Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
311

IRAGARPENA, A-624 errepidearen Menagarai-Artziniega zatiaren egokikuntza, hobekuntza eta trazadura egiteko Proiektuaren Handiketa okupatu aurreko aktak egiteari buruzkoa eta horrek eragindako ondasun eta eskubideak behin betiko onartzeari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 1998ko azaroaren 24an egindako bileran, 876 zenbakidun Erabakia onartu zuen; beronen testua honako hauxe da: <P ALIGN="JUSTIFY">«Diputatuen Kontseiluak 1996ko maiatzaren 7an egindako bilkuran hartutako 263 zbk.ko Erabakiaren bidez, behin betiko onartu zen A-624 errepidearen Menagarai-Artziniega zatiaren egokikuntza, hobekuntza eta trazadura egiteko Proiektua.

Gerora, Diputatuen Kontseiluak 1997ko ekainaren 3an hartutako 376 zbk.ko Erabakiaren bidez, aipatutako proiektuaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu zen, horiek desjabetzeari begira. Herrilan eta Garraio Zuzendaritzak zenbait txosten eman ditu, proiektu hori gauzateko beharreko lur-eremuak handiagotzeko beharra argudiatuz. Zehazki, lurreten bat finkatzeko beharra adierazten du bertan; baita ere, Artziniegan dauden zenbait enpresatara iristeko bideak birjartzeko beharra ere aipatzen du; eta, azkenik, azaltzen da Menagarai herriko sasitunela errazago egin ahal izateko, lursail batzuk aldi baterako okupatu behar direla, Beotegiko bidean behin-behineko desbideraketa bat egiteko.

Adierazi behar da delako proiektua 1987-1988 aldirako (1993-2004 aldira luzaturiko) Euskal Herriko Errepide Plan Orokorraren eraberrikuntza onartzen duen abenduaren 30eko 355/1992 Dekretuaren barruan jasotzen dela.

Aipaturiko dekretuaren 5. artikuluan, maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin loturik, esaten da plan bakoitzaren onarpenak berekin ekarriko duela derrigorrezko desjabetzapenari buruzko legerian aurreikusitako presakako okupazioaren aitorpena, hartan programatutako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideekiko.

Bestalde, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan esaten da presakako okupazioaren aitorpen horren ondorioz, besteak beste, proiektuaren edo bere aldakuntzen arabera desjabetu beharreko ondasunak okupatzeko beharraren tramitea betetakotzat joko dela eta horiek berehala okupatzeko eskubidea emango duela.

Uztailaren 29ko 25/1988 Errepide Legearen 8. artikuluan eta horren Araudia onartzen duen irailaren 2ko 1812/1994 Errege Dekretuaren 36. artikuluan ezarritakoa ikusirik,

Horiek horrela, Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako bilkuran gaia aztertu ondoren,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– A-624 errepidearen Menagarai-Artziniega zatiaren egokikuntza, hobekuntza eta trazadura egiteko Proiektua aldatzea, beraren ondorioz okupatu beharreko lur-eremuak handiagotuz. Aipatutako eremuak, Erabaki honekin batera doan zerrendan azaltzen direnak dira.

Bigarrena.– Handiagotutako lur-eremuen eskuraketa Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan jasotzen den presakako prozeduraz bideratzea. Helburu horretarako, eraginpean dauden ondasun eta eskubideen jabeei dei egingo zaie okupazioaren aurreko aktak idazteko ekintzara.

Hirugarrena.– Erabaki hau eraginpeko ondasunen jabeei jakinaraztea, onartutako zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko datu egokiak idatziz aurkeztu ahal izateko edo, funtseko nahiz formako arrazoiengatik haiek okupatu beharraren aurka azaldu ahal izateko. Azken kasu honetan, adierazi beharko da zergatik jotzen den egokiagoa, lortu nahi den helbururako, esandako zerrendan jasotzen direnez beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea».

Erabaki horren kontra —behin betiko betikoa da bide administratiboan—, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren Auzi-Administrazio Salan. Errekurtso hori aurkezteko bi hilabeteko epea izango da eta kontrako ekintza eman zuen organoari jakinarazi beharko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3. artikuluaren arabera.

Era berean, Proiektuak eragindako eskubideen jabeak deitzen dira Okupazioaren aurretiko Akten egitera, eta hala balegokio, baita okupatzera ere.

Egintza hori urtarrilaren 27an egingo da 11:00etatik aurrera Artziniegako Udaletxeko lokaletan. Ekitaldi horren berri emango zaie interesatu guztiei banakako dei-zedularen bitartez (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52-2 Artikulua). Argitalpen hori, era berean, Administrazio Publikoen eta Prozedura Administratibo Komunaren Erregimen Juridikoko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59-4 Artikuluaren arabera egingo da.

Egintza horretara afektatuek joan beharko dute bai pertsonalki edo bai beren izenean joango den baimendutako beste pertsona batek ordeztua, bere titulartasuna ziurtatzen duten dokumentuak aurkeztuz (eskritura publikoak, pribatuak, jabetza-erregistroko ziurtagiriak, etab.). Era berean, komenigarria baderitzo, bere kontura peritua, letraduna edo notaria eraman ditzakete.

Azkenik, honako hau adierazten da: Nahitaezko-desjabetzeko Araudiaren 56.2 artikuluan agintzen denarekin bat egonez gero, interesatuek, eta baita eskubide errealen edo interes ekonomikoen jabe izanik argitaratutako zerrendan azaldu ez diren pertsonek, beharrezkotzat jotzen dituzten argudioak aurkeztu ahal izango dituzte Arabako Foru Aldundian (Probintziako Plaza, 5 zenb. - 1. 01001 Gasteiz). Aurretiko Aktak egiteko jarritako egunera arteko epearekin, eragindako ondasun eta eskubideak erlazionatzerakoan gertatu ahal izan diren erroreak konpontzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 9a.

Diputatu nagusiordea eta Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatua,

JUAN JOSÉ OCHOA DE ERIBE ELORZA.


Azterketa dokumentala