Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4985

EBAZPENA, 2000ko uztailaren 24koa, Energia zuzendariarena, Donemiliaga eta Arrazua-Ubarrundiako udalerrietan dagoen Zuazola herrira doan elikadurako 13,2 kV-ko linea elektrikoa instalatzeko baimena eman, linea burutzeko proiektua onartu eta linearen onuragarritasuna aitortzen duena.

2000ko urtarrilaren 19an Iberdrola, S.A.–k linea elektriko bat instalatzeko administrazio baimena eskatzeko, linea burutzeko proiektua onartzeko eta instalazioaren onuragarritasuna aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen. Hori dela-eta, Lurralde Bulego honek 67/16253-ATH00.9 erreferentzia zenbakidun espedientea ireki zuen. Iberdrolaren helbidea honakoa da: Urartea kalea 2, Vitoria-Gasteiz. Bestalde, alde batetik, espediente hori aztertu da; beste alde batetik, beteta daude Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat datorren nahitaezko desjabetzapenari buruzko eta instalazio elektrikoen gaineko zigorrei buruzko 2619/1966 Dekretuaren III eta IV kapituluetan ezarritako derrigorrezko izapideak; eta azkenik, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legeak ezarritakoa eta Lege horrekin bat datorren gainontzeko legedia ezarri da.

Iberdrola S.A.–k aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Israel Echave Sada industri ingeniari teknikoak sinatu du, eta Arabako Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi zuen 1999-07-27an, 992.109 zenbakiarekin.

Bestalde, eskabideaz gain, Donemiliagako Udalak 1999ko abenduaren 3an emandako obrak egiteko baimena eta Arrazua-Ubarrundiako Udalak 1999ko abuztuaren 16an emandakoa aurkeztu zituen Iberdrolak.

Instalazioaren proiektuarekin batera, instalazioak eragindako ondasun eta eskubideak ere —baimen eskatzailearen ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak zirenak— jendaurrean egon ziren. Hona hemen noiz eta non egon ziren jendaurrean:

2000ko apirilaren 12ko BOTHA.

2000ko apirilaren 3ko EHAA.

2000ko martxoaren 21eko El Correo.

Arrazua-Ubarrundiako Udaleko iragarki-ohola.

Donemiliagako Udaleko iragarki-ohola.

Horrez gain, hartu izanaren adierazpendun idazki bidez eman zitzaien guzti horren berri partikular guztiei, bakoitzari zein ondasun eragingo zion kontuan hartuta.

2000ko apirilaren 3 eta 4an hainbat alegazio berdin berdin jaso genituen, honako hauek bidalita:

– Emeterio Ugartondo Isasmendi jauna, 44. poligonoko 69 zenbakidun partzelaren jabea.

– Eloy Ugartondo Isasmendi jauna, 44. poligonoko 71 zenbakidun partzelaren jabea.

– Melitón Letamendi Ochoa de Zuazola jauna, 44. poligonoko 24 zenbakidun partzelaren jabea.

– Jesús López de Sabando Ugartondo jauna, 44. poligonoko 70 zenbakidun partzelaren jabea.

– Gregorio eta Jesús Letamendi Arrizabalaga jaunak, 40. poligonoko 64 zenbakidun partzelaren jabeak.

– Lorenzo Ruiz de Luzuriaga Arizmendi jauna, 44. poligonoko 84 zenbakidun partzelaren jabea.

– Eustaquio Díaz de Monasterioguren Urcelay jauna, 44 poligonoko 85 zenbakidun partzelaren jabea.

– Santiago Ruiz de Luzuriaga Martínez de Soria jauna, 40 poligonoko 65 zenbakidun partzelaren jabea.

– Hilario López de Uralde Olalde jauna, 44 poligonoko 22 eta 40 zenbakidun partzelen jabea.

– Hilario López de Uralde Olalde jauna, 44 poligonoko 39 eta 40 zenbakidun partzelen jabea.

– Hilario López de Uralde Olalde jauna, 40 poligonoko 146 zenbakidun partzelaren jabea.

– Jerónimo Ochoa de Zuazola Goikoetxea jauna, 44 poligonoko 78 zenbakidun partzelaren jabea.

