Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 1999ko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5008

402/1999 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-zorraren jaulkipena egitea erabakitzen duena. Jaulkipen honen ezaugarriak: barnekoa, amortizagarria, obligaziotan eratua eta 125.000.000 eurotakoa (20.798 milioi pezeta).

Herri-zorraren jaulkipena, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar duelakoa, Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeak ezartzen du. Jaulkipena egitea dekretu bitartez beharko da erabaki, eta beronetan zenbatekoaren mugak ez eze jaulkipena egiteko epea ere zehaztuko dira, baina beste ezaugarri batzuk ere seinalatu daitezke. Beste batzuetan ezaugarriok Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren agindu batez finka daitezke, zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baita.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 1998ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 21/1997 Legeak, bere bederatzigarren artikuluko bigarren idatz-zatian, honako hau ezartzen du: ekitaldi honetako zorpetzeak ezingo du 42.000.000.000 PTAtik gora egin.

EAEko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuko 128. artikuluko h) idatz-zatian ezarritakoarekin bat, luzatutako aurrekontu orokorretan finkatutako mugak indarrean egongo dira aurrekontu horrek indarrean diraueno. Beraz, aurreko lerroaldean finkatutako muga jo behar da indarrean dagoenekotzat. Aipatutako test bateratu hori irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuz onartu zen.

Koordinatzea den izapidea konplitutakoan, bidezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko herri-zorraren jaulkipena xedatzea. Zor hori barnekoa, amortizagarria, obligaziotan eratua eta 125.000.000 eurokoa da (20.798.000.000 PTA).

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko azaroaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Jaulkipenari eta zenbatekoari buruzko erabakia.

Ehun eta hogeita bost milioi euroko (125.000.000), hots, hogei mila zazpiehun eta laurogeita hamazortzi milioi pezetako (20.798.000.000) zenbatekoz, barnekoa eta amortizagarria izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-zorraren jaulkipena egitea.

2. artikulua.– Ezaugarriak.

1.– Jaulkipenaren data, ordainketarenarekin bat egin behar duena, aurtengo azaroaren 24tik abenduaren 17ra bitartekoa izango da.

2.– Jaulkipenaren egunean kontatzen hasita urtea betetzen denean sortu eta ordainduko dira korrituak.

3.– Baloreak parean amortizatuko dira.

4.– Baloreak, jaulkipen egunaren arabera, hamargarren edo hamabosgarren urtea konplitzen denean amortizatuko dira.

3. artikulua.– Errepresentazioa.

Jaulkitako baloreak Bilboko Burtsako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuaren bidez errepresentatuko dira.

4. artikulua.– Aseguratzea eta ordaintzea.

1.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aseguratu egingo du jaulkipeneko baloreen harpidetza; aseguratu ere balore-merkatuari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera aseguratuko du, habilitaturik dauden entitateekin bidezko aseguratze-kontratua sinatuaz.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean eta jaulkipena egin dadin egunean, jaulkipena asegura dezaten entitateek euretariko bakoitzari dagokion kopurua sartu beharko dute, guzti hau aurreko idatz-zatian aipaturiko jartze- eta aseguratze-kontratuan ezarrita baitago.

3.– Aipatu kontratuan beste hau ere hitzartuko da: entitate aseguratzaileek euren zeregina betetzearren edo beste entitate batzuk agentzia- edo aholkularitza-zerbitzuak ematearren jasoko dituzten komisioen zenbatekoak.

5 artikulua.– Onura fiskalak.

1.– Heredentziaz edo legatuz, dekretu hau dela medio jaulkitako baloreen eskurapenek Dohaintza eta Oinordetzen gaineko Zergako oinarri zergagarrian jasotako murriztapenak, arau erregulatzaileetan jasotakoak, izango dituzte.

2.– Arau erregulatzaileak murriztapenik erasotzen badu, baina ez baditu berorren ezaugarriak esplizituki ezartzen eta orduan herri-zorraren jaulkipenaren baldintzetara jo beharra aipatzen badu, portzentaia ehuneko laurogeita hamarrekoa izango da; betiere gutxienez heriotza izan baino urte bat lehenagotik, baloreok hil denaren ondareko izan badira.

6. artikulua.– Zenbagarritasuna.

Beherago aipatzen diren sozietate eta entitateen koefiziente egokietan beharrezko inbertsioaren ondorioetarako gaitzat joko dira dekretu hau dela medio jaulkitako baloreak: elkarrekiko bermedun sozietateak, borondatezko prebisio sozialeko entitateak eta Estatuaren herri-zorraren zenbagarritasuna automatikoki aitortua duten entitateak.

7. artikulua.– Beste ezaugarri batzuk.

Euskal Autonomi Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio dekretu honetan seinalatu ez eta jaulkipenarenak diren ezaugarriak zehaztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu batez.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko azaroaren 16an.

Lehendakariordea eta

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BEDARRAIN.

Azterketa dokumentala