Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4089

AGINDUA, 2000ko uztailaren 17koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo "Fundación Viuda de Elizaran" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko—, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Donostia-San Sebastiángo "Fundación Viuda de Elizaran" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— onar dezala Fundazioen Babeslaritzari eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.– Donostia-San Sebastiángo "Fundación Viuda de Elizaran" fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago GIP-28 zenbakiaz.

2.– 1996ko uztailaren 24an, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, idazki bat aurketu zen Francisco Labaca Etxeberria jaunak izenpetuta, Donostia-San Sebastiángo "Fundación Viuda de Elizaran" fundazioaren izenean eta ordez, fundazioko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari den aldetik. Estatutuak agokitzeko legeak jartzen duen epea luzatzeko eskatzen zuen idazkian. Luzapen hori eman egin zion Azterlan eta Lege Araubide zuzendariak, 1996ko uztailaren 31ko ebazpen batez.

3.– 1996ko uztailaren 29an, Justizi, Ekonomi, Lan Eta Gizarte Segurantza Sailean, Francisco Labaca Etxeberria jaunak idazki bat aurkeztu zuen Donostia-San Sebastiángo "Fundación Viuda de Elizaran" fundazioaren izenean eta ordez, fundazioko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari den aldetik. Idazkiaz, batetik, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— onar dezala eskatu zitzaion, eta bestetik, aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

4.– Eskabide horrekin batera, Fundazioaren estatutuak aldatzeko Fundazioaren gobernu organoak 1997ko uztailaren 8an egindako bilkuran hartu zuen ebazpena publiko egin zuen eskritura publikoaren aldaki baimendua aurkeztu zen. Eskritura hori (1.632 protokolo zk.) fundazioak egin zuen 1997ko uztailaren 23an, Juan Aurelio Lázaro Pérez Iruñako Elkargoko notarioaren aurrean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. artikuluan eta xedapen iragankorretatik lehenengoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua 62. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu dira.

Hirugarrena.– 1997ko azaroaren 3an, 404/1994 Dekretuaren 8.2 artikuluan araututako nahitaezko txostena eskatu zitzaion Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

404/1994 Dekretuaren 8.2 artikuluan jartzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari txostena eskatu eta hilabete igarota txostenik jaso ez bada, txostena aldekoa dela esan nahiko du eta espedientea izapidetzen jarraituko da.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Donostia-San Sebastiángo "Fundación Viuda de Elizaran" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea egun honetan, 1997ko uztailaren 23an egindako eskritura publikoan agertzen den moduan —eskritura horrekin publiko egin zen Fundazioaren estatutuak 12/1994 Legera egokitzeko Patronatuak hartutako erabakia—.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala