Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
750

IRAGARKIA, Francisco de Ibero Institutuaren lehendakari Juan María Elizalde Zinkunegi jaunari Irungo (Gipuzkoa) Urdanibia Jauregia Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistrotik ateratzea ebazten duen urriaren 5eko 344/1999 Dekretua jakinarazteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera ondoren azaltzen den Dekretuaren jakinarazpena egiten saiatu ondoren, ezinezko gertatu da berau burutzea, ondorioz, goian aipatutako Legearen 59.4 artikuluan xedatuaren arabera iragarki hau argitaratzen da.

Espediente zk.: 99/17. Irungo (Gipuzkoa) Urdanibia Jauregia Sailkatutako Euskal Kultura Ondasunen Erregistrotik ateratzekoa.

Interesatua:

Juan María Elizalde Cincunegui, Francisco de Ibero Institutuaren lehendakaria.

Azken helbidea: Bizkaia pasealekua, 17. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

EBATZI DUT:

Francisco de Ibero Institutuaren lehendakari Juan María Elizalde Cincunegui jaunari Irungo (Gipuzkoa) Urdanibia Jauregia Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistrotik ateratzea ebazten duen urriaren 5eko 344/1999 Dekretua jakinaraztea. Aipatu Dekretuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenetik du eragina (1999ko urriaren 20ko EHAA, 201. zka.) eta bide administratiboari amaiera ematen dionez, bere aurka Gobernu Kontseiluaren aurrean aukerako berraztertzeko errekurtsoa tartejarri ahal izango dela adierazten da hilabeteko epean, edota administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dela Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, argitaralpen edo jakinarazpen dataren hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, efektu hauetarako argitaratzen delarik Iragarki hau.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 20a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala