Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5040

IRAGARKIA, 90/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Sonia Garate Ariasek 90/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (pertsonaleko prozedura) jarri duela Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zk.ko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiak ekainaren 29an eman zuen 657/1999 Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori Sonia Garate Ariasek Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 21ean eman zuen 103/1999 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko zen. Aipatutako 103/1999 Ebazpena Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo medikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hauta-probei buruzkoa da.

Ondorioz, interesatu guztiei bederatzi eguneko epea jartzen zaie aipatutako prozedura judizialean pertsonatzeko. Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 3a.

Lege Aholkularitzako zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala