Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5037

AGINDUA, 1999ko azaroaren 2koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Bizkaiko Lurralde Historikoan, Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 15, 16, 17 eta 18 zenbakietan dauden 6 lokal jabetzaren araubidez esleitzen dituena.

Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) dauden 6 lokal enkante-bidez esleitzeko espedientea aztertu da.

1999ko maiatzaren 31ko ebazpenez onartu zen aipatutako lokalen enkante publikoa egitea eta, bertan, 30 egun balioduneko epea jarri zen eskaintzak aurkezteko. Ebazpena EHAAn argitaratu zen egunaren biharamunean hasi zen epe hori (112 zk., ekainaren 15ekoa).

Aurkeztutako eskaintzak 1999ko irailaren 20an ireki ziren.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen diren lizitatzaileei adierazten diren lokalak jabetzaren araubidez esleitzea:

1.– Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 18an dagoen lokala, beheko solairua, ezk. (E2-0053/9001), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, bederatziehun eta hogeita hamar mila eta bederatziehun (930.900) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

2.– Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 18an dagoen lokala, beheko solairua, esku. (E2-0053/9002), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, bederatziehun eta hogeita zortzi mila bostehun eta laurogei (928.580) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

3.– Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 17an dagoen lokala, beheko solairua, esku. (E2-0053/9004), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, bederatziehun eta hogeita hamar mila eta bederatziehun (930.900) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

4.– Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 16an dagoen lokala, beheko solairua, ezk. (E2-0053/9009), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, zortziehun eta laurogeita bederatzi mila zazpiehun eta hogei (889.720) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

5.– Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 15ean dagoen lokala, beheko solairua, ezk. (E2-0053/9011), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, zazpiehun eta laurogeita hamaika mila ehun eta hogei (791.120) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

6.– Amorebieta-Etxanoko Jauregizahar kaleko 15ean dagoen lokala, beheko solairua, esku. (E2-0053/9012), Urpasa Proyectos, S.L. erakundeari, zortziehun eta laurogeita bederatzi mila zazpiehun eta hogei (889.720) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinarazten zaien egunaren biharamunetik hasi eta, gehienez ere, 15 eguneko epean, lokalaren prezioa ordaindu beharko dute esleipendunek. Esleipenaren prezioari %10 kenduko zaio, aurretik ordaindu zelako, eta ordainkizun dagoena dirutan sartu beharko dute esleipendunek Bilbao Bizkaia Kutxan, 32-058047-3 zenbakiko kontu korrontean, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Diruzaintza Nagusiko Gordailuetarako duen Kontuan. Esleipendunei jakinarazi egiten zaie, nolanahi ere, diru-zenbateko hori ordaintzen ez badute esleipena baliorik gabe geratuko dela, kontraturako egindako gordailua galdu egingo dutela eta, azkenik, baliogabetze horrek Administraziori sor diezazkion kalteak ordaindu beharko dizkiotela.

Hirugarrena.– Ebazpen honen zio diren eskualdaketei aplika dakiekeen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren zenbatekoa, esleipenaren prezioaren %16ren parekoa, aipatu den epearen barruan, hots, gehienez ere 15 egunen barruan, ordaindu beharko da Bilbao Bizkaia Kutxaren 32-104402-8 kontu korrontean (Eusko Jaurlaritzarena).

Laugarrena.– Salerosketaren eskritura publikoa eratu beharko da. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak emango du eskritura eta berori ematerakoan lokalaren prezioa eta eragiketari dagokion BEZ ordaindu izana egiaztatu beharko da.

Bosgarrena.– Lizitazio iragarpenaren eta kontratua eskritura publikoz eratzearen ondoriozko gastu eta zergak esleipendunaren kontura izango dira.

Ebazpen hau behin betikoa da administrazio bidean; bere aurka badago berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera, eman duen organoari zuzenduta; bestela, artez aurkez daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Bietarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasiko da eta hilabetekoa izango da lehenengoarentzat eta bi hilabetekoa bigarrenarentzat.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 2a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala