14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
310
IRAGARPENA, «A-132 errepidea 33,400 km-tik 37,300 km-ra arte, Antoñana eta Santa Cruz de Campezoren artean egokitzeko trazadura-proiektuan», okupatu aurreko aktak egiteak eragiten dituen ondasunak eta eskubideak behin betiko onartzeari buruzkoa.
Diputatuen Kontseiluak, 1998ko abenduaren 1ean egindako bilkuran, 905 zenbakidun Erabakia onartu du. Horren testuak honela dio:
«Diputatuen Kontseiluak, 1998ko uztailaren 30ean egindako bilkuran, besteak beste, «A-132 errepidea 33,400 km-tik 37,300 km-ra arte, Antoñana eta Santa Cruz de Campezoren artean egokitzeko trazadura-proiektua» behin betiko onartzen duen Erabakia hartu zuen.
Halaber, aipatutako proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehatzari behin-behineko onarpena ematea eta jendaurreko erakustaldian jartzea erabaki zuen.
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, El Correo Español egunkarian eta Kanpezuko Udaletxeko iragarpen oholean iragarki egokiak argitaraturik, alegazio bat aurkeztu du José Luis Elorza Pérez jaunak.
Aipatutakoak adierazten du 169 eta 170 zenbakidun lursailak (5 eta 6 zk.dun banakako espedienteei dagozkienak, hurrenez hurren) bere izenean agertu behar direla, jaraunspena dela medio haien jabetza eskuratu baitu.
Hala ere, ez du bere baieztapena kreditatzen berau egiaztatzeko bide ematen duen inongo agirirekin. Beraz, ezetsi egin behar da. Hala ere, Elorza jauna bere eskubidea kreditatzen duen titulua aurkeztu eta, une horretatik aurrera, espedientean interesatutzat jo ahal izango da.
Alegazioari erantzunda, proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu behar da, eta horiek okupatu eta eskuratu beharra aitortu.
Arabako Foru Aldundia eskuduna da Arabako errepideen plangintza eta proiektugintzarako eta errepideak egin eta aldatzeko, Autonomia Elkarte Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak 7.a.8. artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Errepideei buruzko ekainaren 25eko 20/1990 Foru Arauak 8. artikuluan diotenaren arabera. Eskumen horiek betetzeko, Foru Aldundiak beharrezko ondasunak eta eskubideak desjabetu ahal izango ditu, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 2.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, aipatu behar da erakunde honen barruan, desjabetzapenak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda eta horiek okupatu beharra onartzeko eskumena duen organoa Diputatuen Kontseilua dela, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Erregimenari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8.26) artikuluan ezarritakoaren ondorioz.
Desjabetzapen espedientearen bideraketari buruz, adierazi behar da, Euskal Herriko Errepide Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriak dioenez, aipatutako Planaren onarpenak berekin ekarriko duela derrigorrezko desjabetzapenari buruzko legerian aurreikusitako presakako okupazioaren aitorpena, hartan programatutako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideekiko.
Hori dela eta, esan beharra dago, Plangintza, Egitasmo eta Obra Zerbitzuaren buruak adierazten duenez, oraingo proiektu hau «A-132 errepidea Maeztu eta Santa Cruz de Campezoren artean egokitzeko» ekintza orokorraren barruan eta, beraz, 1987-1988 aldirako eta 1993-2004 aldira luzaturiko Euskal Herriko Errepideen Plan Orokorraren eraberrikuntza onartzen duen abenduaren 30eko 355/1992 Dekretuan jasotzen dela. Horren ondorioz, bidezko da espedienteak Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan jasotzen den presakako prozeduraz jarraitzea.
Finantza eta Aurrekontu zuzendariak emandako txostenean adierazi du ez dagoela inolako eragozpenik eraginpeko ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartu den Foru Aldundiaren finka herrilan honetara lotzeko.
Horren ondorioz, Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako bilkuran gaia aztertu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengoa.– José Luis Elorza Pérez jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea, Erabaki honen agintze zatian azaldutako arrazoiengatik.
Bigarrena.– «A-132 errepidea 33,400 km-tik 37,300 km-ra arte, Antoñana eta Santa Cruz de Campezoren artean egokitzeko trazadura-proiektuak» eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, honekin batera doana, behin betiko onartzea. Honek Euskal Herriko Errepide Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian adierazten diren ondorioak izango ditu.
Hirugarrena.– Horiek okupatu eta eskuratu beharra aitortzea, desjabetzapenari, aldi baterako okupazioari eta zortasunak ezarri, aldatu edo iraungitzeari begira.
Laugarrena.– Eraginpeko ondasun eta eskubideen jabeei horiek okupatu aurreko aktak egiteko ekintzara eta, bidezko izanez gero, haien okupaziora dei egitea.
Erabaki hau administrazio bidean behin betikoa da. Haren aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailean. Horrela eginez gero, lehenago horren berri eman beharko zaio aurkatutako egintza erabaki zuen erakundeari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Halaber, aipatutako proiektuaren eraginpean dauden eskubideen titularrei okupazioaren aurreko aktak edo, bidezko izanez gero, behin betiko okupazioko aktak egiteko ekintzara dei egiten zaie.
Ekintza hori 1999ko urtarrilaren 12an eta 13an izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, Kanpezuko Udaletxeko lokaletan (Araba). Guzti horren berri emango zaie doakienei, banakako zitazio-agiri egokiaren bitartez (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2. artikulua). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Lege Araubideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.
Ekintza horretara, doakienak berak edota beraien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkaturik azaldu beharko dira, beren titulartasunaren egiaztagiriak (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar) ekarriz; gainera, egokia baderitzote, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.
Azkenik, adierazten da Derrigorrezko Desjabetzapenerako Araudiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, doakienek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5 - 1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), Aurreko Aktak egiteko ezarritako egunera arte, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko helburuaz soilik.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 4a.
Diputatu nagusiordea eta Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatua,
JUAN JOSÉ OCHOA DE ERIBE ELORZA.
A-132 ERREPIDEA 33,400 KM-TIK 37,300 KM-RA, ANTOÑANATIK SANTA CRUZ DE CAMPEZO-RA BITARTEAN, BERREGOKITZEKO
TRAZADURA PROIEKTUA
PROYECTO DE TRAZADO DE ACONDICIONAMIENTO DE LA CRTA. A-132, P.K. 33,400 A P.K. 37,300, ENTRE ANTOÑANA
Y SANTA CRUZ DE CAMPEZO
Expte.: 98/321
HURRENK. TITULARREN IZENA ETA HELBIDEA KATASTROKO DATUAK UDALERRI APROBETX. OKUPATUTAKO ZITAZIOA-CITACIÓN ZK POLIGONOA LURSAIL AZALERA M.2
N.º ORDEN NOMBRE Y DOMICILIO DATOS CATASTRALES MUNICIPIO APROVTO. SUPERFICIE DÍA MES HORA
POLÍGONO PARCELA OCUPADA M.2 EGUNA HILABETE ORDUA
1 J. ANTONIO PEREZ DE MENDIOLA ELORZA A-7 193 KANPEZU LEHORREKO ZEREALA 35 12 URTARRILA 10:00
La Florida, 25 - 3.º B CAMPEZO CEREAL SECANO ENERO
01005 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)
2 MIGUEL ANGEL MARTINEZ ZURBANO A-7 179 KANPEZU LEHORREKO ZEREALA 1.104 12 URTARRILA 10:20
31227 GENEVILLA (NAVARRA) CAMPEZO CEREAL SECANO ENERO
3 ISABEL ALVAREZ ELORZA A-7 178 KANPEZU LEHORREKO ZEREALA 945 12 URTARRILA 10:40
01128 ANTOÑANA (ÁLAVA) CAMPEZO CEREAL SECANO ENERO
4 ARACELI ESPADAS SAGASTUY A-7 177 KANPEZU LEHORREKO ZEREALA 578 12 URTARRILA 11:00
Honduras, 3 - 9.º F CAMPEZO CEREAL SECANO ENERO
01009 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)
ANTOÑANA (ÁLAVA) CAMPEZO /CEREAL SECANO ENERO