Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4991

AGINDUA, 2000ko urriaren 16koa, Kultura sailburuarena, Orduñako Hirigune Historikoko Arkeologia Gunearen zati bat Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo uzteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16. eta Estatutuko 10.19. artikuluen babesapean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipatutako eskumen horretan oinarrituz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen.

Bere Kultura interesa dela-eta, Kultura sailburuaren Agindua eman zen 1994ko irailaren 9an (EHAA, 194. zk., 1994ko urriaren 11koa), hots, Orduñako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondare gisa sartzen duena; horretarako Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak aurreikusi moduan babestuz mugapetutako esparrua, eta bertan San Lukas kaleko 5. eraikinaren atzealdeko harresia sartuz.

2000ko martxoaren 15eko dataz Bizkaiko Foru Aldundiak bidalitako dokumentazioari eman zaio sarrera, bertan Orduñako San Lukas kaleko 5. zenbakian burututako jarduera arkeologikoari buruzko dokumentazioa dagoelarik, indusketan agertzen den harresi zatia Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo uzteko eskatuz.

Kultura Ondareko Zerbitzu Teknikoek 2000ko uztailaren 17ko dataz txostena buruturik, bertan Orduñako San Lukas kaleko 5. eraikinaren atzealdeko osagai batzuk, zehazki 35. unitate estratigrafikoa eta kronologikoki horren ondorengoak, 7/1990, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 16. artikuluaren arabera babestuak izatea ez dutela merezi adierazten da, zati hori kanpoan uzteko proposatuz. Horrela, 2000ko uztailaren 28ko Ebazpena ematen da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, zeinaren bitartez Orduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoko Arkeologia Gunearen zati bat Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo uzteko espedientea hasten baita, EHAA 174. alean argitaratuz, 2000ko irailaren 11n.

Lege-izapide guztiak behar bezala bete eta ez da alegazio bakar bat ere aurkeztu.

Hori guztia dela-eta, aipaturiko Legearen 17. artikuluan oinarrituz, Euskal Kultura Ondarearen Zerbitzu Teknikoek egindako txostena aztertu ondoren, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen proposamena aintzat hartuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Orduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoko arkeologi gunean dagoen San Lukas kaleko 5. eraikinaren atzealdeko harresiaren zati bat Euskal Kultura Ondarearen Zerrendatik kanpo uztea, zehazki espedientean dagoen ikerlanean agertzen den 35. unitate estratigrafikoa eta kronologikoki horren ondorengoak.

Bigarrena.– Aurreko zenbakian azaldutako Orduñako Hirigune Historikoko Arkeologia Esparruko zati hori Euskal Kultura Ondarearen Zentruari adskribatutako Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorreko inskripzioa indargabetzea.

Hirugarrena.– Euskal Kultura Ondarearen Legearen 26. artikulua egoki aplikatu ahal izateko Jabetza Erregistroari Agindu honen berri ematea.

Laugarrena.– Espedienteko interesdunei, Orduñako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari Agindu hau jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ondasuna Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzen duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik izango du eragina.

Bigarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, interesdunek, lehenik, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Kultura sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari, Agindu hau argitaratzen den edo jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 16a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala