146. zk., 2000ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3414
EBAZPENA, 2000ko uztailaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, José Antonio Vázquez García jauna «Medikuntza» jakintza-arloan unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 1999ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez egin zen (maiatzaren 21eko «Estatuko Buletin Ofiziala»).
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1999ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakaslegoan plazak betetzeko (maiatzaren 21eko «Estatuko Buletin Ofiziala»). Lehiaketa epaitu behar zuen batzordea Errektoregoaren 2000ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez izendatu zen (2000ko martxoaren 10eko «Estatuko Buletin Ofiziala»). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak dioena 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuak bete egin dituela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko batzordeak egin duen proposamena jasota,
Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitateko katedradun izendatzea erabaki du: José Antonio Vázquez García jauna, NAN-zk. 1.033.770, jakintza-arloa: «Medikuntza», saila: «Medikuntza».
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.
Leioa, 2000ko uztailaren 1a.
ERREKTOREA.
E. E. (96-11-5eko Ebazpena, 1997ko otsailaren 13ko «Estatuko Buletin Ofiziala»)
Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.