Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 1999ko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3223

EBAZPENA, 1999ko uztailaren 7koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Ingurugiro-zona sentikorren katalogoa" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako ebazpenaz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRIAK:

Xedea.– Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Hogei milioi (20.000.000) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Laurehun mila pezeta (400.000) pezeta.

Behin betiko fidantza.– Zortziehun mila (800.000) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– Ez da eskatzen oraingoan.

Kontratuaren iraupena.– 10 hilabetekoa izango da betetzeko epea.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea-2, Lakua II eraikineko 2. solairua).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea-2, Lakua II eraikineko 2. solairua), 1999ko abuztuaren 20ko 13:30 arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen dena. Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan —Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea-2, Lakua II eraikineko beheko solairua (0 aretoa)—, 1999ko abuztuaren 23ko 13:00etan.

Presatasuna.– Gaur hartutako ebazpenez berehala egin beharrekotzat deklaratu dira espediente honi dagozkion izapideak.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 7a.

Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTÓN ARANBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala