Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4992

EBAZPENA, 2000ko urriaren 13koa, HABEren zuzendari nagusiarena, Monpas, Kuluxka, Altza eta Urumea Euskaltegien Erregistroko titularitate-aldaketa eta Altza, Monpas eta Kuluxka Euskaltegien izena aldatzea onartzen duena.

Ana Garmendia Irastorza andereak, ABEGI Euskaltegiak S.L.ren izenean eskatuta, HABEko Kudeaketa Zerbitzuaren aldeko txostena ikusi ondoren eta maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Monpas, Kuluxka, Altza eta Urumea Euskaltegien titularitatea ABEGI Euskaltegiak S.L.ri aitortzea, egoitza Donostiako Sanchez Toca kaleko 1ean duelarik.

2. artikulua.– Altza Euskaltegiaren izen-aldaketa onartzea, Euskaltegien Erregistroan aurrerantzean ABEGI ALTZA Euskaltegia izango duelarik.

3. artikulua.– Monpas Euskaltegiaren izen-aldaketa onartzea, Euskaltegien Erregistroan aurrerantzean ABEGI MONPAS Euskaltegia izango duelarik.

4. artikulua.– Kuluxka Euskaltegiaren izen-aldaketa onartzea, Euskaltegien Erregistroan aurrerantzean ABEGI ORTZADAR Euskaltegia izango duelarik.

5. artikulua.– Ebazpen honen aurka, ez baitu bide administratiboa bukatzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke HABEren presidentearen aurrean, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita hilabete bateko epean.

6. artikulua.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, aldaketa hauetatik datozen ondorioak 2000-2001 ikasturte hasieratik izango dira konputagarriak.

Donostia-San Sebastián, 2000ko urriaren 13a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala