Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4098

EBAZPENA, 2000ko ekainaren 28koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Bilboko Mina del Morroko 5 lur-zatiko 1 poligonoan 73 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektuaren idazlanak" esleitzen dituena.

Espediente horren hasiera 2000ko martxoaren 28an ebatzi zen eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa esleitzea.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

1.– "Bilboko Mina del Morroko 5 lur-zatiko 1 poligonoan 73 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektuaren idazlanak" Luis Díaz-Mauriño, Juan García Millán eta Eduardo Belzunde Tormo jaunek osatutako BMM E.A.B.-ri esleitzea, 45 eguneko epean burutzeko. Aurrekontu orokorra, dagokion BEZ barne, hamahiru milioi laurehun eta hamabi mila eta bostehun (13.412.500) pezetakoa da (80.610,75 euro) eta Sail honek 2000. urterako dituen aurrekontuen bidez ordainduko da.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, ebazpen hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, bostehun eta hogeita hamasei mila eta bostehun (536.500) pezetakoa (3.224,43 euro).

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko ekainaren 28a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER IRIARTE SALAZAR.


Azterketa dokumentala