Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 1999ko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3218

AGINDUA, 1999ko ekainaren 15ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, VISESA Sozietate Publikoarena izan, babes ofizialekoa den eta Oñatiko udalerrian kokatuta dagoen etxebizitza bat esleitzeko prozedura finkatzen duena.

AURREKARIAK

1.– Eskritura publikoaren eraginez, VISESA Sozietate Publikoa da babes ofizialekoa den eta Oñatiko udalerrian kokatuta dagoen etxebizitza baten eta bere eranskinaren titularra. 2.– VISESA Sozietate Publikoak erosi egin zuen etxebizitza hori, salerosketa-eskritura publikoaren bidez erosi ere.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

1.– Babes ofizialeko etxebizitzak eskuz aldatze kasuetarako, gisa horretako esleipenak egiteko prozedura finkatu behar da. Eta hori horrela egin behar da, izan ere, maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuko xedapen gehigarrietatik bigarreneko 2. idatz-zatian horrelaxe baitago xedatuta eta bai dekretu horretako 9. artikuluan ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak gisa honetako etxebizitzak erosteko duen lehentasundun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatu egin zen dekretu horren bidez.

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 14. artikuluan xedatzen denaren arabera eta etxebizitza sozialen neurri finantzario eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuko 29. artikuluan agintzen denarekin bat etorriz, Sail honetako sailburuarena da egintza honi ebazpena emateko eskumena duen organoa.

Lehen aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen xedapenak aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Babes ofizialekoak izan, jarraian deskribatuko diren eta Oñatiko udalerrian kokatuta dauden etxebizitza baten eta bere eranskinaren onuradunak aukeratzeko eta esleipena egiteko prozedura onartzea, etxebizitza erosteko baldintzen pleguaren arabera. Agindu honen eranskinean eskaintzen da plegu hori.

Oñatiko Euskadi hiribideko 7-A, 1ean, eskubitara dago kokatuta. Bere azalera erabilgarria 78,79 m.2-koa da eta honi erantsita egon eta 3 zenbakia duen trastegiarena 7,02 m.2-koa. Esleipen-prezioa 9.350.000 PTAkoa izango da eta esleipen-erregimena erabateko jabetzapekoa.

Agindu honen aurka aurkeztu ahal izango zaio aukerako berraztertze-errekurtsoa Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salari. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 15a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSE ORMAZABAL ZAMAKONA.

BABES OFIZIALEKOA IZAN, VISESA SOZIETATEA PUBLIKOARENA DEN ETA

OÑATIKO UDALERRIAN KOKATUTA DAGOEN ETXEBIZITZA BATEN EROSLEEK

BETE BEHARREKO BALDINTZEN PLEGUA

Lehenengoa.– Baldintzak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialak esleitzeari buruz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 1997ko azaroaren 12 eman zuen Aginduan finkatu eta ondoren aipatuko diren baldintzak bete ditzatenek eskatu ahal izango dituzte etxebizitza horiek: pertsona naturalek, indibidualek edo gaur egun dauden edo izango diren elkarbizitza-unitateak osatzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte etxebizitza horiek. Baldintzak:

1.– Elkarbizitza-unitatea osatzen dutenetariko bakoitzak, etxebizitzarik edo azalera- edo gozamen-eskubiderik ez izatea, agindu hau argitaratu den egunetik hasi eta aurreko bi urtetan zehar. Horretaz aparte, gabezia-egoera horretan jarraitu beharko dute etxebizitza honen esleipena egin arte.

2.– Lanbidearteko 1997. urterako gutxieneko soldata (932.820 PTAkoa) hainbateko edo 5,5 aldiz beheragoko diru-sarrera ponderatuak izatea 1997. urtean zehar.

3.– Eskegilea, edo honen ezkontidea edo bizikidea, ondoren aipatzen diren herrietakoren batean bizi dadila, agindu hau argitara dadin eguna baino gutxienez urtebete eta, gainera, etengabe:

Antzuola

Aramaio

Aretxabaleta

Arrasate

Bergara

Elgeta

Eskoriatza

Leintz-Gatzaga

Oñati

4.– Etxebizitza sozial baten edo itunepeko sustapen-etxebizitza baten edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitza erosteko eman ohi dituen neurri finantzarioen esleipenduntza izandakoa ez izatea eta, hori, agindu hau argitara dadin egunetik hasi eta aurreko hamar urtetan zehar.

Bigarrena.– Eskabideak.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, 1998ko abenduaren 31 baino lehen sortuta duen erregistroan aurkeztu daitezen eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.

Hirugarrena.– Onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariak, ebazpen bidez emango die onarpena onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendei. Horretarako, eskeidazkietan jasotako zirkunstantzien egiazkotasunari buruzko ziurtapenak burutu beharko ditu aurrez.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako iragarkien taulan agerian egongo dira zerrendak hamabost egun naturaletan zehar. Behin-behineko zerrendei onarpena eman diezaien ebazpen administratiboaren aurkako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira lurralde ordezkariaren aurrean. Jendaurrean jartzeko epealdia amaitu dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamabost egun naturaleko epealdiaren barruan egin beharko da hori.

Agindu hau argitara dadin egunetik hasi eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpen espresurik ez egoteak, ukamenezko ondorioak izango ditu. 2.– Aurkeztutako errekurtsoari irtenbidea eman ondoren, lurralde ordezkariak, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrendak gertatuko ditu. Aurreko paragrafoan esan denaren arabera argitaratuko dira zerrenda horiek. Zerrendei onarpena eman diezaien ebazpen administratiboaren aurkako gorajotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari. Jendaurrean jartzeko epealdia amaitu dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori.

Laugarrena.– Esleipena.

Etxebizitzen esleipendunen aukeraketa, notarioaren aurrean egin beharko den zozketa bidez burutuko da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak finkatutako egun eta lekuan. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa jabe deneko etxebizitzak esleitzeari buruz 1997ko azaroaren 12an eman zuen Aginduko 11. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatzen denaren arabera egin beharko da hori.

Aukeratuak izan direnen eta zain daudenen zerrendei onarpena ematezko ebazpena argitaratu egin beharko da, aurreko klausulan deskribatu denari jarraituz. Ebazpen horren aurka gorajotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, ebazpen hori jendaurrean jartzeko epealdia amaitu dadin egunetik hasi eta hilabeteko epean zehar.

Bosgarrena.– Eskabiderik ez egotea.

Eskabiderik ez egotea edo etxebizitza esleitu gabe zain daudenen zerrenda akitzea gertatuz gero, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailean inskribatuta dauden eskegileen artetik hartuko dira erosleak, plegu honetan aipatzen diren onarpen-baldintzak bete ditzatenen artekoak noski. Horretarako nahikoa izango da, bete gabeko etxebitzak daudela argitara ematea eta, ondoren, esleitu egingo dira, plegu honetan aipatzen diren baldintzak bete ditzatenen artean.

Seigarrena.– Arau osagarriak.

Agindu honetan xedatzen ez direnetan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Agindua, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialak esleitzeari buruzkoa, eta uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua izango dira aplikarri. Dekretu hau etxebizitza sozialei buruzko neurri finantzario eta erregimen juridikoari buruzkoa da.


Azterketa dokumentala