Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5034

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza erakunde publikoarena, Bizkaiko Asistentzia Psikiatrikoko eta Osasun Mentaleko Zerbitzurako "Hainbat zentrotarako altzarien erosketa" iragartzeko.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osakidetza, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Poza Lizentziatua 13 48008 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 470 06 72. Faxa: 94 470 08 48.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Bizkaiko Asistentzia Psikiatrikoko eta Osasun Mentaleko Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: 160/20/0/0933/O591/ 111999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: "Hainbat zentrotarako altzarien erosketa".

b) Loteak: bai, 11 lote.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaiko Asistentzia Psikiatrikoko eta Osasun Mentaleko Zerbitzua.

d) Gauzatzeko epea: 1999ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 3.961.058 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak: ikusi 1 puntua.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen klausulen pleguko 7 puntuan eta klausula administratiboen pleguko karatularen 20 eta 21 puntuetan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999-12-10a, 15:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan eta karatulan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2 hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ikusi berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 2 puntua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Bizkaiko Asistentzia Psikiatrikoko eta Osasun Mentaleko Zerbitzua.

b) Helbidea: Poza Lizentziatua 13.

c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

d) Eguna: 1999-12-14 (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada).

c) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: —

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: ez dagokio.

Bilbao, 1999ko azaroaren 10a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JACINTO AGUIRRE ALDAITURRIAGA.


Azterketa dokumentala