Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4983

EBAZPENA, 2000ko urriaren 13koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2000rako zortzi beka esleitzen dituena.

Uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuaren 2. artikuluko 1. idatz-zatian xedatzen denari men eginez, Lehendakaritzaren idazkariak –2000ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez– Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2000rako beketarako deialdia egin zuen.

Aukeraketa Batzordeak dagokion lana bukatu eta bekak esleitzeko proposamena egin duenez, aipaturiko Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan eta aipaturiko Ebazpenaren seigarren oinarrian xedatzen denari men eginez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Europako Gaien eta herrialdearteko lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2000rako profesionalen espezializaziorako deitutako bekak Aukeraketa Batzordeak proposatutako kandidatuei esleitzea. I. Eranskinean agertzen dira.

Bigarrena.– Halaber, kandidatuen ordezkoak izendatzen dira, ukoren bati edo beste edozein gertakariri aurre egiteko. Kasuan kasuko alorrean beka bakoitzarentzat zehaztutako ordezkatzeko ordenaren arabera aukeratuko direla ordezkoak. Hau guztia II. Eranskinean agertzen da.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo berari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira epeok.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 13a.

Lehendakaritazako idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala