun hori UPV/EHUko irakaslea izan beharko da. Berak egingo du ekintza horietan parte hartuko duten ikasleen jarraipena eta ziurtagiria emango dio dagokionari, ikasleak zein ekintza burutu duen adieraziz bertan, bai eta amortizatu behar diren kredituak zenbat diren ere.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

Ekintza hauen bidez 20 kreditu amortizatuko dira gehienera ziklo bakarreko titulazioetan eta 30 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan.

3.8. Kirol ekintzak

Ekintza hauengatik jasoko diren aukera askeko kredituen amortizazioa Ikasleen Errektoreordetzak ikasturte bakoitzerako ezarriko duenera egokitu beharko da. Errektoreordetza horrek, campusetako kirol zerbitzuen bidez, eskaini eta argitaratuko ditu aukera askeko kredituak amortizatzeko baliagarri izango diren ekintzak, ekintza horietan parte hartuko duten ikasleen jarraipena egingo du eta ziurtagiria emango dio dagokionari, burutu den ekintza zein izan den adieraziz, bai eta zenbat kreditu amortizatuko diren ere.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

Ekintza hauen bidez 8 kreditu amortizatu ahal izango dira gehienera ikasturte bakoitzean, eta guztira 18 kreditu ziklo bakarreko titulazioetan eta 24 kreditu ziklo biko titulazioetan.

3.9. Hitzarmenaren barruko unibertsitateek eskaintzen dituzten aukera askeko ekintzak

Hitzarmenaren barruko unibertsitateetan egindako aukera askeko ekintza guztiek balioa izango dute UPV/EHUn, kreditu-kopuru berbera amortizatuko delarik. Honako unibertsitate publikoek sinatu dute hitzarmena: Oviedokoak, Kantabriakoak, Zaragozakoak, Nafarroako Publikoak, Errioxakoak eta Balearretakoak.

3.10.Atzerriko hizkuntzak

Ikasleek aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango dituzte atzerriko hizkuntzen azterketak egin eta gainditzeagatik. Horretarako, hiru maila ezarri dira, oro har eta hizkuntza guztietarako: oinarrizkoa, erdikoa eta gorena. Kreditu horiek ezin izango dira pilatu, eta baliozkotze hauen arabera amortizatuko dira:

a) Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluak

1. maila gaindituta: 2 kreditu

3. maila gaindituta: 6 kreditu

4. maila gaindituta: 10 kreditu

5. maila gaindituta: 12 kreditu

b) Cambridge

Preliminary: 2 kreditu

First Certificate: 6 kreditu

Advanced: 10 kreditu

Proficency: 12 kreditu

c) British Council:

Oinarrizkoa: 2 kreditu

Erdikoa: 6 kreditu

Gorena: 12 kreditu

d) D.E.L.F., 1. maila: 2 kreditu

D.E.L.F., 2. maila: 6 kreditu

DALF: 12 kreditu

e) Hizkuntzak irakasten dituen beste edozein ikastegi ofizial, beti ere mailatan antolatuta dagoenean, ikastegiko baliozkotze-batzordeak ezarritako kredituen arabera. Aurreko baliozkotzea aplikatuko da zuzenean edo, bestela, ikasleak aurkeztutako dokumentazioaren arabera gehien hurbiltzen dena aplikatuko da.

Ekintza hauen bidez 18 kreditu amortizatu ahal izango dira gehienera ziklo bakarreko titulazioetan eta 24 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan. Horretarako, jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu beharko dira (parekatzeko) ikastegiko idazkaritzan 4. atalean aipaturiko epearen barruan, eta kasuan kasuko prezio publikoak (tasak) ordaindu.

3.11.Musika

Musika-ikasketen bidez ere amortizatu ahal izango dira aukera askeko kredituak. Kasu honetan aplikatu beharreko irizpide eta baloreak hauek dira:

2 kreditu ikasketa hauen kasuan

– Piano, biolin eta biolontxeloko 1., 2., 3. eta 4. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Akordeoi eta perkusioko 1. maila gaindituta (plan zaharra)

– Gainerako tresna eta kantuko 1., 2. eta 3. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Edozein tresnatako 1., 2., 3. eta 4. mailak gaindituta (plan berria)

6 kreditu ikasketa hauen kasuan

– Piano, biolin eta biolontxeloko 5., 6., 7. eta 8. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Organoko 4. eta 5. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Klabeko 1., 2. eta 3. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Akordeoi eta perkusioko 2. eta 3. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Gainerako tresna eta kantuko 4., 5. eta 6. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Edozein tresnatako 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. mailak gaindituta (plan berria) edota maila ertaineko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailak gaindituta (plan berria)

12 kreditu ikasketa hauen kasuan

– Piano, biolin eta biolontxeloko 9. eta 10. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Organoko 6. eta 7. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Akordeoi eta perkusioko 4. eta 5. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Gainerako tresna eta kantuko 7. eta 8. mailak gaindituta (plan zaharra)

– Edozein tresnatako 11., 12., 13. eta 14. mailak gaindituta (plan berria) edota goi-mailako 1., 2., 3. eta 4. mailak gaindituta (plan berria)

Solfeo, Korala, Harmonia, Tresnak, Errepentizazioa eta Transposizioa, Ganbara Musika, Estetika, Konposizioa eta Instrumentazioa, Orkestra eta Koruen Zuzendaritza eta antzeko irakasgaiak osagarritzat hartzen dira eta, horrexegatik, ez dute balio irakasgaiak baliozkotzeko ikasleek ez badituzte aurkezten horiekin batera irakaslearen edota goi-mailako irakaslearen titulua (sei kreditu eta hamabi kreditu baliozkotzeko balio dutenak, hurrenez hurren).

Ikasleek aurkeztu beharreko ziurtagirian adierazi egin beharko da zein ikasketa-plan ari diren egiten, kredituak baliozkotu ahal izateko.

Ikastetxe hauetan egindako musika-ikasketak onartuko dira:

– Kontserbatorio ofizialetan

– Udal kontserbatorioetan

– Musika-ikastetxe eta eskola baimenduetan, hau da, indarrean dagoen legeriara egokituriko musika-ikasketak irakasten dituztenetan.

Ekintza hauen bidez 18 kreditu amortizatu ahal izango dira gehienera ziklo bakarreko titulazioetan eta 24 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan. Ikaslearen mailaren arabera emango dira kredituok, eta ezingo dira pilatu mailaka. Horretarako, dokumentu originalak eta kopiak aurkeztu beharko dira (parekatzeko) ikastegiko idazkaritzan 4. atalean aipaturiko epearen barruan, eta kasuan kasuko prezio publikoak (tasak) ordaindu.

3.12.Euskara

Jarraian adierazitako euskara-tituluen bidez ere amortizatu ahal izango dira aukera askeko kredituak. Kasu bakoitzean dago aipatuta titulua zenbat kredituz baliozkotuko den. Kredituok ez dira izango pilagarriak eta, amortizatzeko, dokumentu originalak eta kopiak aurkeztu beharko dira (parekatzeko) ikastegiko idazkaritzan 4. atalean aipaturiko epearen barruan, eta kasuan kasuko prezio publikoak (tasak) ordaindu.

– Herri Administrazioetako 1. hizkuntz eskakizuna: 4 kreditu

– Herri Administrazioetako 2. hizkuntz eskakizuna edo irakaskuntzako 1. hizkuntz eskakizuna: 8 kreditu.

– EGA, irakaskuntzako 2. hizkuntz eskakizuna/Herri Administrazioetako 3. hizkuntz eskakizuna edo baliokidea edo goragokoa: 12 kreditu

Dena den, ikastegietako baliokidetza-batzordeek ontzat eman dezakete aukera askeko kredituak amortizatzea HABEk homologaturiko euskaltegietan (ofizialetan) egindako euskara-ikastaroen bidez. Kasu honetan aplikatuko liratekeen baliozkotzeak orain arte adierazitakoarekiko edota hizkuntza-eskola ofizialen kasuan aplikatu behar direnekiko proportzionalak izango beharko lirateke. Ikastaro horiek ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dira.

3.13.Erakunde humanitarioak eta gizarte-izaerako lanak

Garatzeko bidean dauden herrialdeetan lankidetza eta garapeneko elkarteekin eta gizarte-lanetan aritzen diren elkarteekin (G.K.E.), beti ere autonomia erkidegoetako erregistro ofizialetan izena emanda daukatenean, Gurutze Gorrian eta Errepideetako Laguntzarako Elkartean ikaste edo irakaste-lanetan aritu diren ikasleek aukera askeko kredituak amortizatzea eskatu ahal izango dute.

Era berean, aukera askeko kredituak amortizatzeko modua izango da garatzeko bidean dagoen herrialde batean egindako elkarlanagatik. Horretarako, gutxienez 3 asteko egonaldi jarraia egiaztatu beharko da. Egoera hori onartu egingo da, 20 egunetik gora herrialde horietan egoteak dakarren prestakuntza ezin baita ukatu.

Ekintza horiek direla-eta, gehienez ere 4 kreditu eman ahal izango dira ikasturte bakoitzeko, 12 kreditu gehienera ziklo bakarreko titulazioetan eta 24 kreditu gehienera ziklo biko titulazioetan.

Ekintzak eta kredituak baliozkotze-batzordeek onetsi beharko dituzte. Horretarako, dagokion erakundeak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko du ikasleak; egiaztagiri horretan ikasle bakoitzak ekintza horretan emandako ordu-kopurua zehaztu beharko da. (Gobernu Batzarraren erabakia; 99/10/27an egindako bilera).

Ikastegiko idazkari akademikoak emandako erabaki baten bidez kreditu horiek ikaslearen espedientean sartuko dira, prezio publikoak ordaindu ondoren.

3.14.Udako ikastaroak

Bai UPV/EHUkoak eta bai beste unibertsitate batzuetakoak ere. Hau izango da irizpidea: 2 saioko ikastaro bati kreditu bat, 3 saioko ikastaro bati 2 kreditu, eta bost saiokoari, berriz, 3 kreditu.

Antolatutako jardueretan erakunde horiek egingo dute ikasleen jarraipena eta irakasle arduradunak ziurtagiri bat emango dio dagokionari, ikasleak egindako jarduerak beren-beregi aipatuz eta onartzen zaizkion kredituak zehaztuz.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

3.15.Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta biltzarrak

Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, jardunaldiak eta biltzarrak egitearren aukera askeko kredituak amortizatzeko, irizpide hauek erabiliko dira:

a) Aukera askeko kredituak onartzeko, erakunde hauetako ikastaro, mintegi, hitzaldi, jardunaldi eta biltzarrek ekintza osagarritzat joko dira, horien arduraduna gure unibertsitateko irakasleren bat dagoenean.

– Unibertsitateko ikastegiek antolatutakoak

– Unibertsitateko ikastetxe nagusiek antolatutakoak

– Ikastetxe profesional edo horien akademiek antolatutakoak

– Unibertsitateko sailek antolatutakoak

– Logikako Udako Eskolakoak

– Euskaltzaindiakoak

– Eusko Ikaskuntzakoak

– Unibertsitateetako institutuek antolatutakoak

– Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoak antolatutakoak

– Udako Euskal Unibertsitateak antolatutakoak

Antolatutako jardueretan erakunde horiek egingo dute ikasleen jarraipena eta irakasle arduradunak ziurtagiri bat emango dio dagokionari, ikasleak egindako jarduerak beren-beregi aipatuz eta onartzen zaizkion kredituak zehaztuz.

Ikaslea, ziurtagiri hori hartuta, matrikulatuta dagoeneko ikastegiko idazkaritzara joango da 4. atalean aipaturiko epearen barruan prezio publikoak (tasak) ordaindu eta eskuratuta dituen kredituak espedientean sar diezazkioten.

b) Aurreko atalean sartu ez diren erakundeek antolatutako ikastaro, mintegi, hitzaldi, jardunaldi, biltzar eta ekintzengatik kredituak amortizatzea eskatzen denean, ikastegietako baliozkotze-batzordeek onetsi beharko dituzte eskari horiek. Hain zuzen ere, ikasleari amortizatuko zaion kreditu-kopurua ezarriko dute eta, gero, ikastegiko idazkari akademikoak emandako erabaki baten bidez ikaslearen espedientean sartuko dira kredituok. Horretarako, prezio publikoak ordaindu beharo ditu ikasleak.

a) eta b) ataletan aipatutako ekintzetarako, kreditu 1 emango da 10 ordugatik; gehienez ere 20 kreditu emango dira ziklo bakarreko titulazioetan eta gehienez ere 30 kreditu ziklo biko titulazioetan.

4. EKINTZA HAUEN BITARTEZ LORTUTAKO KREDITUEN BALIOA

a) Prestakuntza-ekintza horien bidez lortutako kredituek balioa izan dezaten, nahitaezkoa izango da zeregin horiek titulazioa lortzeko ikastaldiaren barruan burutzea.

b) Musikako eta hizkuntzetako titulazio ofizialen kasuan, unibertsitatean sartu aurreko 5 urteetan lortutakoak izan ahal izango dira.

c) Prestakuntza-ekintzen kredituak onestea eskatzeko epea, oro har, urriaren lehen hamabostaldian izango da eta, ziklo edo titulazio bat bukatzen duten ikasleen kasuen edo oso justifikazio handia daukaten beste kasu batzuetan ohiz kanpo, ikastegi bakoitzak zehazten duen epean.

d) Adierazitako epeetan eskatu beharko du ikasleak kredituak bere espedientean sartzea. Eskari-orria eta amortizatuko diren aukera askeko kredituak onesteko egiaztagiria ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko ditu.

e) Ikastegiko idazkari akademkoak, ikasleak aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta ikastegietako baliozkotze-batzordeek emandako amortizatze-proposamenak entzunda, bere eskumeneko jardueretan arituz, kredituak beren-beregi onesteko erabakia emango du, kreditu horiek ikaslearen espedientean sar daitezen. Horretarako, prezio publikoak ordaindu beharko ditu ikasleak.

5. ARAUTEGI HONEN INDARRALDIA ETA INTERPRETAZIOA

Arautegi hau 1999/2000 ikasturtetik aurrera aplikatuko da (berori barne). Beren-beregi indarrik gabe geratzen dira aukera askeari buruz arautegi hau baino lehen onartutako zirkularrak.

Arautegi hau aplikatzen denean sortutako galdera edo zalantza guztiak interpretatzeko eta ebazteko ahalmena Akademi Antolakuntza Errektoreordetzari eman zaio. Edozelan ere, ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioa ematen duen ikastegiko baliozkotze-batzordeak ebatzi beharko du lehenik eta behin.

6. XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Arautegi honek aplikazio bera izango du UPV/EHUko ikastegi txikietan. Hori dela eta, bertan jasotako juztiak eragina izango du ikastegi horietako irakasleengan, langileengan edo antzekoak diren antolaketa-egituretan.

INDARRALDIA ETA ESKUORDETZA

(Gobernu Batzarrak 2000ko maiatzaren

18an onartua)

Etorkizunean egingo diren egokitzapenak Akademia Antolakuntzako Batzordeak onartuko ditu, Akademi Antolakuntzako errektoreordeak proposatu ondoren.

Akademi Antolakuntzako errektoreordearen gain uzten da Arautegi hau ezartzean sor daitekezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.


Azterketa dokumentala