Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5039

EBAZPENA, 1999ko azaroaren 5ekoa, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariarena, "etxebizitza eta lurrerako maileguen interes-tasentzako subsidioak direla-eta finantza-arriskua aseguratzeko operaziorako aholkularitza eta asistentzia teknikoa" izeneko lanak esleitzen dituena.

1999ko irailaren 3ko Ebazpenaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

1.– Jon Andoni Aldecoa Olañetari esleitzea "etxebizitza eta lurrerako maileguen interes-tasentzako subsidioak direla-eta finantza-arriskua aseguratzeko operaziorako aholkularitza eta asistentzia teknikoa" izeneko lanak. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion BEZ barne, hamaika milioi eta hirurehun mila (11.300.000) pezetakoa da eta Sail honek 1999. urterako dituen aurrekontuen kontura ordainduko da.

2.– Esleipendun horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, laurehun eta berrogeita hamabi mila eta laurehun (452.400) pezeta.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 5a.

Plangintza eta Finantza Kudeaketarako zuzendaria,

IÑAKI ZABALA ZABALA.


Azterketa dokumentala