Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5035

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, sterrad-100S tresnarako behin bakarrik erabiltzeko materiala eskuratzeko.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osakidetza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Gurutzetako Ospitalea.

c) Espediente zenbakia: L.P. 110/20/1/0909/O661/ 111999 GANT.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: sterrad-100S tresnarako behin bakarrik erabiltzeko materiala.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: Ospitalearen beharren arabera.

c) Loteak: bai.

d) Entregatzeko lekua: Gurutzetako Ospitaleko biltegi orokorra.

e) Entregatzeko epea: ospitaleak egiten dituen eskabideen arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 8.701.144 PTA 52.294,93 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: lizitaziorako aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gurutzetako Ospitalea (Kontratazioa).

b) Helbidea: Gurutzetako plaza, 12 zenbakia.

c) Herria eta posta kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903.

d) Telefonoa: 94 600 61 61.

e) Faxa: 94 600 61 36.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko abenduaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko abenduaren 20a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, oinarri teknikoen pleguan eta karatulan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Gurutzeta Ospitalean (Erregistro Nagusia), Gurutzetako plaza 12 zenbakia, 48903 Gurutzeta-Barakaldo.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): sei hilabete.

e) Aldaerak: bai, onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan adierazitakoa.

a) Eguna: 1999ko abenduaren 23a.

b) Ordua: 09:00.

10.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

11.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: -

Gurutzeta, 1999ko azaroaren 10a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IÑAKI UNZAGA BASAURI.


Azterketa dokumentala