Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
728

EBAZPENA, 2000ko otsailaren 8koa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, zenbait itzultze-espedienteren gainean hartutako ebazpenak jakinarazten dira. Espedienteak 1997ko aurrekontu-ekitaldian gazte langabetuak kontratatzearen alde ematen diren diru-laguntzetarako aplikatu beharreko arauak ez betetzeagatik bideratu dira, abenduaren 24ko 307/1996 Dekretuan oinarrituz.

Bada, ezin izan ditugu aipatutako ebazpenak postako zerbitzuaren bidez jakinarazi, ondoren azaltzen diren arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Aipatzen diren espedienteetan hartutako ebazpenak jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, eta, era berean, interesatuei aditzera ematea ebazpen horien aurka errekurtso arrunta aurkez diezaioketela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde jaunari. Orobat, jakinarazten diegu errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea dutela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan eta horrekin bat datozen artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Espediente-zk.: B-0077-0117-97J Itzultze-zk.: 149/98.

Enpresak langile baten behin-behingo kontratua kontratu mugagabe bihurtzeagatik diru-laguntza bat jaso bazuen ere, langile horrek ez du jarraitu lanean enpresan, eta horren ordez ez dute hartu beste langile bat 10. artikuluetan ezarritako moduan. Horretaz gain, enpresak Foru Ogasunekiko zorrak ditu ordaintzeke, eta ez ditu aurkeztu ez Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinak, ezta langilearen kontratuaren luzapen mugagaberen hamabigarren hileko soldataren ordainagiriaren kopia ere. Horrenbestez, abenduaren 24ko 307/1996ko Dekretuko 10. eta 15. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoa urratu da.

Horiek horrela, Enplegu eta Enplegu zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

Reparaciones Sanitarias del Norte Sozietate Mugatua enpresa diru-laguntza gisa sartu zitzaien 125.000 PTA itzultzera behartuta dagoela eta kobratzeke zeukan diru-kopuru bereko ordainketa baliogabeturik geratzen dela aditzera ematea.

Aipatutako diru-kopuruak ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita gehienez bi hilabeteko epean itzuli beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiak dituen hurrengo kontu hauetan:

Bilbao-Bizkaia Kutxa; kontu-zenbakia: 2095.0631.55.2131000143

Gipuzkoako Kutxa; kontu-zenbakia: 2101.0760.69.0002788214

Arabako Vital Kutxa; kontu-zenbakia: 2097.0150.92.0015172561

Dirua kontu horietan sartzerakoan espediente bakoitzari dagozkion zenbakiak aipatu beharko dira.

Era berean, jakinarazten dugu goian aipatutako epeetan dirua sartu ezean, diru-kopuru horiek premiamendu bidez itzularaziko direla.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 8a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala