Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5023

EBAZPENA, 1999ko urriaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, 1999ko maiatzaren 27ko Kultura Sailburuaren Aginduari jarraituz aurkeztutako eskaerei erantzuten diena.

EHAAko 108. zenbakian, ekainaren 9koan, 1999ko maiatzaren 27ko Agindua argitaratu zen, "Kultura sailburuarena, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan programak burutzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzen duena". Agindu horretan oinarrituta, eskaera batzuk aurkeztu ziren eta, horiei erantzuteko, Kultura Ondarearen zuzendariak erabaki-proposamen bat egin zuen.

Erabaki-proposamen hori ikusita, eta aipatutako aginduaren 11. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak honakoa

EBATZI DU:

Lehena.– Diru-laguntzak Ebazpen honen I. Eranskinean agertzen diren eskatzaileei ematea, beren programak aurrera eramateko, hau da, publikoak ez diren artxiboetako fondoak, dokumentuak eta dokumentu-bildumak antolatu, kontserbatu eta ezagutzera emateko. Diru-kopuruak eta errespetatu beharreko baldintzak eranskin horretan bertan adierazten dira.

Bigarrena.– Onuradunek zehatz-mehatz bete beharko dituzte I. Eranskineko baldintza guztiak, dirulaguntza ez galtzeko.

Hirugarrena.– Erabaki honen berri interesatu bakoitzari emango zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Kultura sailburuari, jakinarazpena jasotzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urriaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

I. ERANSKINA

1.– SABINO ARANA FUNDAZIOA, bere I. Programa egiteko. Horren barruan sartzen direnak fondo abertzaleak dira: BBB, EGI eta Sabindar Batzarrekoak.

Zehatzago azalduta, hauxe da aurkeztutako programan egin beharrekoa: Artxibo Abertzaleko hiru fondo antolatu eta deskribatzea: Bizkai Buru Batzarrekoa, Euzko Gaztedikoa (EGIkoa alegia) eta "Sabindar Batzarra" delako institutukoa.

Eskatutako 3.000.000 pezetetatik 1.100.000 PTA ematea proposatzen da. Fundazioak bildutako artxibo-fondo ugariak 1996an hasi ziren antolatzen, eta hurrengo urteetan ere elkarlanaren bidetik jarraituko da, adostuta dagoenez. Fondo horietako batzuk bereziki garrantzitsuak dira.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

2.– SABINO ARANA FUNDAZIOA, bere II. Programa egiteko. Horren barruan sartzen direnak: Gerrako dokumentu ekonomikoak (Amberes Fondoa).

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: gerra zibila bor-bor ari zela, 1937an, Frankoren armadak ez kentzearren isilpean ateratako fondoa deskribatzea. Horren edukia, batez ere, gerra zibilari buruzko dokumentuak dira, baita gerra ordaintzeari buruzkoak ere.

Eskatutako 3.000.000 pezetetatik 1.100.000 PTA pezeta ematea proposatzen da. Aurreko kasuan bezalaxe, 1996an ekin zitzaion Fundazioak bildutako artxibo-fondo ugariak antolatzeari, eta hurrengo urteetan ere elkarlanaren bidetik jarraituko da, adostuta dagoenez.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

3.– SABINO ARANA FUNDAZIOA, bere III. Programa egiteko. Horren barruan sartzen direnak: Frankok sortutako "Comisión de Recuperación"-en dokumentuak, errepresioari lotuak.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: Frankoren "Comisión de Recuperación"-en dokumentuak antolatzea. Batzorde horrek abertzaletasunari buruzko dokumentuak konfiskatzea zuen helburu, eta 1944ra arte iraun zuen.

Eskatutako 3.000.000 pezetetatik 1.100.000 PTA pezeta ematea proposatzen da. Aurreko bi kasuetan bezala, 1996an ekin zitzaion Fundazioak bildutako artxibo-fondo ugariak antolatzeari, eta hurrengo urteetan ere elkarlanaren bidetik jarraituko da, adostuta dagoenez.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

4.– HERIZ FAMILIA, bere artxiboa antolatzeko.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: familia horren artxiboa antolatzea. Horren barruan bildutako dokumentuen iturriak bi dira: alde batetik, familia bera; bestetik, Roque de Herizen artxibo pertsonala. Azken hori politikari garrantzitsua izan zen XIX. mendean.

Fondoa antolatzeko 2.800.000 pezeta eskatu ziren, eta horietatik 1.950.000 PTA pezeta ematea proposatzen da.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada. Horiek jasotakoan, Irargiko web-orrian argitaratuko dira, Badator zerbitzuan.

5.– AREYZAGA FAMILIA, bere artxiboa antolatzeko.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: familia horrek XIX. mendean sortu zuen artxiboa erkatu eta borobiltzea, eta artxibotik kanpoko kutxa batean gordetako beste dokumentu batzuk, XIX. mendekoak, antolatzea. Azken dokumentu horien aurrekaririk zaharrenak XVII. mendekoak dira.

Eskatutako 1.450.000 pezetetatik 950.000 PTA ematea proposatu da, eta antolatzeko prozesuan Irargiren lankidetza zuzena eskaintzea. Fondo hau hain konplexua denez gero, onena da 1995/96an Gaztañaduy fondoarekin lortutako esperientzia oinarritzat hartzea, biak oso antzekoak baitira.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

6.– BIZKAIKO ELIZABARRUTIKO HISTORI AGIRITEGIA, bere I. Programarako: "hainbat paper" tratatzeko.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: Bilboko parrokietan "hainbat" izenpean bildutako dokumentuak deskribatu eta mekanizatzea, baita beren inbentarioa egitea ere, Bilbok, hiri bezala sortu zenetik, 700 urte bete dituela ospatzeko.

Eskatutako 3.300.000 pezetetatik 1.600.000 PTA ematea proposatu da. Era berean, entitate eskatzailearekin lankidetza zuzenean aritzea proposatzen da, aurkeztutako programak berebiziko interesa baitu.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

7.– BIZKAIKO ELIZABARRUTIKO HISTORI AGIRITEGIA, bere II. Programarako: parrokiako fondoen diagnostikoa egiteko.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: Bizkaiko parrokietan kontserbatutako hainbat dokumentu, gure garaikoak, aztertu eta beren diagnostikoa egitea, dokumentuak eta artxibo-fondoak kudeatzeko gaur egun erabiltzen diren tekniken arabera tratatzeko.

Eskatutako 1.400.000 pezetetatik 800.000 PTA ematea proposatzen da.

Aurreko kasuan bezala, eskaerak baloratu dituen batzordearen ustez, Bizkaiko Elizbarrutiko Histori Agiritegiarekin batera lan egitea izango da komenigarriena, berarekin oso harreman estuak mantenduz, programa hau, oso berritzailea izateaz gain, oso handia da-eta. Izatez, zalantzarik gabe, hurrengo urteetako aurrekontuetan ere kontuan izango da.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

8.– DEBEGESA SA, ESTARTA Y ECENARRO SAren artxiboan egin beharreko lanetarako.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: Estarta y Ecenarro SAren artxiboa osatu eta lekuz aldatzea.

Eskatutako 1.114.458 pezetetatik 600.000 PTA ematea proposatzen da.

Kasu honetan, komeni da artxiboko lanak eskatzailearekin batera egitea, artxibo-teknikaren alde batzuk ez baitira egitasmoan ondo zehaztu, eskaerak baloratu dituen batzordearen ustez.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.

9.– LANGILE BATZORDEAK, beren artxiboan egin beharreko lanetarako.

Hauxe da aurkeztutako programaren asmoa: Langile Batzordeak sindikatuaren artxibo historikoa osatzea, artxibo-arau egokietan oinarrituta, fondoa antolatzeko eta artxiboaren gida egiteko.

Eskatutako 1.872.000 pezetetatik 900.000 PTA ematea proposatu da. Proposatu den beste zerbait da eskatzailearekin batera aritzea, aipatutako baliabideak eta helburuak hobeto egokitzearren.

Lagundutako programa hau betetzean ezin izango da gastuak justifikatzeko gehieneko epea inola ere gainditu, aipatutako Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak hitza ematen du dirulaguntzaren ziurtagiria aurkeztuko duela, Aginduaren 13. artikuluak eskatu bezala, eta horrek ezarritako forma eta epeak errespetatuta. Era berean, konpromisoa hartzen du programa betetzean sortutako materialen kopiak guri bidaltzeko, material horiek kopiatzea posible bada.


Azterketa dokumentala