Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
740

LEHIAKETA PUBLIKOA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko lorategiak mantentzeko kontratazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-026/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena eta oinarri teknikoen pleguarekin bat datorrena.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Gauzatu behar deneko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: esleipendunak kontratua sinatzen duenetik 2000ko abenduaren 31ra artekoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: sei milioi (6.000.000) pezeta, edo 36.060,73 euro.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: berrehun eta berrogei mia (240.000) pezeta, edo 1.442,73 euro.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 –E aldea- Solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98; 945 01 88 96.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko epea amaitzen den aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Lizitatzaileak bere kaudimen teknikoa eta ekonomikoa kreditatu beharko du, honako dokumentazio hau aurkeztuaz: finantza-erakunde baten txostena.

b) Azken 3 urteetan, egindako kontratukoaren antzeko lanak eta zerbitzuak; eta zenbatekoak, datak eta lan edo zerbitzu horien onuradunak pribatuak edo publikoak diren zehaztuaz.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000-03-2a, 16:30ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" letrak dituzten hiru kartazal aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere, berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.2 puntuan zehaztutako eran edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Donostia kaleko 1ean (Kontratazioa) entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea, z/g, –E aldea- solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2000-03-03a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk.

Argibide administratiboak: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 4a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.


Azterketa dokumentala