182. zk., 2000eko irailaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4087
170/2000 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Errenteriako Orereta Kultur Elkartea onuragarria dela aitortzeko dena.
Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. artikuluan jartzen duenez, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duten elkarteei onuragarritasun aitormena eman ahalko zaie, inskribatuta baldin badaude.
Lege horren babesean, Errenteriako Orereta Kultur Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez, erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, hezkuntza, kultura, eta kirolaren alorretan eta euskara sustatzen burutzen dituen ekintzak direla-eta.
Elkarteak, 1968an sortu zenez geroztik, kultur ekintza eta euskera sustatzeko ekintza ugari burutu du, eta bereziki, gogor jardun du irakaskuntzan Orereta Ikastola ikastetxearen bitartez. Ekintzokin merezitako ospea lortu du, eta alor horietan eskumenak dituzten instituzio eta erakunde guztiek aitortu egin diote burututako lana.
Lege horren 22. artikuluan agindutakoaz bat etorriz, onuragarritasun aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, arloa dela-eta kasuan kasuko sailek proposatuta, eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek txostena eman ondoren. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, aipatu elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Kultura sailburuak elkarrekin proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 1ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Errenteriako Orereta Kultur Elkartea, Bazkunen Errolda Nagusian AS.P.G.00396 zenbakiaz inskribatua baitago, onuragarria dela aitortzea, uste baitugu bere jarduerekin Euskadiko interesen alde egiten duela.
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 artikuluan jasota daudenak.
Donostia-San Sebastiánen, 2000ko irailaren 1ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.