– Nieves Jiménez de Vicuña Legorburu andrea, 44 poligonoko 25 zenbakidun partzelen jabea.

– Romualda Otegui González de Mendívil andrea, 44 poligonoko 67 zenbakidun partzelen jabea.

– Beatriz Ochoa de Eguileor andrea, 44 poligonoko 68 zenbakidun partzelen jabea.

Guzti horiek diote instalatu nahi den lineak kalte egingo diela, eta uste dutela badaudela linea instalatzeko beste aukera batzuk, finkak kaltetu gabe. Hona hemen aukerak:

– Instalatu nahi den linea lurrazpikoa izatea eta Elgeako Parke Eolikotik behera etorriko den beste linearekin batera instalatzea, horrela lortuko delako partzela edo zonalde gehiagori kalterik ez egitea.

– Edo betela, linea Aspuru herriko lurretatik igaro beharrean, Heredia herrian (Arrazua-Ubarrundia) lehendik instalatuta dagoen lineatik igaro dadila.

2000ko apirilaren 27an beste alegazio bat jaso genuen, lehen zerrendatutako hamahiru kaltetuek izenpetuta. Alegazio horretan adierazten dute ez dutela linea kaltetu nahi, eta aukerako beste hainbat trazatu proposatzen dituzte. Hona hemen trazatuak:

1.– Linea lurrazpitik bideratzea, Zuazolarako bidearen paraleloan, Eólicas de Euskadi, S.A.–ren linearen ondotik.

2.– Aireko linea Herediatik.

3.– Aireko linea Zuazolako subestaziotik.

4.– Aireko linea kable txirikordatu isolatuarekin Barriatik.

5.– Aireko linea ( ahal bada, kable txirikordatu isolatuarekin) Zuaolarako bidearen ondotik.

Idazki guzti horien berri eman zitzaion Iberdrola, S.A.–ri, alegazio-egileek proposatutako aukerak azter zitzaten. Hona hemen Iberdrolaren erantzuna:

"Alegazioko arrazoibideei buruz esan behar dugu linea elektriko hau zehazteko orduan, Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 legean ezarritakoa izan dugula kontuan, hau da, bermatzea herritarrak elektrizitateaz hornituta egongo direla, ahalik eta kostu txikienarekin eta ahalik eta kalitate baldintza onenekin, eta ingurugiroa zainduz. Bestalde, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingumen Sailak arlo honetan ezarritako jarraibideak ere hartu dira kontuan."

Alegazioen edukiari buruz eta aukeran ematen diren irtenbide teknikoei buruz, zera adierazi behar dugu:

1. aukera:

Uste dugu ez dagoela elkarrekin nahastu beharrik guk proiektatutako linea eta Eólicas de Euskadi, S.A.–k egindako generazio-instalazioarekin.

Uste dugu ez dela bidezkoa linea hau lurrazpitik egiteko proposatzea, horrek kostua nahikoa handituko lukeelako; izan ere lineak eragindako jabeek ere garestiagoa izango dela onartzen dute.

Ez dago aukera hori justifikatzen duen inongo hirigintza, ingurumen edo bestelako araudirik.

Behin betiko sestrarik ez dagoenez, aireko lineen ondoan lurrazpiko lineek dauzkaten arazo teknikoak ikusita, aukera hau baztertzea da egokiena.

Aukera honek 1.600 m-ko luzera dakar, eta horrek gutxi gora-behera honako aurrekontua eskatzen du: 23.300.000 PTA.

2. aukera (Herediatik):

Aukera honek 8.400.000 PTAko aurrekontua eskatzen du, 2.500 m-ko luzera du eta proiektuko zerrendan ez datozen beste jabe batzuei ere eragiten die.

3. aukera:

Egun ez dago subestazio horretatik 13,2 kV-ko aireko linearik ateratzerik, nahiz eta jasota dagoen hurrengo batean 30 KV-ko tentsioko hainbat linea ateratzea subestazio horretatik.

Proposamen hau aztertuta, 30kv-ko aireko lineak 720 m-ko luzera eskatzen du, 6.600.000 PTAko aurrekontua eskatzen du eta ez die eragiten beste jabeei.

4. aukera:

Kable txirikordatuak 13.600.000 PTAko aurrekontua du, 1.600 m-ko luzera du eta proiektuan ez dauden jabe batzuei ere eragiten die, beste aukera batzuetan gertatzen den bezalaxe.

5. aukera:

Aukera honek 12.750.000 PTAko aurrekontua eskatzen du kable txirikordatuarekin, 1.500 m-ko luzera du eta jabe berriei eragiten die."

Kontuan hartu behar dugu Sektore elektrikoari buruzko 54/1997 Legearen 52. artikuluak onuragarritzat jotzen dituela energia elektrikoa generatzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak; hartara, nahitaez desjabetu ahal izateko, instalazio horientzako beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak batetik, eta bestetik, bertan bidezorra ezarri eta erabili ahal izateko.

Kontuan hartu behar dugu guk aurkeztu dugun proiektuak ez duela jasotzen Sektore elektrikoari buruzko 54/1997 Legearen 57a) artikuluan adierazitako bidezorrak ezartzeko mugarik.

Kontuan hartu behar dugu alegazio-egileek aurkeztutako proposamenek erabat gainditzen dutela erregelamenduen arabera onargarria den muga. Muga horiek 54/1997 legearen 57b) artikuluan eta 54/1997 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren ondorioz indarrean dagoen 2619/1966 Dekretuaren 26. artikuluan daude ezarrita.

Hori guztia kontuan hartuta, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) emandako eskumenak erabiliz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola, S.A.–ri linea instalatzeko eta Donemiliaga eta Arrazua-Ubarrundiako udalerrietan dagoen Zuazola herrira doan elikadurako 13,2 KV-ko linea elektrikoa burutzeko proiektua onartzea. Hona hemen linearen ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

– Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: LA-78 eta LA-56 aluminio-altzairuzkoak.

– Euskarriak: hormigoi armatuzkoak eta metalezko zelosiazkoak.

– Luzera: 1.532 m.

– Jatorria: STR Asparrena / Marieta-Larrinzar linea elektrikoaren 162 zenbakidun euskarria.

– Bukaera: proiektuan dagoen Zuazolako transformazio zentroa.

Era berean, ebatzi du baimendutako instalazioaren onuragarritasuna aitortzea. Onuragarritasun aitorpenak ezinbestean dakar azaroaren 27ko 54/1997 Legean ezarritakoa, hau da, eragindako ondasunak okupatu edo eragindako eskubideak eskuratu beharraz gain, horiek premiamenduz okupatu beharra ere badakar. Horrez gain, zehazten dira premiamenduzko okupazioaren adierazpena egiteko nahitaezko desjabetzapenei buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak xedatzen dituen ondorioak, beti ere lege horren 53. artikuluan xedatutako erregistroko ondorioekin.

Ebazpen hau eman da urriaren 20ko 2617/1996 eta 2619/1966 Dekretuetan xedatutakoa kontuan hartuta, eta honako baldintza hauek ezartzen ditu:

1.– Obrak egitean bere horretan bete beharko da onartu den proiektua, eta aldaketarik egonez gero, eskatu eta onartu egin beharko dira.

2.– Instalazioa martxan jartzeko, urte beteko epea egongo da, Ebazpen hau eman denetik hasita.

3.– Obrak amaitzen direnean, instalazioen titularrak horren berri eman beharko dio Arabako Industriako Lurralde Bulegoari, Bulegoak behin betiko onarpena eman diezaion eta martxan jartzeko akta luza dezan.

4.– Baimen hau ematen bada ere, baimen eskatzaileak ezinbestean eskatu beharko ditu obrak egiteko behar diren udal edo probintzia eskumeneko baimenak edo lizentziak, bai eta bestelakoak ere. Beraz, baimen honek ez du eskatzailea beste horiek eskatu beharretik salbuesten. Gainera baimen hau eman bada, hirugarrenei eta jabego eskubideari kalterik ez egiteko asmotan eman da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epean egongo da Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Izan ere hala agintzen du 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 24a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala