Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4091

EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 3koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneko osasunaren alorrean eskumenak eskuordetzeari buruzkoa.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean ezartzen denez, langile bat edo hainbat hartu behar dira prebentzioko zereginetan jarduteko; edo, bestela, prebentzio zerbitzu bat sortzen da, edo enpresarekin loturarik ez duen beste entitate espezializatu batekin hitzartu beharko da zerbitzu hori; eta hori, hain zuzen ere, laneko arriskuak prebenitzeko enpresarioak duen obligazioa betetzeko.

Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuz onartu eta apirilaren 30eko 780/1998 Errege Dekretuz aldatutako Prebentzio Zerbitzuen Arautegiak, besteak beste, honako hauek arautzen ditu: entitate espezializatuen kreditazio prozedurak, hots, enpresekin loturarik ez dutenak eta prebentzio zerbitzu gisara jardungo dutenak; enpresetako prebentzio sistemaren auditoria jarduera burutu nahi duten pertsona edo entitate espezializatuei baimena ematea; eta laneko arriskuak prebenitzeko alorrean prestakuntza jarduerak gauzatu eta ziurtatzeko entitate publiko eta pribatuei baimena ematea. Araudi horretan arautzen dira, halaber, kreditazio eta baimen horien baldintzei eusten zaienentz frogatzearen ondoriozko prozedurak.

Prebentzio Zerbitzuen Araudiko 28. artikuluan, baita ere, autonomia erkidegoetako organo agintedunetan erregistro bat sortzea aurreikusten da, non prebentzio zerbitzu gisara jarduteko baimena jaso duten entitate espezializatuak inskribatuko baitira. Inskribatuko dira, orobat, prebentzio sistemen auditoriak edo ebaluazioak burutzeko baimena eman zaien pertsona edo entitate espezializatuak.

1997ko ekainaren 27ko Aginduz garatu da Araudi hori, non zehatz eta mehatz arautzen baitira kreditazio- eta baimen- baldintzak.

Aurreko lerroaldeetan aipatu dugun araudiak lan-alorreko agintariei egozten dizkien eskumenak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak bereganatu ditu, uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuko 16 t) artikuluan ezarritakoaren arabera; izan ere, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretuko 16 t) artikulu horretan honako hau adierazten baita: "laneko osasunaren alorrean Laneko Agintariei dagozkien egitekoak, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari egotzitako eskumenak kontuan izanik".

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 13. artikuluan organo bati egotzitako eskumenen ardura beste organo batzuengan eskuordetzen da, nahiz eta ezelango lotura hierarkikorik euki ez; edo administrazio eskuordetzaileen menpeko edo horiei lotutako zuzenbide publikoko entitateengan eskuordetzen da. Artikulu horretan ezartzen da, halaber, eskumenen eskuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla.

Esandakoari jaramonez eginez. Honako hauek aintzat hartuz: administrazioaren jarduerek izan behar duten eraginkortasuna eta azkartasuna, eskuordetzen den alorrak eskatzen duen espezialitate tekniko berezia, eta eskuordetzen zaizkion zereginak betetzeko OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak duen berariazko kualifikazioa; izan ere, erakunde autonomo horren helburua baita segurtasun, higiene, ingurugiro eta lan-osasuneko alorretan EAEko botere publikoek ezar ditzaten politiken kudeaketa, hain zuzen ere, laneko ingurugiroari darizkion arriskuen zergatiak sorreratik kentzeko edo murrizteko. Guzti horregatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuko 16 t) artikuluaren arabera Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari egotzi zaizkion egitekoak, ondoren aipatuko direnak, Osalaneko Zuzendaritza Nagusiari eskuordetzea:

a) Enpresarekin loturarik ez duten prebentzio-zerbitzu gisara espezializatutako entitateen kreditazioa; enpresetako prebentzio sistemaren auditoria-jarduera gauzatu nahi duten pertsona edo entitate espezializatuei baimena ematea; eta laneko arriskuak prebenitzeko alorrean prestakuntza jarduerak burutu eta ziurtatzeko baimena ematea entitate publiko edo pribatuei.

b) Entitateen kreditazio- edo baimen-baldintzak, aurreko idatz-zatian aipatutakoak, badirautela frogatzea; eta frogaketa horren ondoriozko egitekoak gauzatzea.

c) Prebentzio zerbitzu gisara kreditatutako entitate espezializatuen eta enpresetako prebentzio sistemaren auditoria-jarduera gauzatzeko baimena duten pertsona edo entitate espezializatuen erregistroa.

d) Aipatutako prozeduren erregulazio kontuetan arriskuak prebenitzeko araudiak lan alorreko agintaritzari egozten dizkion egitekoak burutzea.

Bigarrena.– Eskuordetzen duen agintariak, nahi izanez gero, beretzat har dezake ebazpen honetan eskuordetutako eskumenak burutzeko zeregina; eskuordetze horrek, hori bai, hasierako eran jarraituko du.

Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez zertutako eskumen-eskuordetza gauzatzerakoan har daitezen ebazpen guztietan jaso beharko da, idatziz, eskuordetza hori. Ebazpen honen eguna eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako eguna aipatuko dira ebazpenotan.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 3a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

LUIS M.ª VALLE BOLINAGA.


Azterketa dokumentala