Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2000ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
2500

LEHIAKETA PUBLIKOA, Elgoibarren babes ofizialeko 120 etxebizitzaren itunpeko sustapena egiteko dena.

OINARRI-ARAUAK

I.– Xedea.–

Elgoibarren (Gipuzkoa), Urruzuno Sektorean, 1 Eremuko P.R.1.A. partzelan babes ofizialeko 120 etxebizitza sustatu eta eraikitzeko III Oinarrian zehaztutako onurak, lehiaketa bidez, esleitzea da deialdi honen helburua.

II.– Sustapenaren xehetasunak

A) Lurraren ezaugarriak

Elgoibarko 1 Eremuan dagoen Urruzuno Egoitzatarako Sektoreko partzela, luzanga, 4.409 m.2 azalera daukana, eta muga hauek dituena: iparraldean, trenbidetik bereiziaz, tokiko bide-sarea; hegoaldean, E.D.P.1 eta E.D.P.2 izeneko irakaskuntza publikorako ekipamenduetarako partzelak, eta bai espazio libreetarako lurrak ere; ekialdean, P.R.1.B partzela; eta mendebaldean, tokiko bide-sarea.

B) Kokapena, azalera eta hirigintza parametroak

1.– Planeamenduan duen kokapena:.

* Urruzuno Sektoreari dagokionez, Elgoibarko Planeamenduko Ordezko Arauen aldakuntza, 1998ko apirilaren 7an behin betikotz onartua

* Urruzuno Sektorearen Plan Partziala, 1998ko apirilaren 7an behin betikotz onartua.

2.– Etxebizitzaren azalera erabilgarria, zenbatetsia: 8.435, 22 m.2

3.– Atxikitako trastelekuen azalera erabilgarria, zenbatetssia: 670,35 m.2.

4.– Atxikitako garajeen zalera erabilgarria, zenbatetsia: 1.956,16 m.2.

5.– Atxiki gabeko garajeen azalera erabilgarria, zenbatetsia: 174,20 m.2.

6.– Merkataritzako lokalen azalera erabilgarria, zenbatetsia: 931,95 m.2.

C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak.

1.– Eraiki beharreko etxebizitzak: 120.

2.– Atxikitako zenbat trasteleku eraiki behar diren: 120.

3.– Atxikitako zenbat garaje eraiki behar diren: 120.

4.– Eraiki beharreko etxebizitzen ezaugarriak:

* Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau teknikoei egokitu eta behin-betiko sailkapena lortu beharko dute, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onartu beharreko burutze proiektuaren arabera.

* Lurrazal-eskubidedunak esleitu egin ditzake sustapen honen zuzendaritza, ikuskaritza teknikoa eta burutze proiektuaren idazketa ere. Eta horretarako, Etxebizitza eta Arkitektoa Zuzendaritzaren onarpena beharko du.

* Bi eratara burutu ahal izango dira lanak, nahiz artezko sustatze-eraikitze sistemaren bidez, nahiz beste eraikuntza-enpresa batek sustatze-eraikitze lan guztiak eginez. Aukeratutako sistema eskaintzan zehaztu beharko da. Lehiatzailearena ez beste eraikuntza-enpresa batek obra osoa egiten badu, eskaintzan enpresa horren nortasuna adierazi eta kontratuaren agiriak aurkeztu beharko dira. Enpresa horiek, halaber, Administrazio Publikoarekin aurrekontu berbereko obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapena (C-2-f)izan beharko dute, eta, bestalde, zergekiko eta gizarte segurantzarekiko euren obligazioak beteak dituztela kreditatu beharko dute.

* Bete beharreko irizpideak kalitateari begira:

– Egurrezko zur-lanak eta/edo zubi termikoa apurtua.

– Etxebizitzetako zoruak: egurra.

– Gela hezeetako zoruak: gresezko baldosak.

– Eskilara eta atarietako zoruak: terrazoa

– Eskilara eta atarietako hormak: estaldura iraunkorra.

– Klimatizazio eta O.U.B.ko instalazioak, gasez hornitutako galdara (gas bideratua edo bildua), zirkuito berogaitzak eta xaflazko radiadoreak.

– Osasunbideak: aparailu guztiekin, bloke bakarreko iturriak eta guzti.

– Sukaldeko altzariak, harrikoa egiteko altzaria eta 4 suko plaka.

* Erakina bukatuta gero, Babes Ofizialeko Etxebizitzen plaka paratu beharko da. Trokela dezan, Lurralde-Ordezkaritzak eskura izan beharko du plaka hori. Trokelatzeren eta paratzearen gastuak sustatzailearen kontura izango dira.

5.– Egin beharreko urbanizazioaren ezaugarriak.

Lehiaketaren ondoriozko esleipendunak egin beharko du urbanizazioa, eraikuntzari buruzko oinarrizko proiektuarekin bat. Urbanizazio horri dagokionez, Baldintza Tekniko eta Juridikoen Pleguko III.3.D idatz-zatian xedatutakoa errespetatu beharko da.

6.– Epeak:

Lehiaketa esleitu eta gehienez ere hilabeteko epearen barruan, lurrazal-eskubidedunak honako eskabide hauek aurkeztu beharko ditu: eraikitzeko udal lizentziarena, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Behin Behineko Sailkapenarena; eta horretaz aparte, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onar dezan, Eraikitze-Proiektua ere aurkeztu beharko du.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen Behin-Behineko Sailkapena ematen denetik harako hilabeteko epearen barruan, lurrazal-eskubidedunak proiektatutako eraikina jasotzeko obrak hasi beharko ditu.

Behin-behineko sailkapena eman eta 24 hilabeteko epearen barruan proiektuaren eraikitze lanak amaitu beharko ditu lurrazal-eskubidedunak, eta horretaz gain, babes ofizialeko etxebizitzen behin-betiko sailkapena eskatu beharko du.

D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak

1.– Esleipeneko edo lehenengo salmentaren gehienezko prezioa, etxebizitzako metro erabilgarriarena: metro karratuko oinarrizko prezioa —deialdi publikoa EHAAn argitaratzen denena indarrean dagoena— 1,2 aldiz.

2.– Lehen eskualdaketako edo esleipeneko gehienezko prezioa, etxebizitzari atxikitakoen azalera erabilgarriaren metro karratuko: metro karratuko oinarrizko prezioa 0,6 aldiz.

3.– Kontrataren aurrekontua, zenbatetsia: 1.047.253.576 PTA (BEZ gabe).

4.– Sustatzaileari metro karratuko emango zaion mailegu kualifikatua: etxebizitza arloko finantza neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoa.

5.– Lehen eskualdaketan etxebizitzak eskuratzen dituztenek bete beharreko baldintzak: Lehen eskualdaketan etxebizitzak eskuratzen dituztenek bete beharreko baldintzez gain hautapen prozesua ere, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak emandako agindu batez zehaztu beharko dira.

III.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak

A.– Azalera-eskubidea sortuko da eta horren ordaina honakoa izango da:

Azalera-eskubidea sortzen duen eskritura publikoa egiten den egunean 1.000.000 pezetako diru-zenbatekoa eta dagokion BEZ ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

B.– Urgazpen teknikorako emango den gehienezko finantzaketa: Eraikuntza-Proiektu Oinarrizkoaren lehiaketa publikoko esleipendunari emango zaio.

IV.– Onurak jasotzeko modua

A) Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduari atxikitako baldintzen pleguan esandakoaren arabera formalizatuko da etxea kokatuko den lurren azalera–eskubidea.

V.– Agiriak eta eskaintzak

Deialdiaren gai den lehiaketa arautzen duten baldintzen plegua eraikuntzaren oinarrizko proiektua eskaintzagileen eskuragarri egongo dira, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Honekin batera ematen den eskaintza-ereduari jarraituz bete behar dira eskaintzak, eta administrazio arloko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriekin batera aurkeztu beharko dira, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusia, 2000ko uztailaren 3an, 13:30etan, Donostia kalean, 1-2.a (Lakua II).

VI.– Eskaintzak irekitzea

Aurkeztutako eskaintzak 2000ko uztailaren 4an, 12:30etan, irekiko dira, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bulegoetan, Donostia kalean, Lakua II Eraikinean, 2 Salan.

VII.– Esleipena

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariak emandako ebazpenaren bitartez, proposamen onenari esleituko zaizkio III oinarrian zehaztutako onurak, edo lehiaketa esleipenik egin gabe itxiko da, betiere baldintzen pleguetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatzaren 25a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO M. ZABALA ZABALA.

ERANSKINA
PROPOSAMEN EREDUA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala