Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
4988

EBAZPENA, 2000ko urriaren 20koa, Osasun Antolamenduko zuzendariarena, Mª del Carmen Prado San Teodoro andreari Leioako udalerrian farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematen diona.

GERTAKARIAK:

1.– Osasun Antolamenduko zuzendariaren 2000ko maiatzaren 22ko Ebazpenak onartu zuen Mª del Carmen Prado San Teodoro andreak eskubidea zuela farmazia bat sortzeko Leioako Farmazia Zonaldean, eta erabili ahal zituela Mª Yolanda Díez San Vicente andrearen titulartasunpekoa zen farmaziaren berezko eskubideak. Bestalde, eskubide horiek Madrilgo 1. Auzialdiko 44. epaileak emandako autoak esleitu zizkion.

2.– AFRASSE Elkarteak (Farmazialari arduradunen, albokoen, ordezkoen eta ez jardunekoen Elkartea) gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2000ko ekainaren 27an. Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordearen 2000ko irailaren 21eko Ebazpenak, ordea, ezetsi egin zuen errekurtso hori.

3.– Osasun Antolamenduko zuzendariaren 2000ko maiatzaren 22ko Ebazpenak ezarritakoa kontuan hartuta, farmazia irekitzeko izapidetzan farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen duen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuko I. tituluko II. eta III. kapituluetako 5. artikuluan ezarritakoa bete beharko litzateke. Horrela, lehian dauden interesen babesa eta segurtasun juridikoa bermatuko dira.

4.– 2000ko uztailaren 18an Mª del Carmen Prado San Teodoro andreak farmazia-bulegoa sortzeko baimen-eskabidea aurkeztu zuen, eta artean eskabidea egiteko epea zabalik zegoen. Eskabideaz gain, 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluarekin lotuta dagoen 2000ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren xedatze zatiko hirugarren atalean eskatutako agiriak ere aurkeztu zituen.

Eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten da farmazia-bulego berria honako helbidean dagoen lokalean kokatuko dela: Artatzagane kalea 20, Leioa.

5.– 2000ko irailaren 19an farmazia sortzeko prozedura bidali zitzaien honako farmazia-bulegoen titularrei: Mónica eta Enrique Ordieres Sagarminaga, Mª Teresa Ruiz Pérez eta Noemi Ortega Mendivil jaun-andreei. Izan ere Farmazia horiek eskatzaileak eskatutako tokitik hurbil daude, eta hartara, espedientean aurkeztu ahal izango dira eta egoki ikusten dituzten alegazioak egin ahal izango dituzte. Bestalde, farmazia titular horiek ez dute alegazioak egiteko eskubidea erabili horretarako zuten epean.

KONTUAN HARTZEKOAK

Lehenengoa.– Osasun Antolamenduko zuzendariari dagokio espediente hau erabakitzea, hala baitago jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko Legearen 34. artikuluan. Bestalde, artikulu hori lotuta dago Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala xedatzen duen otsailaren 2ko 65/1999 Dekretuaren 7 b) artikuluak ezartzen duenarekin.

Bigarrena.– Mª del Carmen Prado San Teodoro andreak aurkeztutako dokumentazioa aztertu da eta ikusi da bete egiten duela 2000ko maiatzaren 22ko Ebazpeneko xedatze zatiaren hirugarren atalean ezarritakoa. Bestalde, hor ezarritakoa lotuta dago 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoarekin. Beraz, bidezkoa da eskatutako baimena ematea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Mª del Carmen Prado San Teodoro andreari baimena ematea farmazia-bulegoa sortzeko honako tokian: Artatzagan kaleko 20. zenbakia, Leioa (Bizkaia), kokapen hori agertzen baita eskatzaileak aurkeztutako agirietan.

Bigarrena.– Farmazia sortzeko baimena baldintzatua geratzen da Mª del Carmen Prado San Teodoro andreak funtzionamendu-baimena lortu artean. Funtzionamendu-baimen hori lau hilabeteko epearen barruan eskatu behar du, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, hala agintzen baitu 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barruan, Zuzendaritza honi edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio. Gora jotzeko errekurtsoa ebaztea Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeari dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 20a.

Osasun Antolamenduko zuzendaria,

MANUEL EEREZOLA SAIZAR.


Azterketa dokumentala