Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Arbitraje Batzordea
5010

1/1999 EBAZPENA, urriaren 26koa, Ebazpen Batzordearena, maiatzaren 6an emandako 101/1997 Dekretua dela-eta Bizkaiko Foru aldundiak sustatutako eskumen gatazka positiboari buruzkoa. Dekretu horrek aldatu egiten du nekazaritzako politika komunak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen erakunde ordaintzailea eratu eta bere antolaketa eta jardunbidea ezartzen duen Dekretua.

M.ª Lourdes Ronda Arauzok, Ebazpen Batzordeko idazkari naizen honek, zera adierazten dut, 1997ko maiatzaren 6an emandako Dekretua dela-eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren aurka sustatutako eskumen gatazka positiboan, jarraian hitzez hitz transkribitzen den ebazpena eman dela, eta horren fede ematen dut:

"1999ko otsailaren 25ean Bilbon egindako osoko bilkuran, Ebazpen Batzordeak 1/1999 ebazpena hartu zuen, lehendakari Manuel M.ª Zorrilla Ruiz jauna zela, eta bokalak Iñaki Lasagabaster Herrarte, Mario Fernández Pelaz, Edorta Cobreros Mendazona, Juan Ramón Guevara Satela, José Gabriel Mariscal Serrano eta Coro Cillán y García de Iturrospe jaun-andreak.

1997ko maiatzaren 6an emandako Dekretua dela-eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren aurka sustatutako eskumen gatazka positiboan, Manuel M.ª Zorrilla Ruiz lehendakari jauna izan da txostengilea, eta berak adierazi du Batzordearen osokoaren iritzia. Esan bezala, dekretu horrek aldatu egiten du nekazaritzako politika komunak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen erakunde ordaintzailea eratu eta bere antolaketa eta jardunbidea ezartzen duen Dekretua.

AURREKARIAK

1.– Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren aurka sustatutako eskumen gatazka positibo hau Batzordearen osokoari jakinarazi zitzaion, Prozedura Bilkurak 1997ko abenduaren 15ean hartutako erabakiari jarraituz. Izan ere, litekeena da gatazkari buruzko behin betiko ebazpenak eragina izatea Arabako eta Gipuzkoako foru aldundietan.

2.– Zuzeneko interesa zutenek eskatuta, gatazkaren izapideak eten ziren, eta Bizkaiko Foru Aldundiak prozedura amaitutzat emateko eskatu zuen 1998ko abenduaren 4an, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako bitariko batzordeak adostasuna iritsi zuelako.

3.– Batzordearen osokoak 1999ko urtarrilaren 22an eztabaidatu zuen puntu hori.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Prozedura amaitzeko eskatzen duen idazkiak zera dio, alderdi errekerituak onartu egin dituela eskumen gatazka positiboa sortu duten eskakizunak, NBBEF-Bermearen kargura finantzatutako unean uneko zuzeneko dirulaguntzen kudeaketari buruzkoak. Hortaz, Ebazpen Batzordea arautzen duen Legearen 36.2 artikuluan aipatzen den ondorio juridikoa sortu dela aitortu behar da, beste izapiderik gabe.

Eztabaidatutako kasuari aplika dakizkiokeen gainontzeko arauak ikusita,

Ebazpen Batzordeak hauxe

EBATZI DU:

Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari eta defentsariak egindako eskaria onartzea eta eskumen gatazka positibo honek eragin duen prozedura amaitutzat jotzea.

Ebazpen honen bitartez adierazi, agindu eta sinatzen dugu hori. Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta legezko eran argitaratuko da".

Jatorrizkoa jatorrizko, goian adierazitakoa bat dator horrekin, eta dagozkion ondorioak izan ditzan ematen dut hau, Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita seian.

EBAZPEN BATZORDEKO IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala