Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5020

AGINDUA, 1999ko urriaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Pedagogia Terapeutikoko egokitzapen bat jakinarazten duena.

1982ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez (29ko EHAA) Pedagogia Terapeutikoan espezializatutako irakasleak prestatzeko ikastaroetarako deialdia egin zen. Agindu horretako 18. artikuluan ezartzen denez, ikastaroa gainditzen zutenek Pedagogia Terapeutikoan espezializatutako irakaslearen titulua lortzea zeukaten, Hezkuntza Berezian gutxienez hiru urtez irakasle aritu izana egiaztatuz gero.

Dagokion aktaren arabera ikastaroa gainditu zuten pertsonetako batek baldintza hori bete duenez, honakoa

XEDATU DUT:

Fernanda Maza Grandek, 15239997 zk.ko NAN duenak, Pedagogia Terapeutikoko egokitzapena lortu duela jakinarazten da, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren egokitzapenak gaurkotzeko jardunbidea ezartzen duen 1993ko urriaren 14ko Aginduan (azaroaren 23ko EHAA) aurreikusitako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urriaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala