Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
4987

EBAZPENA, 2000ko urriaren 17koa, Nekazaritza zuzendariarena eta Osasun Publikorako zuzendariarena, zeinaren bitartez homologatzen baita landare-osasunerako produktuak eta/edo ingurugirorako eta elikagaien industriarako izurri-hilkariak aplikatzeko txartela lortzeko Arkauteko Nekazaritza Eskolak antolatu duen ikastaro bat (aluminio-fosfuroa eta magnesio-fosfuroa erabiltzeko maila berezikoa).

Landare-osasunerako produktuak eta/edo ingurugirorako eta elikagaien industriarako izurri-hilkariak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaro bat (aluminio-fosfuro eta magnesio-fosfuroa erabiltzeko maila berezikoa) homologa dadin, Arkauteko Nekazari Eskolak aurkeztu dituen eskabide eta agiriak azterturik; kontutan hartuta ikastaro horrek behar bezala betetzen dituela Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren 1995eko otsailaren 28ko Aginduan ezarritako eskakizunak; eta Izurri-hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikaziorako batzorde teknikoak homologazioaren aldeko proposamena egin ondoren, hau

EBATZI DUGU:

Lehenengoa.– Ondoko ikastaro hau homologatzea:

– Izena: "Landare-osasunerako produktuak eta ingurumenerako eta elikagaien industriarako izurri-hilkariak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaroa".

– Maila: berezia, aluminio fosfuro eta magnesio fosfurorakoa.

– Ordu kp.: 38.

– Antolatzailea: Arkauteko Nekazari Eskola.

– Helbidea: Arkaute (Araba). Tel.: 945 28 53 87.

– Datak: 2000ko urriaren 16tik azaroaren 3ra bitartean.

– Norentzat: Landare-osasunerako produktuekin eta ingumenerako eta elikagaien industriarako izurri-hilkariekin tratamenduak egiteko ahalmena ematen duen txartela (bai oinarrizko maila, bai maila berezia) lortu duten pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek jakin dezaten, 1995eko otsailaren 28ko Aginduaren 5. artikuluaren 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar dakieke Nekazaritza sailburuordeari eta Osasun sailburuordeari, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 17a.

Osasun Publikorako zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSE ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala