Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 1999ko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3214

AGINDUA, 1999ko ekainaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1999ko Ikerketarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena.

Maiatzaren 7ko 93/1996 Dekretuak arautzen du Ikerketarako Euskadi Saria.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1999ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez, 1999ko Ikerketarako Euskadi Sarirako deia egin zen.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean ageri diren irakasleak 1999ko Ikerketarako Euskadi Sariko epamahaiko kide izendatzea.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

ERANSKINA

1999ko Ikerketarako Euskadi Sariko epamahai kideak:

Miquel Siguan Soler irakasle jn. (lehendakari)

Unai Ugalde Martínez irakasle jn. (idazkari koordinatzaile)

Miguel Artola Gallego irakasle jn.

Enrique Gimbernat irakasle jn.

X. Rubert de Ventós irakasle jn.


Azterketa dokumentala