Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2000ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2498

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden I. Eranskinean zerrendatutako Estazio Megalitikoak, banan-banan, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzen dituen prozedurari hasiera emateko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babespean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Lehenengo Eranskinean zerrendatutako Gipuzkoako lurralde historikoaren eremuan dauden Estazio Megalitikoen kultura-interesa kontuan hartuz eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 10. eta hurrengo artikuluen arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– I. Eranskinean zerrendatutako Gipuzkoako lurralde historikoan dauden Estazio Megalitikoak, banan-banan, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko prozedurari hasiera ematea, II. Eraskinean egindako deskripzioaren arabera.

Prozedura honi hasiera emateak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko Legean Sailkatutako Kultura Ondasunentzat aurreikusitako babes-araubidea behin-behinekoz aplikatzea eragingo du.

Bigarrena.– Kokatzen direneko Udalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei honako honen berri ematea: prozedura honi hasiera emateak elementu bakoitzaren eraginpeko aldeetan lur-zatiketak, eraikuntzak edo errausketak egiteko udal-baimenen ondorioak eten egiten dituela, baita dagoeneko eman direnenak ere. Alde horietan ezinbestean eta gerorako utzi ezin daitezken lanak egin behar badira, beti ere, dagokion Foru Aldundiaren baimena eskuratu beharko da.

Hirugarrena.– Indarrean dauden xedapenen arabera elementu bakoitzari dagokion espedientearen izapideak jarraitzea.

Laugarrena.– Sailkatzeko espedienteari hasiera ematen dion Ebazpena interesdunei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eta ondorengo Udal eta erakundeei jakinaraztea: Aia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Antzuola, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Beasain, Beizama, Berastegi, Bergara, Deba, Elduain, Elgoibar, Errenteria, Errezil, Eskoriatza, Ezkio-Itxaso, Gaztelu, Getaria, Hernani, Hondarribia, Idiazabal, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Lizartza, Enirio-Aralar Mankomunitate Batasuna, Oiartzun, Oñati, Orio, Urbiako Partzoneria de, Altzaniako Partzoneria, Segura, Soraluze-Placencia de las Armas, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Zumarraga.

Bosgarrena.– Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horien berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko maiatzaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

I. ERANSKINA
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN
KOKATUTAKO ESTAZIO MEGALITIKOEN
ZERRENDA

1. AIZKORRIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

2. ALTZAINAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

3. ANDATZAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

4. ARALARKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

5. ARATZ-ALSASUAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

6. ATAUN-BURUNDAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

7. BELABIETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

8. BRINKOLA-ZEGAMAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

9. ELGEA-ARTIAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

10. ELOSUA-PLAZENTZIAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

11. ERNIOKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

12. IGELDOKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

13. IGOIN-AKOLAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

14. IRUARRIETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

15. IZARRAIZKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

16. JAIZKIBELGO ESTAZIO MEGALITIKOA.

17. KURUTZEBERRIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

18. MEAGAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

19. MURUMENDIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

20. OIARTZUNGO ESTAZIO MEGALITIKOA.

21. ONYI-MANDOEGIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

22. ORKATZATEGIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

23. OTSABIO-ZARATEKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

24. PAGOETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

25. SATUI-ARROLAMENDIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

26. TXORITOKIETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

27. UDALA-INTXORTAKO ESTAZIO-MEGALITIKOA.

28. URKITAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

II. ERANSKINA
ESTAZIO MEGALITIKO BAKOITZAREN
BAKARREKO DESKRIBAPENA

1.– AIZKORRIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Oñati, Urbiako Partzoneria, Altzaniako Partzoneria.

Monumentuak: 9.

Funtsean Urbian kokatzen bada ere estazio megalitiko hau, bere osagai batzuk erdigunetik aldentzen dira. Gipuzkoako lurralderik altuenak dira, baina bertako trikuharriak 1.100 metro inguruan kokatzen dira, salbuespen batzurekin.

Egun artzaintza jarduera gehien duen eremua da Gipuzkoan eta artzaintza larrez-larre burutzen da.

Maiz agertzen dira eta leku askotan silexko materialak solte, Urbia inguruan garai hartako jardueraren adierazgarri.

9 elementu edo osagai kokatzen ditugu hemen: 5 trikuharri, menhir bat eta hiru tumulu.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak dira:

– Trikuharriak: Aizkorritxo, Artzanburu, Gorostiaran Mendebaldea, Kalparmuñobarrena eta Pagobakoitza.

– Tumuluak: Gorostiaran Ekialdea, Malla eta San Adrian.

– Menhirra: Zorrotzarri.

2.– ALTZANIAKO ESTAZIO MEGALITIKOA

Udalerriak: Altzaniako Partzoneria, Idiazabal, Zegama, Segura.

Monumentu kopurua: 9.

Alde batetik Ursuaran eta Oria ibaiek eta beste aldetik Otzaurte eta Altzania ibaiek mugatutako estazioa da. Lurra hareharria da eta 800 metro inguruan kokatzen da, 9 monumentu megalitiko biltzen dituelarik bertan.

Estazio honetakoak dira ondorengo monumentu megalitikoak:

– Trikuharriak: Bidaarte I, Garagarza, Otsaarte, Tartaloetxeta, Trikamuñoota eta Zoroztarri, Atxuko Aldai eta Etxegarate.

– Tumulua: Bidaarte II.

3.– ANDATZAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Aia, Andoain, Donostia-San Sebastián, Usurbil, Zizurkil.

Monumentu kopurua: 10.

Estazio megalitiko hau 10 monumentuk osatzen dute, denak trikuharriak direlarik Andatza IIIko kutxa izan ezik. Beraien altuerak txikiak dira, itsasotik gertuago dagoen kokapen bati dagokion moduan. Kokatuta dauden lurraren materiala hareharrizkoa da.

Trikuharrietako batzuetan eskabazioak burutu dira, materiale litiko interesgarria lortuz.

Estazio honetakoak dira ondorengo monumentu megalitikoak:

– Trikuharriak: Andatza I eta II, Arkutxa, Belkoain, Karramiolotz, Loatzu I eta II, Olaiko eta Zarateko Benta.

– Kutxa: Andatza III.

4.– ARALARKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Ataun, Amezketa, Enirio-Aralarko Mankomunitatea, Zaldibia.

Monumentu kopurua: 33.

Trikuharriak edukitzeari dagokienez mendirik garrantzitsuena da. Gaur egun Gipuzkoako artzantza gunerik aberatsena da. Hemen aurkitu zen 1879an gipuzkoar lehen trikuharria eta hemen burutu ziren baita ere multzo megalitikoen lehen eskabazioak. Estazio honetan daudenetako zati haundi bat Nafarroako muga administratiboan aurkitzen da, nahiz eta gipuzkoar lurretan zenbateko haundi bat ere badagoen.

Estazioko megalito kontzentrazio haundiena mendiaren mendebaldeko eremuan agertzen da, hogeiren bat elementu direlarik bertan.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Aranzadi, Argarbi, Arraztarangaña, Ausokoi, Ausokoi II, Erremedio, Igaratza iparra eta hegoaldea, Jentillarri, Labeo, Matxitxane, Txotxeta, Uelogoena iparra eta hegoaldea, Uidui, Uidui II, Urritza eta Zearragoena.

– Tumuluak: Igaratza, Larrondo, Pagabe I eta II, Pontoa I, II, III eta IV.

– Menhirrak: Arrubi, Atauru Gañe, Igaratza III, Irazustako Lepoa, Jentillarri, Saltarri eta Supitaiz.

5.– ARATZ-ALSASUAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Altzaniako partzoneria.

Monumentu kopurua: 1.

Estazio honetan Arrobigañako trikuharria soilik dago.

6.– ATAUN-BURUNDAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Ataun, Idiazabal.

Monumentu kopurua: 14.

Idiazabaldik Lizarrauztira iristen den mendia da Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga eratuz. Luzetarako proiekzio eremu haundi bat izan arren ez du inoiz 1000 metrotik gorako kotarik lortzen. Sailkatzeko elementu kopurua 14koa bada ere, estazio hau egoki adierazteko Nafarroako mugetan beste hainbat monumentu daudela kontutan hartu behar da, mendi honek lurraldearen eraketan izan duen garrantzia erakusten duelarik, hain zuzen ere, Gipuzkoa Burundarekin lotzen duen hainbat bidek zeharkatzen baitu.

Lurra hareharrizkoa da.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Aitxu, Argonitz, Balenkaleku hegoaldea, Bernoa, Igartza mendebaldea, Intxusburu, Larreluze, Muñaan, Napalatza, Urrezulko Armurea eta Atxurbi.

– Tumuluak: Igartza ekialdea, Praalata eta Unanabi.

7.– BELABIETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Villabona, Elduain.

Monumentu kopurua: 8.

Berastegi Tolosarekin elkartzen duen katean sortzen da, hain zuzen ere, Ipuliñotik Uzturreraino doan eta San Lorenzo, Urdelar eta Belabietatik igarotzen den katean. Katearen ia puntu batek ere ez du lortzen 900 metroko altuera. Estazio honetako monumenturik gehienak mendi lepoetan kokatzen dira, bat ezik, zeina mendi gailurrean kokatzen baita. Mendiaren hareharrizko guneetan kokatzen dira monumentu guztiak.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Basaburu, Belabieta Txiki, Loa, Onddolar I eta II.

– Tumuluak: Itxupeaka, Loa I eta Moa.

8.– BRINKOLA-ZEGAMAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Zegama, Zerain.

Monumentu Kopurua: 4.

Aizkorriren iparraldetik irteten den adaska txiki batean kokatzen da, Brinkola auzoa eta Zegamaren artean, hauek estazio honi izena emanaz. Estazio honetak monumentuak , orotara lau, 800 metrotik gora garatzen dira.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharria: Oamendi.

– Tumuluak: Irumugarrieta eta Txoritegi.

– Kutxa: Irumugarrieta II.

9.– ELGEA-ARTIAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati.

Monumentu Kopurua: 10.

Altueran berdintsua den mendilerro bat da, gehieneko maila desberdintasuna 400 metro eskasekoa delarik. Estazio hau osatzen zuten hainbat elementu deseginda aurkitzen dira lurberritze edo baso pistak direla eta. Lehen 12 zenbatzen baziren ere, orain 10 soilik dira mantentzen diren monumentu megalitikoak.

Arlabango mendatetik sortu eta bere izeneko menditik Artiaraino doan mendikatean kokatzen da, Gipuzkoako hegoaldeko muga eratuz eta beste kate eta beste estazio batzurekin elkartuz lurraldearen ekialdean.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Artaso eta Elgea I.

– Tumuluak: Alabitarte, Deguria I eta II, Elgea II, Gallerdi eta Isikoaitza.

– Menhirrak: Mugarriaundi eta Mugarriluze.

10.– ELOSUA-PLAZENTZIAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Antzuola, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Soraluze.

Monumentu Kopurua: 15.

Zumarragako Irimotik Maltzaga eta Soraluzeraino iristen den mendilerro bat da Elosua eta Agerreburutik igarotzen delarik. Eremu honetan zenbait elementu ez badaude zehaztuta ere, hogeiren bat megalito daude bertan, trikuharri eta tumuluak zenbatuz. Lur hauen izaera, Deba eta Urolako aranen arteko zeharbide bezala, historian zehar nabaria izan da, beste maila batzutan monumentu megalitikoekin edo hauen ingurunearekin erlazionaturik orain gutxi arte burututako hileta errituak ere ezagutzen direlarik.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Agerreburu, Aitzpuruko Zabala, Atxolin, Iruiya, Irukurutzeta eta Keixetako Egiya hegoaldea.

– Tumuluak: Aizkoin, Atxolin Txiki, Keixetako, Keixetako Egiya iparraldea, Kutzebakaar, Maurketa, Naasiko Goena, Pagobedeinkatu, Trekutz eta Gizaburua.

11.– ERNIOKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Aia, Alkiza, Asteasu, Errezil.

Monumentu Kopurua: 6.

Hiru tumulu eta beste hainbeste trikuharrik osatzen dute estazio megalitiko hau. Litologikoki kareharria da, baina trikuharrietako batzuk hareharrizko lurren mugetan daude, bere konposaketaren testigantza emanaz.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Otagain, Zaingo Bizkarra eta Zaingo Ordeka.

– Tumuluak: Belanburu, Itxurain eta Munain.

12.– IGELDOKO ESTAZIO MEGALITIKOA

Udalerriak: Donostia-San Sebastián, Orio, Usurbil.

Monumentu Kopurua: 9.

Igeldoko trikuharriz osatutako estazioa 10 monumentuk osatzen dute. Beraien desberdintasunak berebiziko interesa ematen die, trikuharriz, tumuluz eta bi harrespilez osatuta dagoelarik Piriniar gune geografikoei dagokien bezala. Guzti hori Kontxako Badiatik Oriora doan kostaldeko katean dago. Tertziario aroko hareharriz osatutako lurra da.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Aitzazate, Arrobizar eta Iturrieta.

– Tumuluak: Tontortxiki I, II, III eta IV.

– Harrespilak: Aitzazate eta Mendizorrotz I.

13.– IGOIN-AKOLAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Astigarraga, Donostia-San Sebastián, Errenteria, Hernani.

Monumentu Kopurua: 14.

Estazio hau elementu multzo zabal batek osatzen du. Altuera gutxiko mendi bat da. Aitzbitarteko kobetatik Hernaniko Fagollagara iristen da. Egun pinu landaketak azalera haundia estaltzen badu ere, honek azpian historian zehar eremu horretan gailena izan den artzantza jarduera ezkutatzen du. Estazio honetako zenbait osagaik oso kontserbazio-egoera ona agertzen dute.

Lurraren konposaketa hareharrizkoa da.

Estazio hau ondorengo monumentu megalitikoz dago osatua:

– Trikuharriak: Akolako Lepua I eta II, Arritxieta, Igoingo Lepua I eta II, Landarbaso I, II, III, IV, V eta VI, Sagastietako Lepua I eta II.

– Menhirra: Langagorri.

14.– IRUARRIETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Azkoitia, Zumarraga.

Monumentu Kopurua: 8.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Iruarrieta, Iruarrieta I eta II.

– Tumuluak: Aantzetako Gaña, Arzabal, Elorrieta, Oleta eta Pagobakarra.

15.– IZARRAIZKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Azkoitia, Deba, Zestoa.

Monumentu Kopurua: 3.

Estazio honetan hiru elementu ezagutzen dira, denak altuera txikian agertzen direnak, 600-700 metrotan, 1.000 metroko altuera gainditzen duen mendikate honetan. Mendi-lepoetan aurkitzen dira kareharrizko lurretan.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Tumuluak: Marikutx I eta II.

– Menhirra: Arluze.

16.– JAIZKIBELGO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Hondarribia.

Monumentu Kopurua: 4.

Gipuzkoako iparrekialdean dago, Pasaiatik Higerrera doan mendian. Estazio hau osatzen zuten monumentuetako batzuk desagertu badira ere, oraindik interesgarriak diren hiru trikuharri eta harrespila bat gelditzen dira. Estazio hau hareharritan kokatzen da balio absolutoak kontutan hartuta kota oso altua ez duen leku batean, itsasoarekiko duen urbiltasunagatik.

Kate honetan bertan beste hainbat leku dagoela adierazi beharra dago silexko aztarnak dituztenak aurkikuntza maila haundiaren adierazgarri, gaur egun oso gizatiartuta dagoen gune batean.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Iskulin, Jaizkibel III eta IV.

– Harrespilak: Jaizkibel II.

17.– KURUTZEBERRIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Eskoriatza.

Monumentu Kopurua: 3.

Zenbait ikerlanek Elgea-Artiako estazioaren barruan sartzen dute, nahiz eta azken urteotan burututako ikerketa eta lan arkeologikoen bidez berak bakarrik estazio bat osatzen duela kontuan hartzera iritsi diren. Monumentu megalitikoak espoloi batean aurkitzen dira, menditik hasi eta iparraldeko norabidean Kurtzeberrira iritsi arte honen mendebaldeko magalean hiru tumulutako multzoa agertuz, harearrizko lurrean eta 600 eta 700 metro arteko altueran.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Tumuluak: Asuntzeta ekialdea, mendebaldea eta Puntiaga.

18.– MEAGAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Getaria.

Monumentu Kopurua:1.

Estazio honetan Arriaundi Ieko tumulua dago soilik, bere garaian Arriaundi II bezala izendatutako tumulua gaur egun desagertuta baitago.

19.– MURUMENDIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Beasain, Beizama, Ezkio-Itxaso.

Monumentu Kopurua: 7.

Mandubiatik Bidaniako eremura Murumendi zeharkatuz iristen den katean aurkitzen da. Hemen 8 monumentu megalitiko kokatzen dira, 4 tumulu eta beste hainbat trikuharri. Tumuluetatik batzuk, konkretuki Basagaingoa jadanik desagertua dago.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Larrarte, Maramendi iparra eta hegoaldeaa, Trikumuttegi eta Mandubi Zelaia.

– Tumuluak: Trikuaizti I eta II.

20.– OIARTZUNGO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Oiartzun.

Monumentu Kopurua: 13.

Gehienez ere harrespilez osatutako estazio bat da, kopuru haundia delarik, hauetatik zenbait gainjarritako harrespilak direlarik, hauetako batzuk multzoaren barruan menhir bat dutelarik. Lurraren izaera bikoitza da, granitozkoa eta kareharrizko gunez osatua.

Estazioa Oiartzun inguruan hasten da, bertatik Bianditzeraino igoz.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Harrespilak: Arritxulangaña, Arritxurrieta, Basate, Egiar, Elorritako Gaña, Errenga, Kauso I, II, Munerre, Oianleku iparra, hegoa eta Urkullu Txiki Egia.

– Trikuharria: Gainzabal.

21.– ONYI-MANDOEGIKO ESTAZIO MEGALITIKOA

Udalerriak: Andoain, Berastegi, Elduain, Urnieta, Hernani.

Monumentu Kopurua: 20.

Estazio hau kokatzen den katea Onyiren gailurrean sortzen da Hernanin, gero Etenetara zuzentzen delari Adarratik eta puntu honetan gira eginez Mandoegi eta Urepeleraino. Leizaran eta Urumea aranak banantzen ditu. Urepelen 1.000 metro lortu arte igotzen da.

Kate horren zati bat, eta baita estazio megalitikoaren zati bat, Nafarroako lurretan dago.

Brontze-aroko historiaurreko elementuen banaketa geografikoan zedarri bat da, hau izanik mendebaldeko muga, garrantzirik gabeko salbuespen batzuk ezik, piriniar eremuan hain maiz agertzen diren kromletx hedadurena. Hamarka hauetako elementuz hitzegin daiteke, besteekin elkarturik megalitismoak aurkez dezaken tipologia multzo eratzen dutelarik. Lurraren oinarrizko konposaketa hareharrizkoa da eta kuartzitaren bat aurkezten du.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Aballarri, Altxista, Otsolepo eta Pozontarriko Lepoa.

– Harrespilak: Altxista, Arleorko Zabala, Elurzulo, Eteneta I eta II, Etzela, Etzela mendebaldea, Etzelako Arritxuriak, Ezioko Soroa, Ezioko Tontorra, Mulisko Gaina, Tximistako Egia eta Unamene eta Amunola.

– Menhirra: Usobelartza.

– Kutxa: Onyi.

22.– ORKATZATEGIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Oñati.

Monumentu Kopurua: 5.

Elgeako menditik iparralderuntz irtetzen den espoloi bat da. Geologikoki Kurtzeberriko estazioa hartzen duen espoloi bera bada ere, paisaia mailak bereizten ditu. Estazio honek 4 tumulu eta trikuharri bat ditu.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Urtapotolueta I. Tumuluak: Aitzgain, Linatza, Urtao eta Urtapotolueta II.

23.– OTSABIO-ZARATEKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Altzo, Gaztelu, Tolosa.

Monumentu Kopurua: 3.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Añi eta Otsabio.

– Tumulua: Pagoaundi.

24.– PAGOETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Aia.

Monumentu Kopurua: 9.

Estazio honetan 9 elementurekin topatzen gara, gehienak tumuluak, Olartetako trikuharria ezik. Estazio hau Erniokoaren jarraipena da, geografikoki horrela delarik baita ere. Lurzoruaren konposaketa litologikoa kareharrizkoa da.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharria: Olarteta.

– Tumuluak: Arreta, Murugil I eta II, Saberriko Haitzak, Urruztume I, II, III eta IV.

25.– SATUI-ARROLAMENDIKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Antzuola, Legazpi, Oñati.

Monumentu Kopurua: 4.

Legazpi inguruan dago Deskarga eta Udana artean. Litologikoki hareharrizkoa da eta bertan kokatzen dira estazio honetako 4 megalitoak.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Tumuluak: Arrolamendi I, II, III eta Jentiletxe.

26.– TXORITOKIETAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Astigarraga, Errenteria.

Monumentu Kopurua: 4.

Menhir eta trikuharri multzo bat da. Gipuzkoako altuera gutxieneko estazio megalitikoa da, 275 metroko maila-kurba baino beherago. Lurzorua Behekretazikoko kareharrizkoa da, nahiz eta triasikoko kareharrizkoa izan monolitoa. Hurbilen dauden era honetako lurzoruak aurkitzeko estazioaren kokalekutik ordu beteko bidea egin behar da, berez horrek berak interes historikoa izanik.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Trikuharriak: Aitzetako Txabalakoa eta beste bi oraindik izendapen berezirik gabeak, aurrekoaren inguruan daudenak.

– Menhirra: Txoritokieta.

27.– UDALA-INTXORTAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerriak: Bergara.

Monumentu Kopurua: 5.

Kanpanzartik Angiozar ingurura doan eremuan aurkitzen dira estazio honetako trikuharriak. Hareharrizko lurrean daude. Hasiera batean sei monumentu ezagutzen badira ere, beraietako bi desagertutzat ematen dira, ziurrenik ere bere deseginketagatik.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

– Tumuluak: Goinzari Zelaia, Irutontorreta III, Lasartegain, Tranpaluarri eta Imitxarritxa.

28.– URKITAKO ESTAZIO MEGALITIKOA.

Udalerria: Lizartza.

Monumentu Kopurua: 1.

70. hamarkadaren erdialdean aurkitua, trikuharri soil bat besterik ez du estazio honek, Axurdariokoa. Araxes eta Orexako sakanetik sortzen den errekaren artean kokatzen da. Kareharrizko gune batean dago, 500 bat metroko altueran, hau ez delarik oso haundia modu horretako elementuentzat.


Azterketa dokumentala