Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4090

AGINDUA, 2000ko uztailaren 17koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilboko "Fundación P. Pedro Arrupe" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Bilboko "Fundación P. Pedro Arrupe" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onar zezala Fundazioen Babeslaritzari eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

1.– Bilboko "Fundación P. Pedro Arrupe" fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago BIZ-76 zenbakiaz.

2.– "Fundación P. Pedro Arrupe" fundazioak, idazki batez, fundazioen estatutuetako 22. artikuluan egindako aldaketa, Fundazioko patronatuaren osakerari buruzkoa, onar zezala eskatu zion Fundazioen Patronatuari, bai eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko ere.

3.– Eskabide horrekin batera, Fundazioak 1999ko azaroaren 22an Bilboko Elkargoko notario José María Arriola Arana jaunaren aurrean egindako eskritura publikoaren (2.498 protokolo zk.) bi kopia baimendu eta kopia arrunt bat aurkeztu ziren. Eskritura horrek publiko egin zuen aipatu artikulua aldatzeko erabakia, Fundazioko Gobernu Organoak 1999ko urriaren 21ean egindako bileran hartua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) artikuluan agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluan agindutako baldintzak bete dira.

Hirugarrena.– 2000ko martxoaren 15ean, 404/1994 Dekretuaren 8.2 artikuluan araututa dagoen nahitaezko txostena eskatu zitzaion Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

404/1994 Dekretuaren 8.2 artikuluan jartzen duenez, Sailari txostena eskatu, eta hilabetera txostenik eman ez bada, txostena aldekoa dela esan nahi du, eta espedientea izapidetzen jarraituko da.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Bilboko "Fundación P. Pedro Arrupe" fundazioaren estatutuetako 22. artikuluan egindako aldaketa, Fundazioko Patronatuaren osakerari buruzkoa.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea agindu honen egunaz, 1999ko azaroaren 22ko eskritura publikoan agertzen den moduan —eskritura horrekin publiko egin zen aipatu artikulua aldatzeko hartutako erabakia—.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala