Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4094

EBAZPENA, 2000ko uztailaren 26koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, SERINCO-EUSKADI, S.L., entsegu laborategiari "lurren in situko saiakuntzen, aldatu gabeko laginketaren eta frogen arloan" aritzeko kreditazioa berritzen diona.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1995eko ekainaren 15eko Agindu bidez kreditazioa eman zitzaion SERINCO-EUSKADI, S.L., entsegu laborategiari, "lurren in situko saiakuntzen, aldatu gabeko laginketaren eta frogen arloan" aritzeko, 10004ST95 kodeaz. Kreditazio horrek bost urteko iraupena du, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez.

SERINCO-EUSKADI, S.L., entsegu laborategiak kreditazioa berritzeko eskea egin duenez, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza honek beharrezko ikuskaketak egin ditu; eta, egin ostean, "lurren in situko saiakuntzen, aldatu gabeko laginketaren eta frogen arloan" aritzeko kreditazioak berritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu du.

Aurrekoa ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntza kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuaren 10 i) artikuluan aitortzen zaizkidan aginpideez baliatuz, honakoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– SERINCO-EUSKADI, S.L., izeneko entsegu-laborategiari kreditazioa berritzea, "lurren in situko saiakuntzen, aladatu gabeko laginketaren eta frogen arloan" aritzeko, 10004ST00 kodeaz. Enpresaren egoitza: Irungo industrialdea, Gabiria kalea 32, 20305-Irun (Gipuzkoa).

2. artikulua.– Kreditazio honek bost urteko indarraldia izango du, nahiz eta lehenago ere indargabetua izan daitekeen, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. artikuluan eta xedapen orokorretan ezartzen denez.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, 30/1992 Legearen –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea- 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera izango du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 26a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER IRIARTE SALAZAR.


Azterketa dokumentala