Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5026

LEHIAKETA. Iragarkia, "Andolluko (Vitoria-Gasteiz) Heziketa Zentroan adin txikikoak atostea eta horiek birgizarteratzea" helburutzat duen administrazio mailako zerbitzu-kontratua esleitzeko dena. (KBN C02/29/1999 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/29/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Andolluko (Vitoria-Gasteiz) Heziketa Zentroan adin txikikoak atostea eta horiek birgizarteratzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): behin betiko fidantza jarri ondoren Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik, 2000ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Gehienezko aurrekontua: 56.500.000 PTA (339.571,83 euro).

Kontratuaren prezioa pezetazko kontu-unitatean finkatuko da; beraz, lizitatzaileak pezetatan egin beharko du eskaintza. Eskaintza eurotan eta pezetatan aurkeztuz gero, pezetatan adierazitako kopurua baino ez da aintzat hartuko. Eta eskaintza eurotan bakarrik eginez gero, Administrazioak eskumena eukiko du euroak pezeta bihurtzeko.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 1.130.000 PTA (6.791,44 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea,1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko abenduaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.-

a) Sailkapena: III taldean, 8 azpitaldean eta C kategorian egon beharko dute sailkatuta lizitatzaileek.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko abenduaren 10eko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehazten dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartzen.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.-

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 1999ko abenduaren 10a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak.– Ez.

11.– Iragarpen gastuak.– Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 11.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala