182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4088
EBAZPENA, 2000ko irailaren 13koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak ikertzeko bi beka berritarako deia egiten duena, eta aurreko deialdietan emandako bekak berriztatzeko arauak onartzen dituena.
Eusko Legebiltzarrak 1982ko azaroaren 24an Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko 10/1982 Legea onartu zuen, eta, horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bereziki -lehenengo atalburuan- administrazio publikoen hizkuntza-normalkuntzarako oinarriak ezarri zituen.
Eusko Jaurlaritzak arautze-lanak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegokoo herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko antolaketa arloa dela eta, jarraian aipatzen diren legeak garatzeko: batetik, 10/1982 oinarrizko legea eta, bestetik, uztailaren 6an onartutako Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea. Apirilaren 15ean onartutako 86/1997 Dekretuak, lehen plangintzaldian izandako eskarmentuan oinarriturik, neurri zuzentzaileak eta osagarriak erantsi ditu hurrengo plangintzaldietarako arauak finkatzerakoan. Horrez gainera, 86/1997 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza antolatzerakoan Eusko Jaurlartizak egindako Dekretuetan agertzen diren xedapenak arautu, argitu, egokitu, eta testu bakar batean biltzen ditu.
Hizkuntza normalkuntza prozesua eta eragiten dioten faktoreak konplexuak dira eta kontuan hartu behar dira hizkuntza normalkuntza planen aldian-aldiko garapena hobereneratzeko.
Hizkuntza-normalkuntzarako egitamuaren alde horiek zehatz ikertzen jarraitzeko beharra nabaria da, dauden hutsuneak, ahal den neurrian, bete behar baitira eta hizkuntza-normalkuntzarako egitamua hobeki ulertu eta ezarri behar baita.
Hori horrela, 1/1995 Dekretuak, urtarrilaren 3koak, Euskal Autonomi Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena, eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituenak dioenarekin bat etorriz, honako hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak ikertzeko, 2000-2001erako bi bekatarako deialdia onartzea, baita aurreko deialdietan emandako bekak berriztatzeko arauak onartzea ere, Ebazpen honen I. Eranskinean jasota dauden oinarriekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita egongo da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 13a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
I. ERANSKINA HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEKO IDAZKARI NAGUSIAREN EBAZPENARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN HIZKUNTZA NORMALKUNTZARI BURUZKO GAIETAN IKERTZEKO BI BEKA BERRITARAKO DEIA EGITEN DUENARENA ETA AURREKO DEIALDIAN EMANDAKO BEKAK BERRIZTATZEKO ARAUAK ONARTZEN DITUENA.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Beken helburua.
Beka hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio publikoetako hizkuntza-normalkuntzarekin eta nagusiki administrazio horietako euskararen erabilerarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-egitasmoak bideratzea, doktorego-tesi bat burutzera bideratuko direlarik.
Bigarrena.– Beken ikerlanak egiteko tokiak
Beken eginkizunetarako tokiak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein unibertsitatetako -publiko zein pribatutako- departamenduak izango dira.
Hirugarrena.– Beken ezaugarriak
a) Beken iraupena
Urte betekoa, urtero berritu daitezkeela gehienez lau urteko epean, beti ere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusietan diruizendapen egoki eta nahikoak egoteko baldintzapean. Bekaren lau urteen artean ezin da etenik izan, HAEEk balioetsiko dituen arrazoiengatik salbu.
b) Beken zenbatekoa eta ordaintzeko modua.
Bekaren zenbatekoa urtean 1.720.000 PTA (Euro 10.337,41) gordinekoa da. Hiru hilabetean behin ordainduko da, beti ere aurretik. Hala ere, azken ordainketa honela egingo da: 330.000 PTA (Euro 1.983,34) hiruhilabetearen hasieran eta 100.000 PTA (Euro 601,01) bederatzigarren oinarriko e) idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztutakoan.
Autonomia Erkidegoko Administrazioak bekadunak aseguratu egingo ditu istripu izateko, elbarritzeko edo hiltzeko arriskuen aurka.
Hirugarren zikloko kurtsoetan matrikula egiteko gastuak ere ordainduko zaizkio bekadunari matrikulazio horri dagokion ordainketaren ziurtagiria HAEEan aurkeztu ondoren.
Beste laguntza osagarri bat ere izango dute, 200.000 PTA (Euro 1.202,02) artekoa, ikerketa-egitasmoak sortutako ikerketa-gastuetarako, bibliografiarako edo bekadunaren prestakuntzari dagozkion bestelako gastuetarako, hala nola, bilera eta kongresuetara joateko, beste ikerketa-zentruetan edo Espainian edo atzerrian hizkuntza-normalkuntzaren antzeko prozesuak burutzen ari diren beste administrazio publikoetan egonaldi laburrak egiteko, eta abarretarako.
Laguntza hauek ordaintzeko eskabide bat bidali beharko da HAEEra, proiektuaren zuzendariaren onespena, egindako ekintzei buruzko txostena eta egindako gastuen ordain-agiriak bidaliz. Zerbitzuengatikako ordainekin erlazionatutako gastuei dagokienez, Euskal Funtzio Publikoari dagokion araudiaren araberakoak izango dira eta esandako laguntza osagarriaren kontura ordainduko dira.
c) Beste ezaugarri batzuk
Honelako beka bat izatea elkartezina da beste beka bat izatearekin eta, era berean, soldata edo lansaririk kobratzearekin, soldatak edo lansariak bekaduna edozein erakunde zein enpresa publiko edo pribaturekin hitzarmenez edo estatutuz lotuz gero. Bekadunak bestelako finantzaketa-bidea lortuz gero, idatziz jakinarazi beharko dio HAEEri.
Beka hauek emateak eta izateak ez du esan nahi bekadunak unibertsitatearekin, HAEErekin edo beste administrazio publikoarekin hitzarmenezko lotura duenik, ez eta erakunde horiek, beka amaitutakoan, bekaduna akuratzeko konpromisorik hartzen dutenik ere. Beken onuradunak ezin izango dira INEMeko bulegoetan izena emanda egon enplegua eskatzeko, ez eta langabezi laguntza kobratu ere.
Bekadunak egitasmoaren lanean baino ezin izango du jardun. Agiz kanpoko kasuetan bakarrik onartuko da bekaduna irakaskuntza-lanetan aritzea ikerketa burutzen ari den unibertsitate-sailean. Kasu horietan, baimenaren eskabidea egiteko, idazki bat aurkeztuko da arrazoiak azalduz; bertan bekadunak, egitasmoaren zuzendariak eta sailaren zuzendariak izenpetuko dute, eta ondoren aipatzen diren baldintzak beteko direlako konpromisoa agertuko da: 1) Bekaduna ez da hitzarmenez lotuko lankidetzan ari den erakundearekin. 2) Astean ez ditu lau eskola-ordu baino gehiago izango. 3) Ez da atzeratuko egitasmoaren garapen normala.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, behin ikerketa-lana edo doktorego-tesia bukatuta, horien argitalpenarako laguntza eskeini ahal izango du, dagokionean ezar daitezen modu eta baldintzen arabera, beti ere honetarako diruizendapen egoki eta nahikoa baldin badago.
Laugarrena.– Eskabide-egileen betekizunak.
Hauetako bekaren bat lortu nahi duenak honako betekizun hauek bete behar ditu:
a.– Goi-mailako unibertsitate-titulu baten jabe izatea, titulu hori lortzeko ikasketak 1997ko ekainean edo hortik aurrera bukatu dituelarik.
b.– EGAren jabe izatea.
Bosgarrena.– Eskabideak.
Araututako eskabide-orria (II Eranskinekoa) bete eta HAEEra bidali beharko dute eskabide-egileek, ondoren aipatzen diren agiriekin batera:
a) Egiaztagiri akademiko osoa. Jatorrizkoa edo jatorrizkoaz egiaztatutako fotokopia, eta hiru kopia.
b) Curriculum vitae. Lau ale.
c) Dagokion unibertsitate-saileko zuzendariaren gutuna; bekaduna, beka lortuz gero, proposatutako ikerketa egiteko sail horretara joan daitekeela onartuko du bertan. Jatorrizkoa eta hiru kopia.
d) Egitasmoaren zuzendariaren gutuna (doktore-maila izan behar du); proposatzen den ikerketa-egitasmoaren zuzendaritza onartuko du bertan. Jatorrizkoa eta hiru kopia.
e) Egin nahi den ikerketa-egitasmoari buruzko txostena; bertan, ahal delarik, hurrengo puntuak zehaztuko dira: egitasmoaren laburpena, aurrekariak, erdiko eta azken helburuak, metodologia eta gutxienez lehenengo urte osorako plangintza. Gehienez hamar orrialdekoa izango da. Lau ale.
f) Bekaduna sartuko den taldeak eta bereziki zuzendari izango duenak azken bost urtean egin dituzten lan zientifikoei buruzko argibideak; egin dituzten edo egiten ari diren ikerketa-egitasmoak aipatuko dira (dirubidearen iturria eta zenbatekoa zehaztuz), bai eta argitalpenik garrantzizkoenak eta egin dituzten edo egiten ari diren doktorego-tesiak. Lau ale.
g) EGAren fotokopia.
h) EAEn 2000ko urtarrila baino lehen erroldatuta dagoela frogatzen duen egiaztagiria. Jatorrizkoa.
i) Nortasun-agiriaren bi fotokopia.
j) Zinpeko adierazpena; soldatadun lanik edo beste bekarik ez duela, enplegua eskatzeko INEMeko bulegoetan izena eman ez duela eta langabezi laguntza kobratzen ez duela adieraziko da bertan.
Eskabide-orria, gainerako agiriak eta ondorengo eskutitzak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundera bidaliko dira. Hona hemen HAEEko helbideak:
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Errekalde zumar-kalea 18, 1 48009 Bilbao.
Prim, 7 - 20006 Donostia-San Sebastián.
Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, 38.4 artikuluan zehazten dituen bestelako bideez ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
Eskabideak aurkezteko epea Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik egutegiko 30 egunekoa izango da.
Eskabideren edo agiriren batek oinarri hauetako laugarren eta bostgarren oinarrietan eskatutakoa betetzen ez badu, esandako 30/1992 legearen 71. artikuluan ohartemandakoari jarraiki, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak hamar eguneko epean akatsak konpondu edo beharrezko agiriak aurkez ditzatela eskatuko die eskabide horien izenpetzaileei. Horrela egin ezean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak -azaroaren 26ko 30/1992 Legeak- 71.1 artikuluan dioenari lotuko zaio.
Seigarrena.– Esleitzeko modua.
Bekak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenez esleituko dira, 2000ko azaroaren 30a baino lehenago, hautaketa egiteko eratuko den batzordearen proposamenez. Batzorde hori Hizkuntza Politikarako Sailordetzako titularrak edo haren ordezkoak, HAEEko Idazkari Nagusiak, HAEEko Euskararako Zuzendariordeak eta HAEEko Euskalduntze Zerbitzuburuak osatuko dute. HAEEko Euskararako Zuzendariordetzako pertsona bat idazkari izango da, hizpidea eta hautespidea dituelarik. Era berean, batzordearen proposamenez bekak eman gabe gera daitezke.
Esleipen-proposamena, eskabideetan agertzen diren merituen balioespenean oinarrituko da.
Batzordeak, egoki iruditzen bazaio, kontsultak egin eta eskabide-egileak elkarrizketatu ditzake merituak ebaluatzeko.
Edozein moduz, baliospena egiterakoan kontuan hartuko diren alderdiak ondoren aipatzen direnak izango dira:
Eskabide-egilearen espediente akademikoa eta curriculum vitae: 10 puntu.
Proposatutako ikerketa-egitasmoaren kalitatea, interesa eta egingarritasuna, eta oinarri hauetako lehen puntuan jasotzen diren interesezko gaiekin zenbateraino egokitzen den: 20 puntu.
Deialdi honetan proposatzen diren gaien inguruan ikerketa-egitasmoaren zuzendariak eta taldeak egin dituzten lan zientifikoak: 10 puntu.
Kasuari hala badagokio, eskabide-egileari egindako elkarrizketaren baliospena, elkarrizketa egin bada: 10 puntu.
Zazpigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendariaren ebazpenaren aurka, doakienek, gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote organo emaleari edo Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik kontatzen hasitako hilabeteko epearen barruan, esandako 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan esaten denaren arabera.
Zortzigarrena.– 2000ko azaroaren 30a igaro eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendariak berariazko ebazpenik hartuko ez balu, erabaki gabeko eskabideak baztertutzat emango dira, lehen esandako 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan zehazten diren ondorioetarako, Lege honek Administrazioari berariaz erabakitzeko ezartzen dion derrigortasunaren kaltetan gabe.
Bederatzigarrena.– Onuradunen betebeharrak.
Honako hauetarako konpromisoa hartzen du bekadunak:
a) Dagokion Unibertsitate-Sailean 2001eko urtarrilaren lehen astean laneratzea. Laneratze horren egiaztagiria saileko zuzendariak eta ikerketa-egitasmoko zuzendariak izenpetuko dute eta laneratu den egunetik hamar egun igaro baino lehen HAEEra bidaliko da.
Geroago laneratzeko baimena kasu berezietan baino ez da emango eta atzerapen hori ezin izango da luzatu bi hilabetez baino denbora gehiagoz. Denbora hori berreskuraezina izango da ondorio guztietarako. Horrelako kasuetan, laneratzeko atzerapena baimentzen duen eskabide-orria bidali beharko da, zergatiak zuzenak direla behar bezala azalduz eta ikerketa-egitasmoaren zuzendariaren oniritziarekin.
b) Bekaren zeregina egiteko laneratu den unibertsitateko arauak betetzea, lan-egitamua onuraz betetzen duelarik. Egitasmoa euskal administrazio publikoen lokaletan burutu behar diren aldietan, era berean beteko ditu bekadunak bertako arauak.
c) Bekak irauten duen bitartean, egitasmo-zuzendaria bera izatea; aldatzeko, HAEEk berarizko baimena eman beharko du.
d) Gehienez ere 10 foliokoa, bidaltzea ekainaren azkeneko astean aurreko seihilabetean egindako ekintza akademiko eta ikerkuntzazkoen berri emanez eta egitasmoaren zuzendariaren oniritziarekin.
e) Bekaldiaren urte bakoitzaren azaroaren 10a baino lehenago, honako agiri hauek bidaliko ditu:
e.1) Beka berriztatzeko eskabide-orria, bekaren laugarren urtean izan ezik.
e.2) Beka-aldiko azken urtea egindako jarduera akademiko eta ikerkuntza-lanak jasotzen dituen txostena (gehienez hamar orrialdekoa); bekadunak kalifikazio akademikoak baldin baditu, txostenari erantsiko zaizkio. Egitasmoaren zuzendariaren oniritzia izan beharko du.
e.3) Hurrengo urterako lan-egitamuari buruzko txostena (gehienez bost orrialdekoa), egitasmoaren zuzendariaren oniritzia duelarik horrek ere. Helburuen zehaztapena, metodologia eta denborazko plangintzaren eskema jaso beharko du. Agiri hau ez da bidali behar bekaren laugarren urtean.
e.4) Ikerketa-egitasmoaren zuzendariak izenpetutako isileko txostena, gutunazal itxi batean joango da eta bekadunaren jardueren, aurrerapenen eta hurrengo urteari begira dituen asmoen berri emango du.
f) Beka amaitu eta hurrengo hilean ikerketa-lan osoa eta haren emaitzak jasotzen dituen bukaerako txostena aurkeztea, egitasmoaren zuzendariaren oniritziarekin. Lanaren emaitzak argitaratu badira, argitalpen horien separatak edo kopiak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari bidali beharko zaizkio."
g) HAEEk eskatzen dionean, bekadunak egitasmoaren garapenaren berri emango dio elkarrizketa bidez.
h) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, bere jardunbidea hobeto burutzeko eskatzen badu, ikerketa-egitasmoarekin zuzenean erlazionatuta dauden alderdiei buruzko ikerketa edo azterketak ematea, ikerketa-egitasmoaren garapenean garrantzizko atzerapena eragiten ez badu.
i) Ikerketa-egitasmoa dela-eta idazten diren artikulu eta bestelako argitalpen edo komunikazio guztietan Eusko Jaurlaritzak, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen beka baten bidez, finantzatu duela agertaraztea.
Hamargarrena.– Bekarako eskubidea galtzea.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, onuradunak onartutako betebeharrak eta epeak beteko ez balitu edota diru-laguntza bestelako xedetarako erabiliko balu, bekaren dotazioa jasotzeko eskubidea galarazi egin ahal izango da ebazpen bidez, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta legez dagozkien korrituak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko derrigortasuna ere erabaki ahal izango da, dagozkion bestelako ekintzen kaltetan gabe. Esandako zenbatekoak, diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.
Hamaikagarrena.– Aurreko deialdietan emandako bekak berritzea.
Bekak berriztatzea eskatzeko, bederatzigarren oinarriaren e) idatz-zatian zehaztutako agiriak bidali beharko dira Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundera, esandako epe eta moduetan.
Berriztapen hauek, HAEEko zuzendariaren ebazpenez esleituko dira, horien lehen esleipenean parte hartu zuten batzordekide berez osatutako Batzorde baten proposamenez. Honen aurka, zazpigarren oinarrian aipatzen den errekurtsoa jarri ahal izango da.
Proposamena, ebazpen honetan bekadunei eskatzen zaizkien agirien balioespenaren eta jarritako erizpideen arabera egingo da. Batzordeak, egoki iruditzen bazaio, agiriok ebaluatzeko kontsultak egin ahal izango ditu.
Hamabigarrena.– Ebazpen honetan jaso ez den guztiari dagokionez, lehen esandako 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da.
III. ERANSKINA
ESKABIDE-ORRI NORMALIZATUA
EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN HIZKUNTZA-NORMALKUNTZARI BURUZKO GAIETAN IKERTZEKO BEKAK
NORBERAREN ZEHAZTASUNAK:
ABIZENAK
IZENA
NAN .......................................... JAIOTEGUNA ADINA
HELBIDEA: Kalea, Zk.a, solairua
POSTA-KODEA
HERRIA TF.
IKASKETA-TITULAZIOA
IKASKETEN AMAIERA EGUNA
UNIBERTSITATEA
EGITEKO EGITASMOAREN IZENA
EGITASMOAREN ZUZENDARIA
IZEN ABIZENAK
TITULAZIOA
POSTUA/KARGOA
BEKA-EGINKIZUNETARAKO TOKI NAGUSIA
UNIBERTSITATEA
FAKULTATEA
SAILA
ESKEGILEAREN BANKU-ZEHAZTASUNAK
BANKUA
SUKURTSALA (POSTA HELBIDEA)
KONTU KORRENTEAREN ZK.A
ESKEGILEAREN IZENPEA