Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 1999ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
309

IRAGARPENA, 1998ko azaroaren 30eko 863 Foru Aginduarena, 06 etxadiko 29. eraikuntza-unitateari dagokionez, Labastidan Osoan Zahaberritzeko Alderdiaren Barruko Berrikuntza Plan Bereziaren 1. aldaketaren espedientearena.

Hirigintza, Arkitektura etaa Ingurugiro diputatuak foru agindu bat eman du gaur. Hona hemen agindu horren xedapen-zatia:

«Lehenengoa.– 06 etxadiko 29. eraikuntza-unitateari dagokionez, Labastidan Osoan Zahaberritzeko Alderdiaren Barruko Berrikuntza Plan Bereziaren 1. aldaketaren espedientea behin betiko onartzea, bere edukiari dagokionez: 06 etxadiko 29. unitatean, 9,5 metro (Marrarte kaleko fatxadaren erdialdean neurtua) dituen erlaitza eta beheko solairua, bi solairu eta ganbara bat baimentzea. Aldaketa hauek egin beharko dira:

I.– Egin daitekeen zaharberritze-jarduerari dagokionez.

«Kontserbazioa»ren ordez, «zaharberritzea, erlaitzaren kota aldatuz» jarri beharko da, kanpoko fatxadan balio estilistiko berezia duten elementuak mantendu eta egungo osaera-unitatea zaindu egingo dira.

II.– Labastidako gune historikoko arkeologia-gunean duen egoerari dagokionez. Euskal kultur ondarearen inbentario orokorrean kultur ondare gisa sailkatuta dago, monumentu multzo kategoriaz.

Horrek dakarrena jaso, 7/1990 Legearen 45.5 atalean agindutakoaren arabera, arkeologia-proiektuari dagokionez, Arabako Foru Aldundian.

III.– Agiriaren edukin formalari dagokionez.

Fitxa berria eta agiri grafiko berriak aurkeztu, TRLS/76-ren 23. eta 49. ataletan (Lurrari buruzko Legearen Testu Bategina) agindutakoaren arabera aldatu egiten direnen ordez.

Bigarrena.– Aldaketa hori ez da funtsezkoa; beraz, zuzendu ondoren, espedientea Foru Aldundiari igorriko zaio hilabeteko epean, berriz ere jendaurrean jartzeko beharrik gabe. Horrela, Foru Aldundiak espedientearen betearazte-indarra deklaratuko du, izapidetzeko bidean jarriko du eta argitaratuko.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»

Foru agindu hau behin betiko da administrazio bidean. Horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, argitaratzen denetik hasi eta hilabete biko epearen barruan. Hala agintzen da Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko Legearen 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen legearen 37. eta 58. ataletan. Epea Kode Zibilaren 5. atalari jarraituz zenbatuko da. Egoki iritziz gero, beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da.

Halaber, 30/1992 Legearen 110.3 atalaren arabera, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, agindua eman duen organoa jakinaren gainean jarri behar dela jakinarazten da.


Azterketa dokumentala