Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Elciegoko Udala
5016

EDIKTUA, 2000. urteko lan eskaintza publikoari buruzkoa.

1999ko urriaren 29an egindako osoko ohiko bilkuran, udal honek 2000. urteko lan eskaintza publikoa onartu zuen, bere zerbitzura jardungo duten langileak hartzeko. Lan eskaintzan hiru plaza hauek sartzen dira:

Karrerako funtzionarioak

1.– Taldea: D. Sailkapena: Administrazio eskala, laguntzaileen azpieskala. Plaza hutsen kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Hautatzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

2.– Taldea: E. Sailkapena: Administrazio eskala, zerbitzu berezietako azpieskala. Plaza hutsen kopurua: 1. Lanpostuaren izena: askotariko lanbideak-mantenimendua. Hautatzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudunak.

3.– Taldea: E. Sailkapena: Administrazio eskala, zerbitzu berezietako azpieskala. Plaza hutsen kopurua: 1. Lanpostuaren izena: garbitzailea. Hautatzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

Funtzio Publikoa Eraldatzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 18. artikuluaren inguruan, Toki-Jaurbideari buruzko Oinarrien Legearen 19. artikuluak dioena betetzearren jakinarazten da hau.

Elciego, 1999ko urriaren 28a.

Alkatea,
RAFAEL-CRUZ SAENZ CASTRO.

Azterketa dokumentala