Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 1999ko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3213

AGINDUA, 1999ko ekainaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) "Nuestra Señora de las Mercedes" ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Leioako (Bizkaia) "Nuestra Señora de las Mercedes" ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da. <P ALIGN="JUSTIFY">

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzeko diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 1999/2000 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko baimena ematen zaio:

Kode zk.: 48005780

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Leioa

Herria: Leioa

Izen espezifikoa: "Nuestra Señora de las Mercedes"

Helbidea: Txabi eta Joseba Etxebarrieta, 1

Titularra: HH. Mercedarias

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1 gehitzea.

Ikastexearen osaera:

– Haur Hezkuntza Bigarren Zikloa: 6 unitate 150 ikasposturako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate 300 ikasposturako edukieraz. – Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikasposturako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleriaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EAO) xedatutakoari egokitu beharko zaio ikastetxe hori.

4. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza–itunen araupidearen bitartezko laguntzak lortu direnik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala