Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5043

IRAGARKIA, Lladie poligonoko industriarako hiri-lurzorua handitzeko Legutianoko planeamenduko ordezko arauetan egin behar diren aldaketen gaineko espedienteari buruzkoa.

Hona hemen Diputatuen Kontseiluak emandako Foru Dekretuaren xedapen zatia:

"Lehenengoa.– Legutianoko planeamenduko ordezko arauak aldatzeko espedienteari behin betiko onespena ematea, partzela zatiezina dela jasotzekotan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesatuak ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, zuzenean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aipatutako 30/1994 Legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da".

Herrilan eta Hirigintza Saileko diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA.


Azterketa dokumentala