191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
4312
AGINDUA, 2000ko irailaren 13koa, Herrizaingo sailburuarena, Herrizaingo sailburuak 2000ko apirilaren 4an emandako Aginduaren (EHAAren 89. zk., 200-5-12koa) bitartez onartu zen deialdiko dirulaguntzak esleitzen dituena.
Herrizaingo sailburuak 2000ko apirilaren 4an emandako Aginduaren bitartez, babes zibilari lotutako jarduerak sustatzeko programa onartu zen. Eta delako programaz baliatzearren, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskabideak egin dituzte, bada, Hautaketa-Batzordeak, direlako eskabideak aztertuta gero, egindako proposamenez, honako hau
XEDATU DUT:
Bigarrena.– Babes zibilari lotutako jarduerak sustatzeko programa bati, zehazki, Herrizaingo sailburuak 2000ko apirilaren 4an emandako Aginduaren bitartez onartutakoari dagozkion dirulaguntzak esleitzea, eranskinean zehazten diren udalei hain zuzen, (eranskinen bertan zehazten dira zenbatekoak eta bai zeintzuk jarduerengatik ematen diren ere).
Bigarrena.– Dirulaguntzen onuradunek eranskinean zehazten diren zenbatekoak jaso nahi badituzte, jarduera bakoitzari dagokionez, deialdia egiteko aginduaren 10., 12. 13. ezartzen diren betekizunak eta obligazioak konplitu beharko dituzte.
Hirugarrena.– Errenteria eta Valdegobiako udalek zenbait jarduera eta programa aurkeztu eta eskatu zituzten; bada, ezezkoa ematen zaio aipatutakook diruz laguntzeari, izan ere, epez kanpo aurkeztu baitzuten dokumentazioa. Orobat, Lasarte-Oriak eta Elorrioko udalek aurkeztutako eskabideei dagokienez ere, ez baitzuten aurkeztu dokumentazio osoa. Agindu honetako eranskinean agertzen ez diren eskabideei ere ezezkoa ematen zaie, nahiz eta esleipendun atera diren udalek egindakoak izan.
Laugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epearen barruan; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aukez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epearen barruan; agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatu beharko dira epe bi horiek.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen Legeko 110.3 artikuluan zehazten den komunikazioa egin beharko da aldez aurretik.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 13a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
ERANSKINA
UDALA EMANDAKO DIRULAGUNTZA PTA GUZTIRA.
ALEGRIA-DULANTZI Hirietako suteei aurre egiteari buruzko ikastaroa, 15 ordukoa 216.000
(6 ordu teoriko, 2 ordu teoriko-praktiko eta 7 ordu praktikoak),
230.000 pezetako aurrekontua daukana eta 216.000 pezetako
dirulaguntza.
AMOREBIETA-ETXANO Orientazioari eta bilaketa-teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa 252.000
(6 ordu teoriko-praktiko eta 9 ordu praktiko), 270.000 aurrekontua
daukana eta 252.000 pezetako dirulaguntza.
AMURRIO Orientazioari eta bilaketa-teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa, 402.000
15 ordukoa (6 ordu teoriko-praktiko eta 9 ordu praktiko),
270.000 aurrekontua daukana eta 252.000 pezetako dirulaguntza.
Masa-fenomenoetan eskuhartze psikosozialari buruzko oinarrizko
ikastaroa, 10 teoriko-praktiko dituena, 150.000 pezetako
aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
BALMASEDA Baso-suteei buruzko oinarrizko ikastaroa, 10 ordukoa (2 ordu 452.000
teoriko, 4 ordu teoriko-praktiko eta 4 ordu praktiko), 180.000
pezetako aurrekontua daukana eta 152.000 pezetako dirulaguntza.
Masa-fenomenoetan eskuhartze psikosozialari buruzko oinarrizko
ikastaroa, 20 ordukoa, 320.000 pezetako aurrekontua daukana
eta 300.000 pezetako dirulaguntza.
BASAURI Masa-fenomenoetan eskuhartze psikosozialari buruzko ikastaroa, 474.000
10 ordukoa, eta 180.000 pezetako aurrekontua daukana eta
150.000 pezetako dirulaguntza.
Ebakuazioari buruzko ikastaroa, 10 ordukoa eta 150.000 pezetako
aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
Basoei buruzko ikastaro praktikoa, 180.000 pezetako aurrekontua
daukana eta 174.000 pezetako dirulaguntza.
AÑANAKO KUADRILA Babes zibilari buruzko oinarrizko ikastaro bi, 10 ordukoak, 336.000
180.000 pezetako aurrekontuarekin eta 168.000 pezetako
dirulaguntzarekin.
KANPEZUKO KUADRILA Babes zibilari buruzko oinarrizko ikastaro bi, 10 ordukoak, 336.000
180.000 pezetako aurrekontuarekin eta 168.000 pezetako
dirulaguntzarekin.
ERANDIO Larrialdietarako udal egitasmoari buruzko ikastaroa, 20 ordukoa 588.000
(4 ordu teoriko, 4 ordu teoriko-praktiko eta 12 ordu praktiko),
360.000 pezetako aurrekontua daukana eta 336.000 pezetako
dirulaguntza
Orientazioari eta bilaketa-teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa,
15 ordukoa (4 ordu teoriko, 4 ordu teoriko-praktiko eta 12 ordu
praktiko), 270.000 pezetako aurrekontua daukana eta 252.000
pezetako dirulaguntza.
ERMUA Orientazioari eta bilaketa-teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa, 398.000
15 ordukoa, 270.000 pezetako aurrekontua daukana eta 252.000
pezetako dirulaguntza.
Ebakuazioei buruzko oinarrizko ikastaroa, 10 ordukoa, eta 150.000
pezetako aurrekontua daukana eta 146.000 pezetako dirulaguntza.
UDALA EMANDAKO DIRULAGUNTZA PTA GUZTIRA.
ERRENTERIA Uretako sorospenari buruzko oinarrizko ikastaroa, 20 ordukoa 225.000
(18 ordu teoriko eta 2 ordu praktiko), eta 225.000 pezetako
aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
GETXO Babes zibilari buruzko oinarrizko ikastaroa, 20 ordukoa (4 ordu 328.000
teoriko eta 16 ordu praktiko), 360.000 pezetako aurrekontua
daukana eta 328.000 pezetako dirulaguntza.
IRUN Ebakuazioari buruzko oinarrizko aurrekontua, 10 ordukoa (2 296.000
ordu teoriko, 6 ordu teoriko-praktiko eta 2 ordu praktiko),
150.000 pezetako aurrekontua daukana eta 146.000 pezetako
dirulaguntza.
Salgai arriskutsuei buruzko ikastaroa, 10 ordukoa (2 ordu teoriko
eta 8 ordu teoriko-praktiko), 150.000 pezetako aurrekontua
eta dirulaguntza dituena.
MARKINA-XEMEIN Biktima askoko istripuei buruzko ikastaroa, 8 ordukoa eta 120.000
120.000 pezetako aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
MUNGIA TPC oinarrizko ikastaroa, 10 ordukoa eta 150.000 pezetako 302.000
aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
Baso-suteei buruzko ikastaroa, 10 ordukoa (2 ordu teoriko,
4 ordu teoriko-praktiko eta 4 ordu praktiko), 180.000 pezetako
aurrekontua daukana eta 152.000 pezetako dirulaguntza.
SESTAO Salgai arriskutsuei buruzko ikastaroa (15 ordu teoriko-praktiko), 249.400
249.000 pezetako aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
TRUCIOS-TURTZIOZ Uholde eta arrisku naturalei buruzko ikastaroa (6 ordu teoriko 531.000
eta 4 ordu praktiko), 174.000 pezetako aurrekontua daukana
eta 132.000 pezetako dirulaguntza.
Baso-suteei buruzko ikastaroa, 15 ordukoa (5 ordu teoriko eta
10 ordu praktiko), eta 225.000 pezetako aurrekontua eta
dirulaguntza dituena.
Hirietako suteei buruzko ikastaroa, (10 ordu praktiko), eta
174.000 pezetako aurrekontua eta dirulaguntza dituena.
ZARAUTZ Orientazioari eta bilaketa-teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa, 260.000
15 ordukoa (13 ordu praktiko eta 2 ordu teoriko-praktiko),
270.000 pezetako aurrekontua daukana eta 260.000 pezetako
dirulaguntza.