Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2000eko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4982

160/2000 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretua 2000ko irailaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (171 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

– 12. artikuluan, 15841. orrialdean, honako hau dioenean:

"Ingurugiro Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro organoa da, ..."

honako hau esan behar du:

"Ingurugiro Sailburuordetza Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurugiro organoa da, ..."


Azterketa dokumentala