Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5033

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxuko Ospitaleko minaren unitaterako protesiak eskuratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Txagorritxuko Ospitalea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93. Faxa: 945 00 70 87.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espediente zenbakia: 110/20/1/0934/O131/ 111999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: minaren unitaterako protesiak eskuratzea.

b) Loteak: bai.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Txagorritxuko Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: urte bat, behin betiko fidantza jartzen denetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 26.776.722 PTA (160.931,34 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Agiriak, b) Argibideak: 1.a) puntuan adierazitakoa.

c) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko abenduaren 7a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen ekonomikoa eta/edo finantzakoa eta teknikoa.

a.1) Kaudimen ekonomikoaren eta finantza arlokoaren egiaztagiriak: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta hornidurei buruzkoa (aukeran, maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke kreditazioa egiteko).

a.2) Kaudimen teknikoaren egiaztagiriak: hornigaien laginak eta deskripzioa; horretarako laginen artikulukako fitxak (ikusi erantsitako eredua) eta deskripziokoak (ikusi erantsitako eredua) bete beharko dira.

b) Bestelako betebeharrak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko abenduaren 7ko 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxuko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza (Kontratazio Administratiboa), Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: bai, onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak.

d) Eguna: 1999ko abenduaren 10a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada; bestela, 1999ko abenduaren 13an).

e) Ordua: 14:00.

10.– Bestelako argibideak: -

11.– Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 10a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala