Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5042

IRAGARKIA, Jesús María Robredo Larrechi jaunak uztailaren 23ko 547/1999 Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoari buruzkoa. Agindu horren bitartez, Zanbrana udalerriko planeamenduko ordezko arauen berrikuspenari behin betiko onarpena eman zitzaion.

Hona hemen Herrilan eta Hirigintza diputatuak emandako Foru Aginduaren xedapen zatia:

"Lehenengoa.– Jesús María Robredo Larrechi jaunak uztailaren 23ko 547/1999 Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa gaitzestea. Agindu horren bitartez, Zanbrana udalerriko planeamenduko ordezko arauei behin betiko onarpena eman zitzaien.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Foru Agindu hau behin betiko ebazpena da administrazio bidean. Horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Herrilan eta Hirigintza Saileko diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA.


Azterketa dokumentala