Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4993

EBAZPENA, 2000ko urriaren 25ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, autoikaskuntza-sistema baten bidez euskara ikasten diharduten ikasleentzako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak ezartzen dituena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Autoikaskuntza-sistema baten bidez euskara ikasten diharduten ikasleentzako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak ezartzen dituen 2000ko urriaren 25eko Ebazpena 2000ko urriaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (207 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, Ebazpen horretako 3. artikuluko c) idatz-zatiaren berridazketa ematen da jarraian:

“3. artikulua.– Eskabideak.

c) Autoikaskuntza zentroari egindako ordainketen egiaztagiriak, 1998/1999 eta 1999/2000 ikasturteei dagozkienak (hilabeterokoak eta, hala balegokio, matrikularena)”.

Donostia-San Sebastián, 2000ko azaroaren 6a.

HABEren zuzendari nagusia

JOKIN AZKUE ARRASTOLA


Azterketa dokumentala