Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
4311

AGINDUA, 2000ko irailaren 11koa, Herrizaingo sailburuarena, indarkeriazko ekintzetan kalte pertsonalak izan dituzten biktimei giza laguntza eta laguntza psikologokoa ematea sustatzen duten erakundeentzako dirulaguntzak ematea ebatzi eta argitara ematen duena.

Herrizaingo sailburuak 2000ko apirilaren 4an emandako Aginduaren bitartez (EHAAren 90. zk., 2000ko maiatzaren 15ekoa), honako deialdia egin zen: indarkeriazko ekintzetan kalte pertsonalak izan dituzten biktimei giza laguntza eta laguntza psikologokoa ematea sustatzen duten erakundeentzako dirulaguntzei buruzkoa. Eta agindu horretako seigarren artikuluan ezarritakoarekin bat, eta Batzorde Tekniko Ebaluatzaileak egindako proposamena kontuan izanik, honako hau,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Zehazten diren proiektuak gauzatzeko, beherago aipatzen diren entitateei ondoko laguntzak ematea (edukia eta zenbatekoak ere adierazten dira):

Denon Artean- Paz y Reconciliación

Proiektua: "Terrorismoaren biktimei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua".

Zenbatekoa: 5.000.000 PTA.

Proiektua: "Berehalako giza laguntza".

Zenbatekoa: 100.000 PTA.

Giza Duintasuna Defendatzeko elkartea.

Proiektua "Terrorismoaren biktimentzako laguntza psikologikoa".

Zenbatekoa: 1.900.000 PTA.

"Euskal Autonomia Erkidegoko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa" Elkartea.

Proiektua: "Terrorismoaren biktimei laguntzeko zerbitzua".

Zenbatekoa: 200.000 PTA.

2. artikulua.– 1.– Agindu hau argitaratzen denetik harako hamar eguneko epearen barruan, emandako dirulaguntzari idatziz eta berariaz uko egiten ez badiote, 1999ko urriaren 7ko Aginduaren 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, dirulaguntza onartutzat joko dela jakinaraztea entitate onuradunei

2.– 2000ko apirilaren 4ko Aginduan zehaztutako obligazioez gain, beheragoko lerroaldeetan zehaztutako dokumentazioa aurkezteko obligazioa ere badutela jakinaraztea onuradunei (Lege Araubideko Zuzendaritzako Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza-Bulegoan eta diruz lagundutako jarduerak amaitu eta hurrengo hilabetean aurkeztu beharko da delako dokumentazioa —beti ere, 20001eko urtarrilaren 31 igaro baino lehen—).

a) Dirulaguntzez baliatuaz egindako programa edo jarduerari buruzko justifikaziozko memoria.

b) Egindako gastuak justifikatzea, faktura edo ordainagiri originalen bitartez edo euron kopia egiaztatuen bitartez, hain zuzen.

c) Kontrataturiko langileen gastuei dagokienez, modelo ofizialarekin bat datozen nominak aurkeztu beharko dira eta bai Gizarte Segurantzari egindako kotizazioen frogagiriak ere.

Hartzailearen datuak, bere NAN, zein kontzepturengatik ordaintzen den eta PFEZ-i dagokion atxikipena jasotzen dituzten ordainagirietan, honako hauek ere jaso beharko dira: aldi baterako lankidetzei dagozkien justifikazioak.

d) Diruz lagundutako programa dela-eta argitaratutako kartelen, programen, argazkien eta gainontzeko material idatzizko zein ikus-entzunezkoaren aleak, Herrizaingo Sailaren lankidetza berariaz jasotzen dutenak.

e) Proiektu bererako jasotako beste laguntza guztien zerrenda.

3. artikulua.– Dirulaguntza ematearen ondoriozko obligazioetariko edozein ez betetzeari dagokionez, 2000ko apirilaren 4ko Aginduaren 10.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hau adieraztea: dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dela, eta jasotako zenbatekoa eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkiola, eta bidezko zigorrak ezarriko direla, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuan zehaztutakoarekin bat etorriaz —Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzkoa Legearen testu bategina onartu zen aurreko dekretu horren bitartez—.

4. artikulua.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtso aurkez dakioke agindu hau eman duen organo berberari, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan hain zuzen ere.

Aipatutako berraztertzeko errekurtsoa ez bada aurkezten, agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan eta agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan aurkeztekotan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 11.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala