Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jazki-hiru E.Koop.
4330

IRAGARKIA, Jazki/9 S. Coop. sozietatea desegin dela jakinarazteko dena.

BAZKIDE GUZTIEN APARTEKO BATZAR OROKORRAREN AKTA

Romon, 2000ko uztailaren 28an, Jazki/9 S. Coop. sozietatearen Bazkide Guztien Aparteko Batzar Orokorra egin da, Romo-Getxoko Ezequiel Aguirre kaleko 19ko lokaletan.

Bazkide hauek bertan zeudelarik:

1.– María Carmen Sánchez Valdemoro

2.– Margarita Crispín Paola

3.– Leire Muriel Cortés

4.– Ana Isabel Fernández Herrezuelo

5.– Amaia Zapata Ondarroa

6.– Montserrat Sánchez Valdemoro

7.– Mónica Reina Muriel

8.– Kelmendiñe Bilbao Garai

9.– Ainhoa Aguirrezabala Grande.

Aho batez erabaki dute Bazkide Guztien Batzar Orokorra osatzea, GAI ZERRENDAN honako hauek zeudelarik:

1.– Kooperatiba desegitea eta likidatzaileak izendatzea.

2.– Galderak eta eskaerak.

Batzarraren lehendakari María del Carmen Sánchez Valdemoro andrea izan da (Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria) eta idazkari Margarita Crispín Paola andrea (Artezkaritza Kontseiluko idazkaria).

Batzarra hasi, eta eztabaida labur baten ondoren, erabaki hauek hartu dira:

Lehenengoa.– Kooperatiba desegitea. Erabakia Euskadiko Kooperatiben Legearen 36. artikuluko 2. puntuan ezartzen den gehiengoak hartu du.

Bigarrena.– Likidatzaile honako hauek izendatzea: María del Carmen Sánchez Valdemoro andrea, Ana Isabel Fernández Herrezuelo andrea eta Leire Muriel Cortés.

Bestelako gairik ez zegoenez, amaitutzat jo da Batzarra.


Azterketa dokumentala