191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
4321
IRAGARKIA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpen bat, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetakoak EBko eta EBtik kanpoko hizkuntzetan trebatzeko kontratazioari buruzko espedientea esleitzen duena argitara ematen duena (Esp.: A-106/00).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza – Kontratazioa.
c) Espedientearen zenbakia: A-106/00.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu mota: zerbitzu-kontratua.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehazten dena.
Zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta zein egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2000ko uztailaren 15eko 113. zenbakian.
3.– Izapideak, prozedura eta lizitatzeko era:
a) Izapideak: presazkoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbatekoa guztira: hogeita hiru milioi (23.000.000) pezeta edo 138.232,78 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2000ko abuztuaren 10a.
b) Kontratista: Nuevas Promociones-Gorapen Berriak, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hiru milioi (23.000.000) pezeta edo 138.232,78 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 30a.
Kontratazio Mahiko lehendakaria,
IÑIGO LOPEZ-URIBARRI.